Aita Joseba Intxaustirekin izketan


1967ko apirilaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Barcelona~tik
Aita Joseba Intxaustirekin izketan
–Aita Intxausti: noiztik zaude Bartzelona'n eta zer dala ta Arantzazu'tik aldendurik?
–Hirugarren urtea betetzen ari naiz aurtengoarekin hemen, Katalanok ezagutzen ari naiz piskaka piskaka. Herbeste bizitza honen zergatia nire ,ikas-lanak ditut. Orain bost urte egin nintzan apaiz; geroztik bi urte irakasle bezela eman ditut. Orain, bertiro, ikasle bihurtu naiz, noizartekoa izango denaren berri haundirik ez dudala. Bartzelonako Unibersidadean dauzkat nere gaurko buruhausteak: istoria ikasten diardut, kondaira modernua
–A. bai? Zu ez ziñan, ba, hizkuntzalaritarako? Zure lanak ta idaz lanak hala ziruditen behintzat...
–Zoritxarrez, nere adiskide ta lagunak hori bera pentsatu ohi izan dute hizkuntzazale nintzala alegia. Mutikotatik arlo horretan jardun nintzan, nere garai haietako joera ta inguruko beharrak eraginda, baiña lan ta kezka hoiek kanpotik ezarri zaizkit. Hizkuntzak matte ditut gizonaren tresna direlako, baiña horregatixe bakarrik. Ez nuke kimiko izan nahi; maiteago dut antropologia. psikoanalista, istoria, gizonaren billa doan edozein jakintza Beste puntara ere ez nuke joan nahi: ba dakit mintzaera bidez gizona arkitu ditekena, filologia-ixtudio asko, ordea,gizon horrengandik urrunegi gelditzen direlakoan nago. Filologia ez aukeratzeko beste arrazoi bat ere izan dut: Euskal Herrian filologo aunitz ba ditugu artaldeka,.. Koldo Mitxelena'k betidanik txundituta eduki nau: hainbesteren artean eroapen etengabea du. Ni ere gerra egille izan natzaio, baiña damu damututa nago.
–"Euskal Aditza" ilburua ezkeroztik idatzi Edo argitaldu al dezu beste alako zarbait gure izkuntzari buruz?
–Lehenen pekatu horren konpongarri izan diteken beste bat argitara eman dut: laburpen ta zuzengarri izan dedin. Orain hillabete batzuk irtten da kalera. Zazpi ikasgaletan ematen da euskal berboa. Horrezaz gaiñera, beste zertxobait ere eman nuen Euskera.' aldizkarian gure batxiller mutikoeri lagundu nahirik. Ez dakit ezertarako ta iñorentzat baliagarri gertatu den, baiña ni, laguntzaille izan zitekelakoan jardun nintzan. Maisu bakoitzal. omen du bere liburuxka: hori da nerea
–Zeri derizkiozu beharrekoena gure euskera erakusteko: irakas tresnrik bai al degu?
–Entzun dudanez, maistrak sortzen ari dire azken bolada honetan. Gizon eta emakumeak behar ditugu Euskal Herrian, baiña, bildur naiz, ez ditugu behar haiña izango gure herri ta auzoetarako. Irokaskintza ogi bide eskasa da.. Hortik ez da iñor aberastu, ta euskaldunok lehenik ogia nahi dugu, ta kotxearen arnetsetan hasiak gera. Laister Merkatu Komunaren maillara helduak izango geralakoan nago Beste zerbait ere komeni litzake: eliz ikastetxeetan daduzkagun irakasle zenbait kanpora bota ta kanpoan dauzkagunak ekarri. Honela Anai ta fraideok alfabetizatu genitzake, ta ogibide eskasarekin bizi ditezken fraideok Herri pobre honi euskera ere irakas dezaiotela. Moja gehienak beste tratamenturik beharko lukete, hor pentsa-moldeak baitire oinarrietatik teillaturaiño aldatu behar ditugunak. Egingo dugu hori ere, Hil baiño lehen izan dedilla! Irakasleak dire gure lehenbiziko beharkizun korria: gi zonak,
–Baiña zertarako ditugu gizon hoiek, lanegiterik ez baldin badaukate?
–Ta zertaraka ditugu legeak, asmoak ta asmazoiak, gizonik ez baldin badugu. Urliak beti uste izan du, legeak aldatzean, mundua zeru izango dugula, baiña mundu aliatu horretan ere gizadeabrukumeak suelto gelditu zaizkio, ta hoiek dire mundua inpernu egiten dutenak. Gizonak sortu behar ditu: irakasleak. Oso gaizki ez banago, etorkizunak gehiago zor izango dio Donostiako Sandia jaunari, iriki dituen gizategiengatik, beste edonungo politikori baiño. Betoz legeak; betoz, lehenago. irakasleak jakintza ta giza-sen onez beteak.
–Eskolatze-lan honetan zer gehiagoe gin genezake.
–Gaiñerako dena. Egin dezagun (ametsaren ahalmena! ) eskolak ba ditugula (legea gurekin! ) ta maisuak ere bai. Gehiagorik eska ote liteke? Euskal_Herri guzirako Irakaskuntza Ministerio bat behar dugu, lan guzia eratu ta planifika dezan. Batzorde horrek lege-agintea bere esku izan dezala gaiñera Baiña, honela nahiz bestela, liburu ta irakasbide onenak behar ditugu. zeregin hau bizpahiru urtetan burutu behar litzake: Gobernuak eman dezaigula horretarako dirua, guk horretarako ta bestetarako ematen diogunetik. Kontuz, ordea: sasimediku guziak Euskal Herritik kanpora behar ditugu (ni aldiz aurretik irten nintzan, Lan Batzorde horretatik behar ez dugun mirakulurik egin ez dezaiguten. Hau kondizione garrantzizkoa da, sasiak bidea galerazten baitute. Gobernuak, Euskaltzaindiaren agintepean, babestuko duen Batzorde honek lanari ekin dezaiola, behar dituen gizonak elkarturik eta zar zaien zorra ordaindurik. Sorterriaren alde lanean ari direnek kotxea merezi baitute. Hori bai, lan egin dezatela gero!
–Azken hiru urteotan ezer berririk aurkitu ahal duzu Euskal Herrian.
Orain zortzi_hamar urte sumatu zen bidea daramakigu, zorionez. Literatura-alorrean, gazteri berria indartsu dator. Hizkuntza_zilborrari begiratseari utzi dionean, gauza jakingarriak esaten hasi da: gizonak eta gauza hoiek bultzatuta, ezin da isillik egon. Seiñale ona da hori. Emakumea gelako ispilluarentzat apaintzen denean, gaizki doa gizadia, baiña etxeko ta kaleko gizonentzat ari denean, emakumetasun zuzenenari dagokionez apaintzen da Euskeraren "ixkribauak", azkeneko berrogitabamar urteetan, testamentu gehiegi izenpetu dute: idazle berriak nahiago dute, nunbait, ezkontza-paperak firmatzea, hizkuntza zaharrak kimu berriak irabaz ditzan. "Z. Argia"k euskerari ematen ari den osasuna kondairak bakarrik konta dezake nere barneko euskal inisidorea noizbahinka asaldatzen bazait ere. Azken bospasei urteotan euskalfedea, erdi galdurik nuen, ta, gazteri horri esker, optimistago nabil orain. Hala ere, ez nago bildurrik gabe: urrundik ikusten ta ikutzen dudan hau nik sumatzen dudan bezelako ez izatea ere ba liteke. Euskaltzaindiaren batzar-pare batera pozik jormgo nintzake, periskopio ona baita hori, nere ustez.
–Noiz joango zera berriz Euskal Herrira?
–Udaretan iristen naiz hara. Ez dut, ordea, euskalzaleekin hartuemarik izan ia Nagoen tokian egotea maite dut, nunbait Nere ikas-lanak amaitzean, ba liteke Euskal Herrira berriro itzultzea, baiña hiru-lau urte beharko ditut ordurarte.
–Bartzelona'ko euskaldunentzat bai omen duzue hor euskal Meza: asko biltzen abal zerate, nola dijoakizue Meza hori?
–Poliki. Batzuetan, ez beti, jendetza galanta biltzen da. Alde horretatik kontent egon gaitezke Orain gaiñera euskal-moja talde bat ba dugu, abestietan lagun dezaiguten. Honelako moja asko ba- genitu, bestelako kukurrukua izango genuke olilategian. Hain zuzen ez dire denak hauen antzekoak: Meza hau eratu nahirik genbiltzala, Joan gintsaizkien beren kapilla,eske Ezezkoa eman ziguten, edozein istillu sortu zitekeala ta Jainko errukitsuak barka dezatela Beste hauek, ordea, pozik baino pozikago etortzen zaiskigu laguntzera. Gure elizkizuna nola doakigun? Noizbehinka zalantzaren bat izaten dut: folklorea ala liturgia egin nahi ote denentz. Zeren billa etortzen ote da jendea? Denak ez dire arrazoi beragatik etorriko noski, baiña dudatxo hori argitu nahi nuke.
–Bartzelona ko egunkari ta al dizkarietan irakurri dedanez, ondo artua izan da Euskaltzaindia ren Euskera aldezko eragiña, ta katalandar izkuntza zaleak suspertu dira berak ere beste orrenbeste egin nainz beren izkuntzaren aldez Ikastola, Ikastetxe, Antzerk ta literatura bidez. Ez al da egia?
–Bai, Barcelona tik begiratuta orain Euskal-Herria egin diren eskari ta gaiñerakoak oso supergarri gertatzen dire katalanentzat. Sekulako indar eta bizia dugula uste dute hemengoek. Zerbait berrita pozgarririk gertatzen ari dela alegia. Katalanek, guk berak baiño gehiago maite gaituztenez, asko poztu dire gure altiste atsegiñok entzutean Tolosako Aiuntamentuarena, Euskaltzaindiaren eskaria, Nafarroako Diputazioaren erabakia, ta oso gogoko izan dire, ta hemengo unibersitaroka. talanzale ta intelektualen artean mana gozoa izan da dena Txundituta daude gure ausardiaz. Horko zera horrek bultzata-edo, hemengo "Institut d Estudis Catalans" delakoak ere eskabide berdintsuak egin ditu. Aldizkariek berriz, eman zuten bere garaian Barcelona_uriko alkatearen Madrilleko hitzaldia, katalanerak zituen eskubideak aitatuaz. Diputazioa ere oideak irikitzera doa. Horkoak ta hemengoak baturik, urruna hel gaizteke. Baiña egin artean, ikusi ta sinistu
Hemengo eskola ta gaiñerakoena agertzeko, leku gehiegi beharko zenuke aldizkarian. Eskolak ba dire, baiña ez haurrentzat, gure euskal_Herrian bezela. Hizkuntzaren egoera desberdiñak, bide ezberdiñetara eramaten gaituzte
Ta Euskal-Herriko euskalzale ta euiskaltzaiñentzat zerbait esango zenuke?
–Euskaltzaindiari nere txaloek, gaztetu bizitu ta indartu delako. Bera da itxaropideirik haundiena. Euskaltzaleeri, askori txaloak, zen. baiti eztabaidak (ezagutzen ez diren alorretan, behintzat) utz ditzatela Medikuak karrera egiten dute le henik, eta bestela sasimediku izena ematen zaie, Ta euskaltzale gazteeri etorkizuna (hau beti esan ohi da, ta ez naIz ni gutxiago izango), etorkizuna ta askotan presentea direla. Eskerrik asko, galdu nuen itxaropen osoaren erdie bihurtu didatelako
Onenbestez bukatu da segurat prantziskotar praille gazte jakintsu onekin, Aste Santuz, Bartzelonan izan degun jardunaldi atsegin eta jakingarria.
ZELETA
12

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazINTXAUSTI1
EgileezELETA1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude