«ERASOEN AURREAN BATASUNAK ONDO MARKATU BEHAR DU IPARRA»


2002ko apirilaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ezker abertzaleko hautetsiez osatu Udalbiltzaren egitasmoen artean Eskubideen Karta eta Nazioarteko Konferentzia daude. Elkarri bere Konferentzia burutzen ari da. Uztargarriak al dira biak?

Konferentzia guztiak osagarriak dira. Elkarriren Bake Konferentzia, handi handika, metodologiaren bidetik ari da garatzen gatazkaren ebazpena lortzeko. Gureak, berriz, beste bide bat garatu nahi du Euskal Herriaren identitatearen onarpena gauzatu dadin. Eta ez bakarrik Euskal Herriarena, Europako estaturik gabeko nazioen onarpena ere gauzatzeko bidea lantzen ari gara. Horregatik, herrialde hauetako hainbat partaideren kolaborazioa izango dugu. Ordura bitartean lana egitea dagokigu. Irailaz geroztik, berau gauzatzeko lantzen ari garen egitasmoa ezagutaraziko dugu publikoki. Nazioarteko Konferentzia abenduko bigarren asteburuan burutuko da eta honen amaierako ekitaldian Eskubideen Karta aurkeztuko dugu. Bi egitasmoak uztartuak azalduko ditugu nolabait.

Bakea lortzeko baldintzak sortze lanetan ari zarete. Ba al duzue datu objektiborik bizi dugun egoera alda daitekeenik pentsatzeko?
Gaur egun dugun datu objektibo bakarra Euskal Herriak bakea nahi duela da. Gure gizartea gatazka konpontzeko bideak bilatzen ari da eta horretarako dinamika eta mekanismo berriak antolatu nahia azaldu du. Aberri Eguneko adierazpenetan hori egon da denon ahotan, eta hori oso positiboa da. Herriaren nahia hori da. Bere ordezkariek bake nahi hori gauza dezaten nahi du herriak. Guk hori gorpuztu beharra daukagu orain.

Miarritzen batzartu zen Udalbiltzak bake ekimena gauzatzeko bideak markatu zituen. Zertan da ekimena egun?
Azken hilabeteotan gizarte eragileekin lehen bilerak egin ditugu eta orain talde politikoekin hasi gara. Horrek baina joan-etorri asko eskatzen du, finean prozesu bat burutu behar da. Zeregin honetan alderdien ekarpenak bilatzen ditugu eta berauek mugarik gabe eman behar dira. Lehenengo fasean gaude eta lan horrek bere denbora behar du. Gu Udalbiltza gara, baina alderdiek beren konplexutasuna daukate, aniztasuna dute beren barrenean eta hori landu beharra dago.

Zeregin horretan nola hartzen du zuen ekimena «beste» Udalbiltzak?
Guk lanaren poderioz besteak «kutsatu» nahi ditugu, Udalbiltza bere osotasunean martxan jar dadin. Ez da denbora asko dinamika berri hau martxan jarri dela eta denbora behar dugu, kutsatze hori ekinaren ekinez lortzen da, eta kutsatze moduko bat ematen ari den konfiantza osoa daukat.

Batasuneko kide izanik, alderdi honen aldetik bake proposamen baterako ekarpen berriak ikusten al dituzu?
Udalbiltzak oraindik ez du gai honetaz bilerarik egin Batasunarekin. Udalbiltzak alderdiekin bilerak bukatuko ditu denbora gutxi barru, ekarpenak guztiak bildu eta sintesia egiteko ordua izango da.

Nola daramatzazu Batasuneko kidea, Ondarroako alkatea eta Udalbiltzako lehendakari karguak?
Ondo eramaten ditut, alkate izateak lanak batzea errazten du. Alkateak, eskuarki, urteetako lan esperientzia bildutako herritarrak gara. Niri ez zidaten Ondarroako herritar guztiek botoa eman, baina herritar guztien alkatea naiz, herritar guztiak berdin-berdin hartzen ditut. Ideologikoki alderdi batetik elikatzen zara, baina alkate bezala ezin duzu bakarrik hortik elikatu, beste lekuetatik ere elikatu egiten duzu zure burua, zorionez gainera. Herriak egiten dituen ekarpenak jasotzen ditugu, horrek gure lana eramangarriago izaten laguntzen digu.

Herritar guztiak ordezkatze lan horretan, nola bizi dituzu ETAk burutzen dituen zinegotzien aurkako atentatuak eta hilketak?
Euskal Herrian bizi dugun egoera oso gogorra da alkate batentzako, alkate nahiz herritar bezala. Zinegotzi guztiak udal mahaikideak dira, maila pertsonalean elkar estimatzen dugu, ez da erraza beraz. Ni pentsamolde kristauetan hezituta nago eta horrek norbere barruan ikaragarrizko zurrunbiloa sortzen du. Egoera honek, alde batetik, gure etika eta morala ukitzen ditu eta bestetik gure jarrera politikoak astindu ere bai. Niri eta nire ondoko zinegotziei ezin ikaragarria sortarazten digu. Egoera honek irtenbidea behar du, herriak egoera honetatik atera behar du. Alkate bezala, ordea, ez dut irtenbiderik ikusten jarrera pertsonal batetatik. Egoerari irtenbide oso bat eman behar zaio, irtenbide negoziatu orokor bat.

Hainbat alkate, dakigunez, bake mintzakidetza edo bake mahai bat lantzen ari zarete. Zer dago horretaz?
Mintzakidetza horiek une larrietan sortzen diren ekimenak dira. Finean, Udalbiltza antolatzen ari den ekimenaren mahai-paraleloak dira. Ordea, asmoen metaketa egiteko garaia iritsi zaigula uste dut, arlo eta eremu ezberdinetan garatzen ari diren egitasmoak batzeko ordua iritsi dela. Ahaleginak batu eta gaiari osotasunean heldu behar zaio. Batasuneko alkatea naizen aldetik, bake egitasmoari denok batera ekin beharra ikusten dut, gaiari osotasunean ekin behar zaio. Hor dugu Irlandako esperientzia, kontzeptu batzuk sortu dira, adibidez «inclusive talkls» delakoa, hau da, bake egitasmoan denetarik hitz egin behar dugu, dena malgua, eztabaidagarria eta negoziagarria baita. Euskal gatazka konpondu nahi badugu ezin dira gauza batzuk saihestu, denak osotasun batean hartu behar ditugu, bestela arazoak ez du konponbiderik.

Lizarra-Garaziko Akordioaz geroztik, aurreratu al da zeregin horretan edo zapuzgarria gertatu zen egitasmoa? Ezker abertzalea ez da indartua atera itxura batez.
Lizarra-Garaziko Akordioa perspektiba zabal batetik ikusita ez da zapuzgarria, bere mementuan eman zen eta esperientzia horretatik asko ikasi dugu denok, gaur egun esperientzia horrek indarrean jarraitzen du, Udalbiltza lekuko. Udalbiltzako lehendakaria naizen aldetik, ezker abertzalea nola atera den juzkatzea ez zait egokia iruditzen. Hala ere, esan dezaket ezkerraren ezaugarrietako bat zabaltasuna dela, ezkerrak bere barnean ñabardura eta espresio asko biltzen dituela, konplexuak eta zabalak aldi berean. Euskal ezkerra ere ez da izaera horretatik at gelditzen, ezkerraren bidean garatzen diren pentsamoldeak zabalak dira, eta uniformetasun eta hertsikeriatik at garatu behar dira. Nire ustez, honek ez du ezker abertzalea ahultzen, alderantziz, bere aniztasunaren adierazpideak dira.

Batasunaren ilegalizazioa iragarri da. Egoera horretan nola nahiko zenuke Batasunak erantzutea?
Ilegalizazio egoera batean ez da gustuko erantzunik ematen eta Batasunak ere ez du emango. Frantziako nahiz Espainiako Gobernu zentralistek Euskal Herriak bizi duen prozesua zapuztea nahi dute (batzutan prozesu desesperagarria bada ere), zeregin horretan Batasuna legez kanpo utzi nahi dute. Nik zer nahiko nuke? Ni ahaleginduko naiz martxan dagoen prozesua hau aurrera atzeratzen. Gobernuetatik datozen erasoen aurrean iparra ondo markatuta izan behar du Batasunak. Bidea lan egitea da, herrietan lanean segitzea. Herriak urte askotako gatazka honetan erakutsi duen heldutasuna erakutsi behar du orain ere. Fase honetan ere, prozesuak aurrera egingo duen konfiantza osoa daukat.

n Fase honetan hautetsi berriak izango dira, zuk kudeatzen duzun Udalbiltzaren ordezkaritzan eraginik izan lezake Batasunaren ilegalizazioak?
Ez dut uste. Euskalduna Jauregian onartu ziren oinarriak hor daude, iraunkortasunerako bokazioz sortuak. Hautetsi berriak herriak aukeratuko ditu, sigla batekin edo besterekin. Hautatuak direnak direla ere Udalbiltzak aurrera jarraituko du, bidea markatua baitu. Gorabeherak izango dira tarteka, baina herri honek iparra hartua du eta jakingo du iparra galdu gabe aurrera egiten. Gu ez bagaude beste batzuk izango dira.

Batasuna ilegalizatzen bada ere, Loren Arkotxa, aurkeztuko al da?
Loren Arkotxa aurkezten bada, orain arteko ildoan lanean segitzeko izango da. Batasunaren izenean ez bada, beste edozein hautagai zerrendan joan naiteke, siglak eta izenak gutxienekoak dira. Nirekin dauden zinegotziak ere modu berean aurkez daitezke. Finean, aukeratuak bagara herriaren zerbitzuan aritzeko aukeratuak izango gara

«Ona da dauden espresio politiko guztiak azalaraztea»
Udalbiltza nazio mailako erakunde bakarra izaki, Aberri Eguna deitzea berari dagokiola esan ohi duzue. Zein Udalbiltza ordea? Bi Udalbiltza baitira eta ekitaldi izan baitira: Etxarri Aranatzen eta Gernikan.

Udalbiltza bat bakarra dago, ez bi. Gaur egun bi dinamika daude ordea. Mementuko gauza bat da, trantsizioko egoera bat bizi dugu, baina lanen poderioz egoera hau gaindituko dugu.

Udalbiltza bakarra, baina bere organo eragile guztiak ez dira elkarrekin biltzen.
Beno, hori aurrerantzean ikusiko dugu. Herri honetan, sarritan esaten dugunez, isileko lan asko egin beharra dago, isileko lana landu beharreko arlo bat da, eta lan polita egiten ari garen nago. Ni itxaropentsua naiz arlo horretatik etorriko denarekin.

Zer nolako iritzia duzu pasa berri den Aberri Egunaz?
Aurtengo Aberri Eguna berezia izan da. Gure herria espiral batean sartuta dago eta Aberri Eguna horren espresioa izan da. Ez dut Aberri Egunaz iritzi txarrik. Biltzen gaituen asmo berdin asko entzun dira tokian tokiko Aberri Eguneko ekitaldietan. Aberri Eguna horrela ikusi behar da, eta ez sakabanatua. Jakina, orain bil gaitzaketen asmo horiek egitasmo bateratuan bildu behar ditugu. Egitasmoa gorpuztu, bide onean jarri eta bilgune batera eraman behar dugu. Udalbiltzak hor berezko zeregina dauka eta horretan ari gara. Baina hau isileko lana da, esan bezala.

ABk deitu ekitaldia indar guztien ordezkaritza bat bildu duena izan da. Zein da zure balorazioa?
ABk hala nola Aralarrek beren burua aditzera eman nahi izan dute, eta espresatzea oso ona da. Aberri Eguna eta Lizarra eta Garazi herriak aukeratu dituzte beren egitasmoa azaltzeko. Gaurko egunean bizi dugun errealitate bat da, espresio mota bat da. Ona da espresio guztiak ateratzea. Nik Udalbiltzako kide bezala espresio horiek azalaraztea beharrezko ikusten dut burutzen ari garen sintesi lana gorpuzteko. Hau da, Udalbiltza mementu honetan hainbat gizarte eragileekin biltzen ari da, orduan oso lagungarri da espresio guztiak azalaraztea


Azkenak
2025-09-10 | Gedar
“Ontzidia blokeatzen badute, unibertsitateak hartuko ditugu”

Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.


Azaroaren 23an izango dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak

Arabako Foru Aldundiak adierazi du litekeena dela irailaren 21ean irekitzea epea hautagaien zerrendak aurkezteko.


Hezkuntzan eremuka lan egitea fokupean jarri du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren ebazpenak

DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.


Israelek Hamaseko negoziatzaileak bonbardatu ditu Qatarreko hiriburuan

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Eguneraketa berriak daude