Banbu orriak

  • Peru Magdalena ::Hutsik

    Elkar

    orrialdeak ::124

    prezioa ::14€

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Haiku japoniar eder eta urrunek natura izan ohi dute hizketa gai –urtaro baten hasiera, emakumea bidexkan–, eta izpirituaren hostoak mugiarazten dituzte, errimarik gabeko lerro laburretan, hitz klabe bat oinarri harturik. Ez dute titulurik, eta puntuazio zeinuak zein maiuskulak ez dira derrigor erabili behar. Soilak izan ohi dira, pausatuak eta delikatuak, gogorrak ere tarteka. Oso doiak direnez harrigarriro konplexua da diotenaz guztiz jabetzea. Pentsakor eta hunkiturik utz zaitzakete. Eternoak dira.

Haikua laguntzeko, tradizioa izan ohi zen egileak berak marrazki bat eranstea piezari. Marrazkia ez zen izaten oso perfektua, eta zirriborro bat ere izan zitekeen. Peru Magdalenak liburu honetara dakartzan gehienak haiku klasiko-klasikoak dira, jator-jatorrak, marrazki eta guzti.

Baina haikua ez da bere itxura edo metrika, astelehenetan herriko kiroldegian egiten dutena yoga ez den bezala.

Haikua ia ez da literatura, ezpada aszetismoa, edertasuna topatzeko modu bat. Bashok bezala, Oteizak bezala, Igerabidek eta Sarrik bezala, Peru Magdalenak itxuraz garrantzi gutxikoa dena espiritualizatzea lortzen du. Hutsik da liburu bat ikaragarria, Joseba Sarrionandia berak “isilaurrea” idatzi dio hitzaurrea barik, begirunez.

Lehenengoz zabaldu nuenean, pentsatu nuen erraza dela haikuan erortzea. Baina irakurtzen hasi eta pentsatu nuen erraza dela, baita, gauzak arinegi epaitzea. Poesia garbiaren esentziaren gaineko lezioa da Hutsik. Oraindik durundu egiten dute hainbat eta hainbat momentu gorenek: “lora bat jausten da/ eta hori da guztia”; “ez dago/ ilunpe guztiz ilunik// hontan indarra”; “biderik ez badago soilik bidaiatuko duzu”. Klasikoen artean dago hau, haizeari dedikatutako zatian: “Dantzan egiten du zuhaitzak/ harmonian// hosto bat”. Lainoen zatikoak ez dira haikuak zentzu hertsian, gogoeta edo poema laburrak baino, baina horiek ere gustura irakurtzen dira. Mendien inguruko zatian purutasun gaindiezina aurki dezakegu: “Ez dago mendirik”. Eta kito.

Andrei Tarkovski zinemagileak haikuaren hartzailearen zoriona definitu zuen, esanez irakurlea galdu egin behar dela konposizioaren sakontasunean kosmos batean legez, non ez dagoen ez goirik ez beherik. Azken poeman idazleak berak diosku zelan komeni den irakurtzea liburua, hau da, idatzi den modu berean: “Izan hutsa”. Be water, my friend.

Azkenak
HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Fototekatik
Duela 40 urte...

1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


2025-08-01 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Ipuscua
Mila urte ‘Gipuzkoa’ izenaren idatzizko lehen aipamenetik

Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


2025-08-01 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Eguneraketa berriak daude