Ozono geruzako zuloa normala izan da aurten

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken 30 urteotan, garai honetan gertatzen da Antartikan ozono mailaren jaitsiera. 80ko hamarkadan detektatutako egoerak alarma guztiak piztu zituen nazioarte mailan eta harrigarria bada ere, berehalako neurriak hartu ziren.

Orduz geroztik abuztuaren amaieratik urriaren erdira bitartean Antartikan gertatzen dena arreta biziz aztertzen da, izan ere, hango atmosferan gertatzen dena ongi ulertzen ez denez, galdera asko zeuden eta daude erantzuteko, eta azkar gainera, Lurreko gainerako lekuetan gauza bera gertatzea nahi ez bazen.

Hori dela eta, Argian azken urteotan garai honetan Antartikan gertatzen denaren berri eman izan dugu. Aurtengoari dagokionez, iazkoa baino handiagoa izan da ozono geruzako zuloa, baina batez bestekotik hurbil. Beraz, ozono zuloak kontrolpean segitzen duela esan dezakegu.


Irakurri gehiago: Ozono geruzako zuloa Zientzia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.