Juan Maidagan, Dolores Zinny eta Iñaki Imazen obrak Rekalde aretoan daude ikusgai

Bilboko Rekalde aretoan bi erakusketa izango dira ikusgai apirilaren 8a arte. Batetik, Iñaki Imaz EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasleak hainbat instalazio bildu ditu Lo Mío izenburupean. Aurki daitezkeen objektuek, artistari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, nolabaiteko deserosotasun bati aurre egitera bultzatzen gaituzte. Alboko irudia, Txerria-basurdea sailekoa da. Bestalde, Alemanian jaio eta Berlinen bizi diren Dolores Zinny eta Juan Maidagan artistek Kosta, erasoa, berbera erakusketa paratu dute Rekalde aretoan. Europa eta Amerikako hainbat herrialdetan aski ezagunak diren bi artista horien instalazioetan margolanek, eskulturek, argazkiek, marrazkiek eta arkitekturak bat egiten dute. Erakusketaren harira, Zinny eta Maidaganek diseinatu eta Mónica Amor, Hyunjin Kim eta Leire Vergararen testuez hornitutako katalogoa aurkeztu dute.

Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude