Ozono geruza: baikor izateko arrazoiak

  • Irail amaieran aurreratu genuen aurtengo ozono zuloari txikia izango zenaren traza hartzen geniola. Azkenean halaxe gertatu da, azken bost urteotako joera berretsiz. Ozono geruzako zuloaren inguruko alarmak ezin dira oraindik itzali, baina 90eko hamarkadan hartutako neurriek uste baino eragin handiagoa izan dutela baiezta daiteke.
Kontuan hartzekoa da ozono geruzarik gabe gaur egun Lurrean dauden espezieek –gu barne– ezin izango luketela bizi.

Zahar-zaharra

Zientzialari talde batek 410 urteko moluskua topatu du Islandiako itsas azpian, Artica islandica espeziekoa hain zuzen. Orain arte espezie horretako ale asko aurkitu dira, baina hau izan da guztietan zaharrena, aurreko errekorra 374 urtetan zegoen eta.

Molusku mota hori aztertzeak zahartze-prozesua hobeto ezagutzeko balio dezake, eta horregatik, zientzialariek ikerkuntza egingo dute espezie horretako animalien zuntzen inguruan. Esan beharra dago, hala ere, errekordun animalia hil egin zela probak egiten zizkioten bitartean. Zaharra bai, hilezkorra ez.


Arriskuaren usaina


Japoniar ikerlari batzuek Nature aldizkarian argitara eman duten artikuluaren arabera, animaliek usaimenaren bidez arriskua antzemateko duten sistema deuseztatu egin daiteke. Ikerlariok usaimenaz arriskua antzematen ez duten saguak sortu dituzte, bi gauza frogatuz: batetik, animaliek jaiotzatik daramatzatela sudurrean arriskuaz ohartarazten dituzten hargailuak, eta bestetik, animaliak gai direla usain berrien inguruan erreakzio berriak sortzeko.

ASTEKARIA
2007ko azaroaren 25a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ozono geruzako zuloa
2020-04-02 | Elhuyar |
Ozono-zulo bat agertu da Artikoan

Martxoaren amaieran, 18 kilometroko altueran, %90 jaitsi da Artikoko estratosferan dagoen ozono-kopurua, hainbat zientzia-erakundetako zientzialariek egiaztatu ahal izan dutenez. Halako egoerarik ez da gertatu 2011. urtetik.


Norantz goaz?

2018. urtean Ipar poloan ez da errekorrik izan izotzen urketa mailan eta Trumpek aitzakia izango du ikatza erretzen duten zentralekin edo erregai fosilei esker aritzen diren ibilgailuekin aurrera segitzeko; edo Bolsonarok Amazonian nekazaritza intentsiborako lurrak eskuratzeko;... [+]


Ozono geruza kaltetzen duen substantzia kimikoaren isuria %25 hazi da

Zientzialariek ohartarazi dutenez, ozono geruzaren berreskurapena hamar urtez atzeratu dezake kontrolpetik kanpo dagoen CFC-11 kimikoaren isuriak.


2016-10-17 | Unai Brea
Ekologisten zalantzak HFC gasak murrizteko nazioarteko akordioaren aurrean

HFCen ordez beste substantzia kutsatzaile batzuk zabalduko ote diren kezka agertu du Greenpeacek, eta alternatiba naturalak sustatzeko eskatu du.


Ozono geruzako zuloa: argi gorriak piztuta berriz ere

Orain hiru aste iragarri genuena ez da bete. Ozono-mailaren jaitsiera normala izango zela zirudien arren, asteotan aspaldi ikusi gabeko datuak neurtu dituzte ikerlariek. Beheko grafikoan urriaren 2ra arteko datuak erakusten dira:

Ikusten denez, irailaren erdira arte ozono... [+]


Eguneraketa berriak daude