Bilbo zubirik gabe

  • Burdinazko Gerrikoa zuloz beteriko gazta baten gisan pasa zuten frankistek. Bilbo arrisku bizian, bi aukera zeuden: borrokatu edo alde egin. Ez zen epopeiarik gertatu. Errepublikanoek hiri industriala abandonatu zuten ekainaren 18an, zubirik gabeko Nerbioi atzean utzita.

    1936ko urriaren 1ean onartutako Euskal Autonomia Estatutuak ez zuen zehazten Euskadiko hiriburua zein izanen zen. Hala ere, Bilbok hartu zuen horren ardura. Eusko Jaurlaritzak Gernikako Juntetxean zin egin ondoren, Bizkaiko hiriburua izan zen gobernu horren egoitza eta faxistei aurre egiteko sortu zen armadaren aginte leku politiko-militarra.
Zubia lehertuta
Frankistak Bilbon sartzear zeudela, hiriburuko sei zubiak lehertu zituzten errepublikanoek.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bilboko adinekoen oroimenean bizirik zirauen II. Gerra Karlistaren karira izandako setioa, Paz en la guerra eleberrian Unamunok maisuki islatu zuena. Baina 1937koa desberdina izan zen. Hiriaren inguruan jarritako defentsa-eraztuna askoz zabalagoa zen arren, Bilbo oso goiz hasi zen abiazioaren eraso lazgarriak jasaten –1936ko irailean izandako estraineko bonbardaketari beste batzuek jarraitu zioten, inpunitate handiarekin–. Gainera, errepublikanoek abiazio faxistaren aurrean erakutsitako ahulezia osagai etsigarria izan zen. Horrela, Durango eta Gernikaren aurkako bonbardaketez gain, oso gogoan izan beharko genituzke Eibar, Zornotza eta Bilbok jasandakoak. Frankistek abiazioa behin eta berriro erabili zuten, eguraldia lagun zutenean, defentsa lerroa apurtu eta infanteriarekin erasotzeko.

Bilbo defendatzeko jaio zen Burdinazko Gerrikoarekin gertatutakoa da horren adibide. 1937ko ekainean, lehen egunetako eguraldi kaxkarra baretu zenean, hegazkin nazionalak zeruratu ziren, eta hilabete horretako 11. egunetik aurrera jo eta fuego ekin zioten porlanezko sugetzarra erasotzeari. Artilleriak eta hegazkinen bonbek Gaztelumendi eta Urrusti arteko eskualdea jipoitu zuten bereziki; ondorioz, soldadu frankistek gerriko ospetsuaren lubakiak gainditu ahal izan zituzten. Hesiaren atzean ez zegoen inolako defentsarik egituratuta eta Davila eta Bartomeuren soldaduek arazorik gabe egin zezaketen aurrera.

Zirt edo zart Bilborentzat

Gerrikoa zulatzearekin batera frankisten mugimenduak zehazten joan ziren hurrengo egunetan. Brigada batzuk Asuatik Algortara mugitzen ziren bitartean, beste batzuk, Deriotik eta Lutxanatik Artxanda aldera jo zuten. Mendixka horren atzean, artilleriak tiramenean zuen Bizkaiko hiriburua. Egoera larria zen, eta frankistek gerrikoa puskatu bezain laster, Lehendakaritzaren egoitzan –Carlton hotelean– gailur politiko-militarraren bilkura egin zen. Agirre lehendakariarekin eta hainbat kontseilarirekin batera, Euskal Armadako Estatu Nagusiko Alberto Montaud eta Mariano Gamir Ulibarri bertaratu ziren. Euskal Herrira etorritako kanpoko aholkulari militarrak ere azaldu ziren beraien iritzia emateko, Goriev sobietarra eta Jaureghy frantziarra, besteak beste.

Mota guztietako jarrerak azaldu ziren hortxe. Alde batetik Jose Maria Arbex kapitainarena bezalakoak, amore emateko prest zeudenak. Bestetik, Gorieven tankerakoak, defentsa sutsuaren aldekoak. Tartean bazeuden atzera egitea gomendatzen zutenak, edo inozokeriaz, hegazkinak eta metrailetak eskatzen zituztenak defentsa burutzeko. Eta izanen ziren, Jaureghyk bezala, zer egin galdetzen zutenak. Jesus Maria Leizaola Kultura eta Justizia sailburuak –Bilboko azken egunetan gero eta gehiago gailendu zen politikaria– iritzi kontrajarrien artean erabakitzea eskatu zien militarrei. Zirt edo zart egitea, alegia. Goizeko ordu txikietan, hiria defendatzearen aldeko jarrera nagusitu zen.

Defentsatik etsipenera

Horrela, buru militar nagusia zen Mariano Gamir Ulibarriri agindu zioten Bilboko defentsa antolatzeko, eraikuntza eta leku estrategikoez baliatuz, gotorlekuak bailiran. Nerbioi gaineko zubiak lehertzeko lanak has zitzan ere agindu zioten militarrari. Izan ere, hurrengo orduetan asmo horien premia areagotu egin zen. Ekainaren 14an, Flechas Negras brigada italiarra Plentziaraino iritsi zen. Gatika, Lemoiz eta Gorliz ere faxisten menpe gelditu ziren eta Nafarroako V. brigadak Santo Domingo mendixka eskuratu zuen. Mugimendu horiek ikusita, Gamir Ulibarrik Ezkerraldera mugatu zuen Bilbon egin beharreko defentsa, itsas adarra, zubiak lehertarazi ostean, babes-hesi bilakatu nahian.

Egun berean, Gamirrek berak jakinarazi zion gobernu errepublikanoari, sobera zeuden gerra tresnak Kantabria aldera eramaten hasiak zirela. Era berean, hiriburua defendatzeko prest zeudela, jakinik, etsaiaren nagusitasun ikaragarriari aurre egiteko oso aukera gutxi zutela. Hala ere, Agirre lehendakaria eta alderdi sozialista, irrati eta egunkarietan egindako deien bidez defentsarako gogoa zabaltzen saiatu ziren, baina orduak igaro ahala faxisten besoek gero eta gehiago estutu zuten hiriburuaren gaineko zepoa. Etsipenak jota, Bilbo defendatzea erabaki zutenetik 48 ordu igaro gabe zeudela, asmo hori baztertu zuten agintariek.

Kontuak kontu, nazionalak Artxanda eta Malmasinera iritsi ziren une berean, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen Bilbon ordezkaritza uztea –Juan Astigarrabia, Jesus Leizaola eta Santiago Aznarrek osatua–, eta gainontzeko sailburuek Turtzios aldera jo zuten Agirre lehendakariarekin batera. Frankisten erasoak saihestezinak ziren ordurako, eta Madrilen 1936ko urrian gertatu bezala, gobernuak hanka egin behar izan zuen.

Artxandako kasinoa: partidaren azken jokoa

Egun horietan Artxanda bonba artean birrindu zuten frankistek, eta Nafarroako V. brigadak problemarik gabe eskuratu zuen Bilbo gaineko mendixka hori, ekainaren 17an. Baina gau horretan hainbat batailoi errepublikanok (Kirikiño, Itxasalde, Itxarkundia...) Artxandako kasinoa, Fuerte Banderas eta Artxandasarri berreskuratu zituzten sekulako kemena erakutsiz. Ez zuten askorik iraun ordea, ordu batzuk beranduago behin betiko utzi behar izan baitzituzten leku horiek, berriz ere frankisten esku. Biharamunean, nazionalak Bilboko beste mendi muga den Pagasarritik pasatu ziren. Nafarroako I. brigadak lortu zuen mendi horretatik Pastorekortaraino igarotzea, miliziano asturiarrek abandonatu eta gero. Frankistak Bilbo inguratzen zuten lekuen menpe, Euskadi autonomoko hiriburuaren patua idatzita zegoen.

Egoera horretan, ebakuazioa bizkortzeaz gain, zein eraikuntza eta lantoki suntsitu behar ziren eztabaidatu zuten. Dirudienez, Leizaolak eragin handia izan zuen suntsipenak ahalik eta gehien mugatzeko. Deustuko Unibertsitatean jarrita zeuden lehergaiak, esate baterako, kendu arazi zituen. Lantokiak ere suntsipenetik kanpo geratu ziren eta aldez aurretik adostutako hainbat leherketa baino ez zituzten burutu, zubien kontrakoak. Nerbioiko bi aldeak lotzen zituzten Bilboko sei zubiak, goizeko 2:00etan eztanda ikaragarrien artean hondoratu zituzten. Bestalde, Larrinagako kartzelan zeuden presoak frankisten eremuetara eraman zituzten, Patxi Gorritxo eta hainbat gudarik babestuta, eta libre utzi zituzten Leizaolaren aginduz.

Ordu batzuk beranduago, Deustutik eta Begoñatik, Atxuritik eta San Frantziskotik, brigada frankistak Bilbon sartu ziren. Udaletxean piperpotoa jarri orduko Bilbon gelditutako hainbat batailoik errenditzeko nahia adierazi zuten. Izan ere, gudariak eta milizianoak, beraien nagusien antzera, garaituta bezain zatituta azaldu ziren ordu lazgarri haietan. Gehienek Kantabria aldera jo zuten arren, gutxi batzuk Bizkaian amaitu nahi izan zuten gerra. Otxandiano, Saseta, Amuategui eta Malatoko gudari eta miliziano gehienek, esate baterako, etsipenak jota, Bilbon bertan abandonatu zituzten armak. Oraindik ez zekiten frankistentzat gerra ez zela frontera mugatzen.

Azkenak
Tentsioa eta liskarra Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, herritarrek PPko zinegotzi Antépararen negozioak salatzean

Ekainaren 20ko osoko bilkuran, herritarren txanda baliatuta, hitza hartu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak, gasteiztar guztiei errolda eskubidea bermatzea aldarrikatzeko. Etxebizitza sareko kideek PPko zinegotzi Gustavo Antépararen negozioak ere salatu zituzten, eta... [+]


San Martzial eguna, Irungo Udalak elikaturiko marmotaren eguna

Irungo udal gobernua ez da gai izan 29 urte luzetan alardeari lotutako gatazka konpontzeko… ez duelako nahi izan, beste alde batera begiratu duelako, alarde baztertzailea babestea aukeratu duelako, ausardia politiko falta eta arduragabekeria instituzional itzela erakutsi... [+]


Oporretako plana

Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.


2025-06-30 | Jakoba Errekondo
Zelai gorrietako gorbela eta patata

Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-30 | Nagore Zaldua
Itsaso bat zahagi gardenetan

Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideekin oldartu da Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean. Polizia oldartu eta... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


2025-06-27 | Hala Bedi
Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailaren lehenetik aurrera

Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


Eguneraketa berriak daude