Sonia Gonzalez poeta gazteak «Aizu!» aldizkarian eginiko elkarrizketan adierazpenok egin zituen:
«Askotan entzun ditut teorizazioak, poesia gora eta behera, eta nik ez dut uste zehatz-mehatz esan daitekeenik poesia zer den. Ezin da definitu, ezin da esan zergatik edo zertarako idazten dugun, zergatik egun batean boligrafoa eta papera hartzen dituzun eta poema bat idazten hasten zaren. Beti saiatzen gara esplika ezin daitezkeen gauzak esplikatzen. Eta hori gertatzen da arte guztietan. Poesia pertsonaren baitan gertatzen den zerbait da, indartsua, baina pertsonaren baitan gertatzen denez, ezin dena oso ongi esplikatu. (...)
Samurtasun irudia baino gehiago, emakumeoi jarri ohi diguten aureola malenkoniatsu hori hautsi nahi nuen (nire poemekin), Bronte ahizpen aire hori. Hautsi beharreko estereotipo asko dago oraindik, bai. Askotan liburu bat hartzen duzu, non pertsonaia guztiak gizonezkoak diren, Moby Dick esate baterako, eta hori literatura unibertsaltzat hartzen da, ageri diren harremanak pertsonen arteko harremanak direlako. Haatik, emakume bazara eta denak andreak diren nobela idazten baduzu, horri literatura femeninoa deitzen diote, dirudienez agertzen diren harremanak ez direlako pertsonen artekoak».
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...