Langabezia eta prekarietatea


2007ko otsailaren 21an
Urtea amaitzen ari den heinean, egoera ekonomiko errealera hurbiltzen ari gara. Urrun geratuko dira hazkunde ekonomiko handiago baten aurreikuspena, inflazio txikiagoarena, enplegu sorkuntza handiago eta kalitate handiagoarena eta 2002an langabezia gutxituko zenarena.
Errealitatea daukagun hau da: BPGren hazkunde txikiagoa, inflazio handiagoa, enplegu sorkuntza txikiagoa eta prekarioagoa, eta langabezi gehiago, hori berretsi dute azken datu estatistikoek.
Langabezi tasa Hego Euskal Herrian urteko hirugarren hiruhilekoan %8,85ean kokatu zen, 109.800 pertsona langaberekin. Aurreko hiruhilekoan baino 7.400 pertsona gehiago beraz.
Nabarmentzekoa da Nafarroan, orain arte ia erabateko enplegua izan duen euskal lurraldean, hazi dela gehien langabezia, %6,39ko langabezi tasarekin eta kaltetutako 16.300 pertsonarekin.
Hegoaldeko lau herrialdeetarik langabezi tasa txikiena duena Nafarroa den arren, bertan hazi da gehien aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuz gero: %61,57.
Eta sortzen den enplegua egunetik egunera prekarioagoa da.
Gobernuen lehentasunezko helburu izan behar luke kalitatezko enplegua sortzeko politika ekonomikoak ezartzea


Azkenak
Zahartzaroak

Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]


Udan datorren buztingilea

Hego luze eta zorrotzak eta v formako urkila-itxuradun buztana duen hegazti hau ikustean badakigu Euskal Herrira uda heltzear dagoela. Bizkarraldea eta buztana beltzak ditu, distira urdinxkekin, papar gorria eta azpialdea, aldiz, zurixka. Euskaldunon sinesmenetan presentzia... [+]


2024-05-27 | Garazi Zabaleta
Arsue zerbitzua
Ardi suhiltzaileak Lizarran

Lehen begi kolpean, ohiko artaldea dirudi argazkikoak, ezta? Bada, ez… ardi horiek suhiltzaile ere badira eta. Nafarroako Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneak zerbitzu berria eta berritzailea jarri du martxan Lizarraldean: Arsue, edo artalde suhiltzaile estentsiboa... [+]


Eguneraketa berriak daude