Nola nabarmendu besteengandik

  • Adituek diote berritzea eta sormena direla enpresek arrakasta izateko gakoak. Desberdintzea da kontua. Horixe egin dute Business Global Conference+i biltzarrean, urriaren 22an eta 23an Bilboko Euskalduna jauregian bilduko diren enpresek: estrategia ezberdinen bidez euren esparruetan nabarmendu.
Cirque du Soleil
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Berrikuntza irekia: ideien batuketa lelopean berrikuntzan adituak direnek esperientziak elkar trukatuko dituzte. Beraz, kasu praktikoetan oinarrituko da zazpigarren edizioa duen BGC+i biltzarra. Gonbidatutako enpresak ondokoak dira, besteak beste: Ikea, Telefónica, JAZ-Zubiaurre, Skunkfunk, Puleva Biotech Exxentia, Cirque du Soleil, Nespresso eta NH Hoteles. Guztira berrikuntza gaietako 20 aditu eta 500 batzarkide bilduko dira. Bertaratzen den orok bere esperientziaren berri emateko aukera izango du.

2008ko edizio honen antolatzaileak SPRI (Industri Sustapenerako eta Birmoldaketarako Elkartea), AETIC (Espainiako Elektronika Enpresen, Informazio teknologien eta Telekomunikazioen Elkartea), GAIA (Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkartea) eta PMP enpresa izan dira.

Berrikuntzaren, teknologiaren eta jakintzaren gaineko biltzar hori xede jakin batzuekin antolatu da: enpresetan berrikuntza nola kudeatu ikastea, merkatuko enpresa berritzaileen gainean gogoeta egitea eta berrikuntza eragiteko ideiak partekatuz lankidetza mekanismo eta dinamikak abian jartzea. Horretarako, gaian aditu direnek, alde batetik, osoko bilkurak eta saio paraleloak emango dituzte eta, bestetik, kasu praktikoak aztertuko dira.

Esperientziak elkar trukatuz

BGC+i biltzarreko antolatzaileek hainbat sektoretako negozio arduradunak gonbidatu dituzte; esaterako, Eric Von Hippel, MIT Sloan School of Management-en Innovation and Entrepreneurship Group-eko zuzendaria eta irakaslea. Berrikuntzaren ikerketan aditua den honek berrikuntza demokratizatua izango du hizpide. Bere aburuz, “demokratizazio hori informazioarekin loturiko produktuetan, softwarean eta produktu ukigarrietan ematen ari da eta fenomeno baikorra da, onurak ekartzen dituelako bai gizartean, bai berrikuntzan”. Beraz, “ekoizleek berrikuntza prozesuak nahitaez berriro diseinatu beharko dituzte egoera berrira egokitu nahi badute”. Beste gonbidatu bat ADEGIko presidente Eduardo Zubiaurre izango da eta berrikuntza sistemaren diseinua izango du mintzagai.

Topaketa honetan Ikea fenomenoa ere aztertuko da. Horren ardura Barakaldoko Ikeako zuzendari Belén Frau-k izango du. Ikearen arrakasta inork gutxik jar dezake ezbaian, datuei begiratzea besterik ez baitago horretaz jabetzeko: 2007an 19.800 milioi euroko fakturazioa lortu zuen mundu osoan. Non dago Ikearen arrakastaren gakoa? Barne prozesuak birplanteatzean, hain justu. Horretaz guztiaz hitz egingo du Belén Frauk.

Ez dira, baina, enpresak soilik aztertuko, berrikuntza enpresetan ez ezik herrialde ereduetan ere aurkitzen baita. Finlandia dugu seguruenik eredu argienetakoa, hezkuntza sistema eta berrikuntzaren ikuspegia medio herrialde aitzindari bilakatu baita munduan. 2005. urtetik Finlandiako enbaxadore Madrilen lanean diharduen Maija Lähteenmäki izango da BGC+i biltzarrean Finlandiaren ereduaren berri emango duena.

Sormenaren garrantzia

Ideia berritzaileetan dute abiapuntua BGC+i biltzarrean bilduko diren enpresek.

Modaz kanpo geratzen ez diren arropak egiten dituzte Skunkfunk enpresan; zirkoa bizimodua izatea –eta ez goiburua– lortu du Cirque du Soleilek; barne prozesuak birplanteatzea eta, horrenbestez, diseinua demokratizatzea izan da Ikearen egitekoa; profesional onez inguratu eta etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua egin du, aldiz, Puleva Biotech Exxentia enpresak. Funtsean, negozioa egiteko bide berriak jorratu dituzte, sormenean eta berrikuntzan oinarrituz.

Enpresa berritzaileen bilgune

Volvo Cars, Travel Club, Telefónica, BBK, Correos, Banco Guipuzcoano, Kaiku, Nokia, e-Dreams, Kukuxumusu, Eroski, eta abar. BGC+i-ren lehen ediziotik aurtengora igaro diren enpresetako batzuk besterik ez dira horiek. Hainbat sektoretakoak izanagatik, badute zerbait elkarbanatzen dutena: denak dira ezagunak eta denek lortu dute arrakasta euren lehia ingurunean.
Marta Capella, Nespresso-ko marketin managerra
Marta Capella: «Nespresso ez da soilik kafea, kafe perfektua da»
* Nespresso-ko marketin managerra
Marta Capella Elizalde BGC+i biltzarreko gonbidatuetako bat da. Duela hiru urtetik da enpresako managerra. Nespressok kafea eta kafe makinak saltzen ditu. Enpresaren garapena Negozio Eskolek gehien aztertzen duten kasuetakoa da, berrikuntzaren eredu argia delako.


Nola lortzen da betiko kafea luxuzko produktu bihurtzea?


Nespresso ez da soilik kafea, kafe perfektua da. Emaitza horretara iristeko ekoizpen prozesu guztian erabateko kalitatea bilatzen dugu, kafe berde hoberenak hautatuz, aditu hoberenekin lan eginez, kafe aniztasun handia eskainiz, diseinu berritzaileko kafe makinak eta salmenta lekuak erabiliz, 24 orduko zerbitzu pertsonalizatua eskainiz, eta abar.


Berrikuntzak zein leku du Nespressoko negozioan?


Gure negozioaren gakoa etengabeko berrikuntza da. Bezeroei makinetan, arreta zerbitzuan eta kafe motetan berriena ematea ezinbestekoa da guretzat. Horretarako, ikerketara eta garapenera bideraturiko barne departamentua daukagu, kafe aditu onenekin lan egiten dugu eta Nespresso Kafearen Zientzia Programa dugu martxan, langileek kafea hobeto ezagutu eta teknika berriak ikas ditzaten.


Arrakasta edukitzeko ezinbestekoak al dira berrikuntza eta sormena?


Bai, dudarik gabe. Gero eta lehiakorragoa den merkatuan ezinbestekoa da desberdintzea eta kontsumitzaileei gero eta balio handiagoa ematea. Horretarako, berrikuntza eta sormena nahitaezkoak dira.


Aurreratuko al zeniguke BGC+i kongresuan emango duzun hitzaldiaren ildoa?


Nespressok izan duen garapena aztertuko dugu, biltzarrera bertaratutakoek uler dezaten nola irits daitekeen kafea arrunta eta egunerokoa izatetik luxuzko produktu izatera. Nespresso marka nola eratu dugun eta gure marketin estrategia zein den aztertuko dugu.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude