Ozono-zulo bat agertu da Artikoan

  • Martxoaren amaieran, 18 kilometroko altueran, %90 jaitsi da Artikoko estratosferan dagoen ozono-kopurua, hainbat zientzia-erakundetako zientzialariek egiaztatu ahal izan dutenez. Halako egoerarik ez da gertatu 2011. urtetik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko apirilaren 02an - 09:42
(Argazkia: NASA)

Atmosferaren goiko geruzetan aurten izan diren tenperatura baxuek ahalbidetu dute fenomenoa. Izan ere, tenperatura baxuek hodeien sorrera bultzatzen dute estratosferan. Hodei horien inguruan, eta eguzkiaren argiaren laguntzarekin, kloroa edo bromoa duten zenbait konposatu kimikok ozono-geruza kaltetzen duten erreakzioak sortzen dituzte.

Fenomenoa ohikoa da Antartikan, bertako tenperatura baxuek lagunduta. Alabaina, CFC gasen ekoizpena galarazi zuen Montrealgo Protokoloari esker biziki ahuldu da bertako ozono-zuloa. Artikoaren kasuan, normalean tenperaturak aldagarriagoak dira, eta ozono-geruza kaltetzeko moduko muturreko tenperaturak ez dira luzaroan mantentzen. Aurten, baina, bereziki indartsua izan da bortize polarra, Ipar Poloaren inguruan dabilen mendebaldeko haize-sistema, alegia. Adituen ustez, Artikoa munduko gainerako sistema meteorologikoetatik isolatzen duten haizete horiek lagundu dute estratosferako tenperatura baxuak mantentzen, ozono-geruza sortzeko baldintza egokiak sortuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ozono geruzako zuloa
Norantz goaz?

2018. urtean Ipar poloan ez da errekorrik izan izotzen urketa mailan eta Trumpek aitzakia izango du ikatza erretzen duten zentralekin edo erregai fosilei esker aritzen diren ibilgailuekin aurrera segitzeko; edo Bolsonarok Amazonian nekazaritza intentsiborako lurrak eskuratzeko;... [+]


Ozono geruza kaltetzen duen substantzia kimikoaren isuria %25 hazi da

Zientzialariek ohartarazi dutenez, ozono geruzaren berreskurapena hamar urtez atzeratu dezake kontrolpetik kanpo dagoen CFC-11 kimikoaren isuriak.


2016-10-17 | Unai Brea
Ekologisten zalantzak HFC gasak murrizteko nazioarteko akordioaren aurrean

HFCen ordez beste substantzia kutsatzaile batzuk zabalduko ote diren kezka agertu du Greenpeacek, eta alternatiba naturalak sustatzeko eskatu du.


Ozono geruzako zuloa: argi gorriak piztuta berriz ere

Orain hiru aste iragarri genuena ez da bete. Ozono-mailaren jaitsiera normala izango zela zirudien arren, asteotan aspaldi ikusi gabeko datuak neurtu dituzte ikerlariek. Beheko grafikoan urriaren 2ra arteko datuak erakusten dira:

Ikusten denez, irailaren erdira arte ozono... [+]


Ozono geruzaren bilakabidea: bide onetik baina astiro

Irailaren erdira arteko neurketek Antartikan garai honetan gertatzen den ozono urritasunaren berri eman digute. Antza, datuak iazko ildo beretik doaz, hau da, ez dira ez oso onak ezta oso txarrak ere.
Azken urteetako desberdintasun nagusia da ozono urritasuna gero eta... [+]


Eguneraketa berriak daude