1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina handi baten hasiera izan zen.
Hurrengo urtean, 1986ko martxoaren 12an, erakunde militar horretako kide izaten jarraitzeari buruzko erreferenduma egin zen Espainiako Estatuan, eta Hego Euskal Herrian ezezko borobila jaso zuen. Ezezkoa bozkatu zuen %40,9k, baiezkoa %21,5ek eta %34,9ko abstentzioa izan zen. Estatu mailan baiezkoak irabazi zuen, baina alde txikiarekin.
40 urte geroago, Hagan ekainaren 25ean egindako goi-bileran NATOk bere barruan dauden herrialdeei inposatu die gastu militarra Barne Produktu Gordinaren %2tik %5era igaro dadila.
Karrera armentistiko horren atzean NATOk munduko hainbat gatazkari emandako babesa dago, tartean Israel Gazan egiten ari den genozidioari. Euskal Herrian makina bat ekimen eta boikot deialdi egin dira hori salatzeko. Goiko irudian, ekainaren 14ko manifestazioa Donostian, CAF jaitsi zaitez Israelen Apartheidaren trenetik lelopean.