Tontxu Camposen hizkuntz eredu bakarra eta malgua

  • EAEko Hezkuntza sailburuak irakaskuntzan ezarriko den hizkuntz ereduen sistema berria aurkeztu du. Eredu bakarra eta malgua izango da, euskara hizkuntza nagusitzat hartuz. Eredu horren zehaztapenak ondoren egingo dira, alegia, alderdi politikoen artean aurkitu beharko da adostasuna. Esate baterako, alderdi politikoek erabaki beharko dute euskararen eta gaztelaniaren ezarpenaren gutxienekoak zein izango diren, eta baita ere, ebaluazio moduan ezarritako azterketak gainditzen ez dituzten ikasleekin zer gertatuko den.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ikasleek lortu beharreko helburuak hauek izango dira: Lehen Hezkuntza amaitutakoan B1 maila –Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko markoaren arabera–, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitutakoan B2 eta atzerriko hizkuntzei dagokienez, DBH bukatutakoan B1 maila. Maila horiek lortu dituzten ala ez jakiteko azterketak egingo zaizkie EAEko ikasle guztiei. LH eta DBH amaitu baino lehen ere, tarteko diagnosiak egingo dituzte.
 
Ikastetxe bakoitza aske izango da eredua behar besteko ñabardurekin aplikatzeko. Dena dela, aurreikusia dago euskaraz irakasteko beharrari erantzuteko hizkuntza eskakizuna duten 882 irakasle beharko direla.
Hezkuntza sailburuak adierazi du sistema berria 2008-2009ko ikasturtean jarri nahiko lukeela abian, beti ere, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan, eta beraz, hamar urte beharko dira 16 urtera arteko maila guztietan ezartzeko.
 
Berria egunkarian egindako elkarrizketan, euskara irakats hizkuntza nagusia izateak zer esan nahi duen zehaztu du Campos sailburuak: “Hainbat gazterentzat eskola da euskararekin harremanetan egoteko aukera bakarra. Horrek esan nahi du eskolak ematen diola ikasle horri gizarteak ematen ez diona. Horrek esan nahi du euskaraz ikasi eta irakatsi behar direla ikasgai gehienak”. Eta Ezkerraldea jarri du adibidetzat: “Argi dago Ezkerraldean euskarak izan behar duela nagusi, nagusi baino nagusiago”.
 
Euskarak gizartean pisu gutxi duen zonaldeetan euskarak eskolan nagusi izan behar duela garbi du sailburuak; baina euskararen gutxienekoa non ezarriko da?: “Politikoek politikaz hitz egin behar dute eta teknikoek gai teknikoez. Nik aditu bati eskatuko diot, helburuak aintzat hartuta, esateko testuinguru, lurralde eta bailara bakoitzean nola jokatu beharko genukeen”.
 
Sistema berriaren proposamen aurkezpenean zehaztu ez zuen beste kontu bat: hizkuntza maila neurtzeko azterketak ez gaindituz gero zer gertatuko da?: “Nik momentuz planteatzen dudana da beste ikasgaiekin jokatuko litzatekeen moduan jokatzea”. Alegia, hizkuntzaren ikasgaia gainditu gabe gera litekeela.

Azkenak
Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


2025-06-27 | Hala Bedi
Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailaren lehenetik aurrera

Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


'Missa Solemnis'
Bihotzetik zeruraino

Beethovenen 'Missa Solemnis'

  • Taldeak: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (zuzendaria: Nuno Coelho), Bilbao Koral Elkartea (Enrique Azurza) eta Iruñeko Orfeoia (Igor Ijurra).
  • Bakarlariak: Mira Alkhovik (sopranoa), Nerea Berraondo (mezzoa), Michael Porter (tenorea)... [+]

Baztango Udalak “euskal errepublikaren parte” dela erabaki du

Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


2025-06-27 | Xuban Zubiria
Bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzen zuen Breizh kooperatiba itxi dute

Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.


Frantziako Estatuak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko ditu, baina helburuetatik urrun

Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]


Ed Rojas
“Trans legea onartu dute, baina zer gertatzen da identitate ez-bitarrekin?”

Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]


Azken hamar urteetan %21 jaitsi dira iktus kasuak Nafarroan

2009tik 2023ra izandako iktus intzidentziak jaso ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Iktusa izan duten nafarren %84k arrisku faktoreren bat zuen.


Eguneraketa berriak daude