Herritarrak paralizatzen dituen katastrofismo hori

  • Irudi zirraragarriak erakutsiz, katastrofeak iragartzen ditugu komunikabideotatik, hizkera apokaliptikoz ekologiarentzako bezala gizadiarentzako etorkizunik ilunena heldu dela iragarriz. Baina kazetariek bezala politikoek azken aldian maite duten komunikatzeko era honek etsipena besterik ba ote dakar?
Kea darion tximinia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hartz zuria izotz puska gainean galduta, horra klimaren aldaketaren ikur deigarria. Argazki horrekin eta planetan egun biz bat suertatzen diren hondamendienekin –uholde, zikloi, idorte...– komunikabideok urratzen dugu herritarraren azal mintza, irudiok ekologiarekiko eta ekonomia jasangarriarekiko bere konpromisoa handituko dutelakoan. Idatzizko lerroburuak tonu berean doaz: “Beroketa globalak gainditu du atzera ezin eginezko puntua”, “Hondamendi hau da klimaren aldaketaren froga bat gehiago”,
“Zibilizazioaren akabera uste baino hurbilago egon daiteke” eta enparauak. Eta zer lortzen dute?

Future Ethics gunea animatzen duen Stefan Skrimshire irakaslea beldur da alderantzizkoa eragiten ote duten. Curb your catastrophism (“Kontrola ezazu zure katastrofismoa” esan genezake euskaraz) titulatu duen artikuluan dio: “Hondamendia iragartzen duten profeziok barreiatuta daude Guy Debord-ek ‘espektakuluaren gizartea’ deitutako hartan bezala. Bestela esanda, munduaren akabera iragartzen duten albisteak kontsumitzen ditugu ikusle bezala. Hondamendizko mezuak ikusi eta entzuteak hunkitzen du horroreari diogun maitasuna, eta fenomeno hori Public Policy Research institutuak ‘climate porn’ bataiatu du, porno klimatikoa”.

Hizkera katastrofista berenganatu dute kazetariez gain filmen egileek eta klase guztietako aktibistek. Politikariek ere gero eta gehiago. Planeta hondamendi ekologikora eta gizartearen suntsipenera doala dioen mezua erakargarria da Hollywoodeko ekoizleentzako baina baita “berde” karneta erakutsi nahi duten politikarientzako ere.

Josafateko zelaiaren kontuak eta gainera etorriko zaizkion kataklismoen aipamenak betidanik entzun eta esan ditu gizakiak, bai behintzat tradizioaren zati handia juduen eta kristauen erlijioei zor dizkien Mendebaldean. Ildo horretan, Azken Juizioaren ideiak fededunari onarpena eskatzen zion, hartatik eskapo egiterik izango ez zelakoan, eta urrutiago joanez, egun hura desiratu egin behar zuen. Baina orain iragartzen diren apokalipsiek oinarri materialagoa dute sustrai, eta iragarpen apokaliptikoak fededunari bizi berria iragartzen bazion, gaurko katastrofismoak herritarra paralizatu egiten du.

XXI. mende hasieran komunikabideek ez dute aurreikusten hilen piztuerarik, ez eta gizaki edo gizarte berriaren sorrerarik. Orain erakusten dute munduaren hiru laurdenetan ingurumena krisian dagoela eta dagoeneko horren zantzuak nabaritu direla. Zientzialarien kalkulu eta mezuek berresten dituzte albisteok. Panorama beltz horren aurrean, ordea, herritarraren erreakzioa oso ahula da, birziklapen ahalegin batzuk eta gutxi gehiago. Nola ulertu?

Stefan Skrimshirek bildu ditu adituen artean desfase horretaz eman diren arrazoiak. Batzuek diote arazoa hain handia izanik jendeak deskonektatu egiten dutela eguneroko bizitzan, planetak bizi dituen arrisku izugarrien aurrean norberak egunero zer egin dezakeen aurkitu ezinik. Beste batzuek espektakuluaren gizartearen dinamikan dakusate oinarria: herritarrak beldurrezko filmari bezala erreparatzen diola Teleberriari.

Txarrena gelditu, iritsitakoari egokitu

Mezu katastrofistak ikusi ondoren herritarrak segi dezake eguneroko bizian deus gertatu ez balitz bezala baina giza taldeek erreakzioak erakusten dituzte. Eta ez beti aurreranzkoak.

Tyndall Centre for Climate Change erakundeko aditu batek idatzi du: “Katastrofez betetako mezuek gizartea makurtu dezakete erantzun ezkor, depresiozko eta erreakzionarioetara”. Klimaren aldaketan “atzerabiderik gabeko puntura” iristen ari garela esaten denean, horrek gehienengan ikara eragiten du.

Ikarak paralizatu egiten ditu gizabanakoak. Hondamendiz betetako hizkerak, Hollywoodeko estilokoak, ez du argitzen ez nor garen eta ez nora goazen. Ondorioz Skrimshireren ustez “horrek eramaten gaitu gainetik ditugunei botere handiagoa ematera, boteretsuek kontrol politiko, teknologiazko edo militar handiagoa edukitzea eskatzen dutenean”.

Beraz, komeni da ala ez albisteak eta analisiak eskaintzean gordin mintzatzea? Komunikatzaile eta militante askoren ustez bai, egoera latza delarik mezuak ere katastrofikoa izan behar duelakoan gizartearen gain eragina izatekotan. Beste batzuek alderantzizkoa uste dute, nahikoa gogorra badela klimaren aldaketaren egia gainetik hori sentsazionalismoz jazteko.
Zein hizkera erabili erabakitzen erraza ez da. Gaia berez konplexua baldin bada komunikatzaileek berek ondo ulertzeko, are zailago zaio herritarrari bere osotasunean konprenitzea. Adibidez, arazo bat “une kritikora” heldu dela esatean, zertaz ari gara?
Etikaren aldetik ere badira erantzun beharreko kontuak XXI. mende hasieran iragartzen diren katastrofeetan. Zer da eta non dago kokatuta “atzerabiderik gabeko” unea? Giza espeziea arriskuan egongo denean ala planetako espezie gehiago sartu behar dira kalkuluan? Nork erabakitzen du non kokatu une hori? Nork eta zein irizpideren arabera erabakitzen du gaiak zein eragin politiko duen?

“Gaur egun zein egoeratan gauden uste dugun –idatzi du Stefan Skrimshirek– funtsean etika kontua da, ekintza horretan oinarrituko da eta. Horrek berekin darama hondamendia saihestea baina baita ere hondamenditik salbatu nahi dugun ‘bizimodu ona’ zer den argitzea”. Ez da erraz erabakitzea zer den “ondo bizitzea”.

Eztabaidaren beste ildo bat erantzuna norberak edo taldean emateaz da. Batzuek azpimarratzen dute hondakinak birziklatzea eta kontsumo urriagoko lanparak usatzea. Aldiz, beste batzuek zuzeneko talde ekintza aldarrikatzen dute multinazionalen kontra. Mendebalde aberatseko militanteen eztabaidetan maiz ageri den eztabaida da. Baina gainera klimaren aldaketagatik aurreikusten da milioika pertsonak galduko dituztela etxeak eta lurrak munduan, eskualde zabalak baliabiderik gabe geratuko direla.

“Beranduegi da” entzuten eta irakurtzen da sarri. Baina beranduegi zertarako eta norentzako? Gizakiak suntsiketatik salbatzeko? Bakar batzuen bizi maila mantentzeko? Planetari bere osotasunean beroketa globalak eragingo dizkion ondoriorik kaltegarrienak gutxitzen ahalegintzeko? Mezu katastrofista sinpleen azpian datzaten galderak dira.

Horien erantzunaren araberakoa izango da herritar bakoitzaren erantzuna. “Planeta salbatzeko X urte baizik ez dugu” bezalako titularrek ezkutatzen baitute gauza asko egin daitekeela, eta egin beharko dela. Ziurrenik, dio Krimshirek, ez dago atzera bueltarik gabeko puntu bakar bat, puntu asko baino. Ekosistema ahul askorentzako puntu hori bat zen eta dagoeneko joana. Gauzak gaizki daudela? “Saiatu behar dugu alde batetik gerta daitekeen txarrena leuntzen, eta bestetik dagoeneko gainean dugunera egokitzen”.

Argazki oina: Klimaren aldaketa eta beroketa globalaz diharduten kronikak ilustratzen dituzten irudi tipikoetakoa: usina bateko tximiniak ke kutsatua dariela ke gehiagoz eta lainoz betetetako ingurunean. Zineman katastrofezko filmek atal berezia osatzen duten moduan, hedabideetan ere kronika eta irudi apokaliptikoak genero izatera iritsi dira. Besterik da ea herritarren erreakzioren bat lortzen ote duten larritasunez betetako mezu horiek ala  benetan ikuslea blokaturik uzten duten.   Katastrofe arriskuek galdera ugari pizten dute, egoeraz, irtenbideez, eta beste. Baina funtsezko galderen inguruan gogoeta egiteko ordez komunikabideetan espektakuluaren logikak hartu du gaina, ikusleak izuikararekiko duen harreman paradoxikoari etekina atera nahian.
Informazio gehiago

Azkenak
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Eguneraketa berriak daude