Landare eta animalien inbasioa

  • Kanpotik etorritako landare edo animali espezieak batzuetan ingurune berrira primeran egokitu ez ezik erraztasun handiz ugaltzen dira. Berauei espezie inbaditzaile deitzen zaie. Inbaditzaileak dira, bertakoak diren espezieak ordezkatzen dituztelako, bertokoak zenbaitetan iraungipen arrisku bizian jarriz.

2003ko uztailaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mundu mailan orokorrean eta zehazki Euskal Herrian, fauna eta baita landaretzaren banaketak ere aldaketa handiak jasan dituela esan beharrik ez dago. Faunaren alorrean, dibertsitatearen galera izugarria nabaritu da eta landaretzari dagokionez, paisaiaren homogeneizazioa gertatu da. Azken honek eragin zuzena izan du animalia espezien aberastasunaren murrizpenean. Animalia espezie asko dago iraungipen arrisku larrian, hainbat eskualdetan desagertutzat eman direnak ahaztu gabe. Badira espezieak, ordea, sartzapenen eraginez bada ere, dezente ugaritu direnak, zenbait kasutan arazoak sortzeraino. Horixe gertatu da orein, orkatz edo basurdearekin. Nahiz eta espezie zehatz batzuk ugaldu dibertsitatearen murrizpena izugarria izan da. Gaur egun, arazo honen azalpenak agertzerakoan, dibertsitatearen galera, animalia horiek bizi direneko habitat edo ingurunearen desagerpenari egozten zaio, hein handi batean. Baina beste hainbat faktorek ere parte hartzen du espezie hauen desagerpenean. Ezin ahaztuko dugu ehizaren faktorea. Ehizaren bidez hainbat animalia espezie (hartza, otsoa…) galdu da. Gupidagabeko jazarpena jasan zuten, etxe azienda eraso ohi zuten animaliok eta larrutik ordaindu dute.
Espezieak ahitzen joatearen beste faktore garrantzitsua ordea, espezie inbaditzaileena da.

Espezie inbaditzaileen zerrenda luzea da. Hemen zenbait landare eta animalia espezien kasuak aztertuko ditugu, era berean bertokoak diren eta iraungipen arriskuan jartzen dituzten espezieak aztertuko ditugu.


Sasiarkazia (Robinia pseudoacacia L.)

Zuhaitz edo zuhaixka hau Estatu Batuetako ekialdekoa da. XVII. mendean heldu zen Europara. Herrietako parketan han hemenka ikus daiteke, baina baita mendiko edozein zokotan ere. Basogintzan ere erabilia izan da. Sasiarkazia behin sartuta oso zaila da bertatik desagerraraztea, gainera hazkuntza bizkorrekoa da, sendo bereganatzen du inbaditu duen eskualdea. Urtetan zehar erabilera ugari eman zaio bere egurrari, lanabesak egiteaz gain, sutarako egur ona da.


Bakarisa (Baccharis halimifolia)

Zuhaixka txiki hau ere Hego Amerikarra da jatorriz. Itxura diskretuak izaera kolonizatzailea ezkutatzen du. Ezin hobeki egokitu da klima honetara, bere moldapen gaitasuna izugarria da. Euskal Herriko kostan topatu dezakegu, bertako estuario eta paduretan izugarri emendatu delarik. Hezegune hauetako berezko landareak gupida gabe ordezkatzen ditu.


Ibai karramarro amerikarra (Procambarus clarki)

Inbaditzaile sena barru-barrura sartua dauka. 1974. urtean gure ibaietan sartua izan zen eta berehala ibai arro guztiak kolonizatu zituen. Ondorioz, bertako ibai karramarroak (Austropotamobius pallipes) desplazamendu bortitza jasan zuen, eskualde askotan erabat desagertzeraino. Gure "lagun" amerikarrak afanomikosia deitzen zaion gaixotasuna transmititzen dio bertako ibai karramarroari. Onddo batek sortzen du gaixotasuna eta hiltzera kondenatzen du bertako karramarroa. Gaixotasun honek ibai karramarro amerikarrarengan ez du eraginik, baina bertako ibai karramarroa erabat sentikorra da infekzio honekiko. Aldaketa handiak ekarri ditu ibai karramarro honen desagerpenak ibai ekosisteman, funtzio garrantzitsua betetzen baitu kutsadura organikoa eragoztean.


Bisoi amerikarra (Mustela vison)

Hamaika buruhauste sortzen ari den mustelido ederra da hau. Espezie hau granjetan hazten dute larruzko berokiak egiteko. Horregatik barietate ezberdinak ezagutzen dira larruaren kolorearen arabera. Arazoa da, granjetatik ihes egin eta naturalizatu egin direla, eta nola ez bisoi europarraren (Mustela lutreola) lehiakide nagusia bihurtu da. Padura eta ibai arroak gogo handiz bereganatu ditu, bisoi europarra baztertu eta iraungipen arrisku bizian utzi du, egoerak serioski okerrera egin du.
Berez, bisoi europarraren egoerak muga asko topatzen zituen. Ibai arroetako landaretzaren beherakada, kanalizazio, kutsadura eta abar luze baten eraginez, bisoi europarraren habitataren degradazio maila altua izan da. Gainera, honek guztiak, bisoi europarraren populazio isolatuak izatea ekarri zuen. Orain, bisoi amerikarraren etorrerak egoera erabat aldatu du. Izan ere, bisoi amerikarrak europarraren habitat berdina erabili eta konpetentzia erasokorra egiteaz gain, gaixotasun hilgarria transmititzen dio. Bisoi amerikarraren hedapena geldiarazten ez bada, urte gutxiren buruan behin-betiko desagerpena jasango du bisoi europarrak.


Arrainak borrokan


Espezie arrotz ugari sartu da ingurunean gizakiaren nahiaren kontra, baina badira espezie asko gizakiak nahita sartu dituenak eta deskalabru ekologiko galantak sortu dituztenak. Ibaietako arrain batzuen kasua da hori. Zenbaiten arrantza gogoa betetzeko, erakunde pribatu eta baita erakunde publikoek ere, ibaietako arrain espezien sartzapenak burutu izan dituzte, ondorio tamalgarriekin. Adibideetako batzuk hauek dira: perka amerikarra (Micropterus salmoides), ortzadar amuarraina (Oncorhynchus mykiss) eta lutxoa (Esox lucius). Lutxoaren irentsi nahia hain da handia, beste arrainez gain, bere espezie kideak ere jateko gai dela. Lutxoa eta perka bezalako arrainek ibai ekosistemaren beste partaideak arriskuan jarri dituzte eta hainbat arrain espeziek beherakada handia jasan du.

Koipuak eta marmotak
Bakarisa eta sasiarkazia zuhaixkak, bisoi amerikarra eta beste zenbait aipatu ditugu espezie inbaditzaileen artean, baina inbaditzaileon zerrenda luzea da. Hona beste espezie arrotz gehiago. Koipua (Myocastor coypu), alboko argazkian, larru granjetatik etorritako beste animalia da eta marmota berriz, (Marmota marmota), beheko argazkian, Nafarroako Pirinioetan asko ugaldu da. Ur gezetako zebra muskuilua ere inbaditzailea da. Landare espezieak berriz, ugari dira hona heldu eta bazterrak bereganatu dituztenak. Hainbat landare exotiko kontrolik gabe hedatzen ari da.

Inbasioaren kalteak leuntzeko gomendioak
Landare apaingarri gisa askotan kanpoko espezieak ezartzea arriskutsua gerta liteke, berehala hedatzen baitira.
Animalia espeziekin ere kontuz. Kanpoko espezierik ez erosi. Erosi baduzu inola ere ez askatu naturan, ondorio tamalgarriak ekarri ditzake eta.
Urrunera egindako bidaietatik animalia zein landare arrotzik ez ekarri, bakoitzak berezko ingurunea behar baitu hazteko.
Gomendio hauek sinpleak izan arren oso garrantzitsuak dira. Espezie arrotzak nahita sartu ala nahigabe ondorioak hor ditugu, eta hondamendi ekologikoaz gain, ondorio horiek kostu ekonomiko handiak ekartzen dituzte.


Azkenak
2025-09-10 | Gedar
“Ontzidia blokeatzen badute, unibertsitateak hartuko ditugu”

Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.


Azaroaren 23an izango dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak

Arabako Foru Aldundiak adierazi du litekeena dela irailaren 21ean irekitzea epea hautagaien zerrendak aurkezteko.


Hezkuntzan eremuka lan egitea fokupean jarri du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren ebazpenak

DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.


Israelek Hamaseko negoziatzaileak bonbardatu ditu Qatarreko hiriburuan

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Eguneraketa berriak daude