Koldo Izagirrek uko egin dio Kritika Sariari

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak Jon Alonsoren Erretzaileen eremua eta Koldo Izagirreren Rimmel lanak saritu ditu aurten, euskarazko narratibaren eta poesiaren alorreko Kritika Sariekin, hurrenez hurren. Koldo Izagirrek ordea, uko egin dio sariari. Idazlearen ustez, “Kritika Saria, Euskadi Saria bera baino mekanismo ilunagoz eta jokamolde zakarragoz dabilen antolamendua da. Literaturaren promoziobidea baino, gure letren sistematxoko zenbait mandarinen tresna bihurtua dela dirudi”. Jon Alonsok ARGIAren Euskal Kulturaren Urtekarian idatzitako Euskadi Sariak artikuluak eta horrek sortutako mugimenduak ere bere erabakian eraginik izan duela azaldu du Izagirrek.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskadi Sariak
Eguneraketa berriak daude