Zer da: Pentsioen funtsa


2004ko azaroaren 28an

Espainiako Estatuko Pentsioen Erreserbako Funtsa etorkizuneko pentsioak babesteko tresna bat da. Euskaldunok, Iparraldekook zein Hegoaldekook, geure pentsioez erabakitzeko ere ez dugu eskumen subiranorik, eta horregatik gaude, Frantziako eta Espainiako gobernuen mende. Hori dela eta, Espainiako edo Frantziako legeriari loturik gaude. Funts hori 2000. urtean sortu zuten, Espainiako patronalak, gobernuak eta sindikatuek izenpeturiko Toledoko Itunaren gomendioz. Haren lehen diru-hornidura 601 milioi eurokoa izan zen. 2001ean, 1.803 milioi jarri zituzten, 2002an 3.575 milioi, eta aurten 2.402 milioi euro. Gaur egun, pentsioen funtsa 8.669 milioi eurokoa da. Funts horretako diru-hornidurak enpresek eta langileok Gizarte Segurantzari pagatzen dizkiogun kotizazio sozialen soberakinen zati batetik datoz. Funts hori Espainiako Bankuaren kontu batean gordailutzen da, urteroko etekinekin batera, eta diru guztia Estatuko Altxortegi Orokorraren bitartez berrinbertitzen da aktibo finantzazio publikoetan »zor publikoa». Gaur arte sorturiko etekinak 288 milioi euro dira.


ASTEKARIA
2004ko azaroaren 28a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude