Pausoa aldatuta

  • Ostalaritza langileen eitea dugu bertsolariok alde askotatik. Udaldian lana uholdetu egiten zaigu; gainerakoen jai-egun eta orduetan egokitzen zaigu guri lan egitea; festan dabilenari festa aurpegiz erantzun behar izaten diogu... Ostalariek diote gero eta kanpotar gehiago ari dela arlo horretan lanean, bertakoek ez diotelako muzin baino egiten gisa horretako lanari eta lan baldintzei. Dugun antzekotasunari segituz, etorkizunean plazaz plaza ibiltzeko bertsolari ekuatoriarrak, errumaniarrak edo argentinarrak aurkitu beharko ditugu. Bertakoek ez dute nahi izango hankak egosi, mozkorrak jasan, lorik egin gabeko bi jornada lotu... Txantxetan ari naizela pentsa dezake norbaitek baina ez da guztiz txantxa.
Andoni Egaña
Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Zarata nahiago

Udaldian plazaz plaza zabiltzala konturatzen zara zeinen kontu sorgina den kontzentrazioaren edo inspirazioaren hori. Urrutira barraketako musika-hotsa, airean txurro frijitu usaina, petardoren baten zarata bat-batean eta lehen lerroan umeak jolasean eta jauzika. Ez litzateke teorian ideiak ekartzeko ingurunerik egokiena. Baina gure garuna zoko-mokoz betea dago nonbait. Askotan, horrelakoxeetan lortzen da etorria. Pentsatzen nago desberdinak garela denok, eta oso gutxitan egiten den sailkapena egitera narama horrek: sormenerako isil zale eta zarata zaleak gaude. Edota une batzuetan zaratak mesede egiten digu isil zaleoi ere.

Argazkia


Uztailaren hasieran urtero antolatzen dute Algortan mimoz prestaturiko jaialdi bat. Aurten ere hala egin dute. Han ezarri ziguten lan batek eman digu zer pentsatua. Bertsolari bakoitzari argazki bana jarri ziguten pantaila handi batean, haiek ikusi ondoren pare bana bertso bota genitzan. Argazkiak onegiak ziren ordea aukeran. Artea “esplikatzen” hastea baino okerragorik ez da, are okerrago delarik azalpenak bat-batekoa izan behar badu. Gainera, hitzari printzak ateratzen gara gu onak. Irudia sentitu eta ulertzen ez gara aurrez aurre daukagun publikoa baino hobeak. Eta inprobisatzen ari denak beti behar du, tranparik tartean izan gabe, abantailatxoren bat. Hitzez formulaturiko gaiak nahi ditut nik.

Noiz eta non


Etorriak ez du, tamalez, unerik eta gunerik egokiena aukeratzeko adinako usaimenik. Plaentxiko San Andresen gertatu zitzaigun Xebastian Lizaso eta bioi. Bazkalosteko lehen saioa ohiko moduan osatu genuen. Iluntze aldera, gure lanak amaitu gabe geneuzkala uste genuenean, frontoiko mahaietatik mugitu egin ziren gehienak, bola-txapelketa bat zela eta. Bakartu samarrik geratu ginen soinujoleak, bertsolariak eta hiruzpalau lagun mahai jirakoak. Barkatu samarrik ere bageundekeen, gure gutxieneko lanak beteak geneuzkan eta. Gainerantzean ez baina bertsotan langile gara eta mikrofonorik gabe eta ia belarri ertzera hastea bururatu zitzaigun. Ekin, katigatu eta segi, urteko saiorik onentsuena egin genuen... hamar lagunentzat. Ño! pentsatzen duzu horrelakoetan. Zer kostatzen zitzaion etorriari mila lagunen aurrean ari garen batean azaltzea? Baina segituan uxatzen duzu pentsamendu lizun hori burutik. Orduan eta hamar lagunen aurrean etorri nahi izan bazuen zerbaitengatik nahi izango zuen halaxe etorri.

Plaza hutsa


Noizbait ernegatu izan gaituen burutazioa da kantuan ari garela entzuleari gure jardunak zipitzik ere axola ez diola konturatzearena. “Zer ari gara gu hemen? Zertarako? Norentzat?”. Halere, onartu beharrean gaude, plazaz plazako farandulan gabiltzanon artean pribilegiatu hutsak garela bertsolariak. Jendeak arreta eskaintzen digu. Adi egoten da gure aurrean. Musika-taldeek askoz ere lan gogorragoa daukate egun. Plaza hutsari jotzeak min eman behar du. Dantzaririk alerik ez sumatzeak pena. Ez da beti gertatzen, baina bai askotan. Gazte jendeak bestelako joerak hartu dituela sekula baino begi-bistakoagoa bilakatu da uda honetan.

Hitzak ikusiz

Badut zalantza bat, sakonera handikoa, bertsozalearen gustuei buruzkoa. Lagun batek dio, hitz arkitektura soilean oinarrituriko bertsoarekin ez dagoela orain inora joaterik, arkitektura hori akatsik gabea, graziaduna eta arrazoi onarekin errematatua bada ere. Egun, bertso ikusgarria egin behar omen da. Entzun ahala publikoak “ikusi” egingo duena, horretara baino ez baitu ohitu azken hogeita hamar urteotako ikus-entzunezkoen uholdeak. Baliteke lagunak arrazoia izatea. Baina niri atsekabea sortzen dit hitz hutsa dastatzeko eta hitz soilarekin gozatzeko gaitasunaren galera horrek. Buruz dakizkidan bertsorik onentsuenak ez dira “ikusten” baina ederrak dira zinez. Egia da bestalde, Xalbadorrek emazte zenari botatako bertsoetan soinekoa beti “ikusi” izan dudala dilindan, armairu-zoko ilun batean.

Udalekuak


Bertso udalekuetara iritsi naiz aurten ere. Sopelara joatea egokitu zitzaidan eta han zeuden hogeita hamar bat gaztetxo hamabi eta hamabost urte bitartekoak, euren begiraleekin. Ligin, Zarautzen, Aubixan eta Zuatzan ere burutu dira tankerakoak. Bertsoaren esparrua autoantolatu nahiak abiarazi gintuen eta ari gara bidea egiten. Inbidi punttu bat ere sortu zidan gaztetxo haiek ikusteak. Ai harrapa baneza berriz adin hura hutsetik hasi eta bidean gozatzeko! Bertsotan ikasteko gogoa piztu zidan Sopelarako bisitak. Berriz, eta modu desberdinean bideari heltzekoa. Zorte onekoak izan ginen Zarauzko umeak, Imanol Urbietarekin-eta artean udaleku hitza asmatzeke zegoela udalekuak burutzen genituelako. Baina behin Cameros aldera bidali ninduten gurasoek, mojen artera, eta hartaz oroitze hutsak zerbaitetan behintzat gizarteak hobera egin duela ohartzeko balio izan dit.

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude