Albisteak 

1844. alea
2002-03-03
alde 0    kontra 0

HILDAKO EUSKALKIA BERPIZTU

Iruñeako Udalak eta Nafar Ateneoa kultur elkarteak Hegoaldeko goi nafarrera berreskuratzeko hitzarmena berritu dute. Filologoen esanetan ezinezkoa da jadanik desagerturik dagoen euskalki bat berreskuratzea, are gehiago, ezer gutxi ezagutzen da egun Iruñeko hizkeraz. Hitzarmena dela medio, hitzaldi sail bat antolatu dute. Lehen hitzaldia Miguel Angel Lotina Osasunako entrenatzaileak eman zuen, bizkaieraz.


EUSKARA SUSTATZEKO, ALKARBIDE

Bizkaiko udaletako euskara planak koordinatzeko eta Bizkaiko herrietan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) ezarpenaz arduratzeko sortu da Alkarbide. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Udalen Elkarteak (Eudel) sustatu dute. Gotzon Loberaren hitzetan, «hasieran egoeraz jabetzeko bitarteko hutsa zen azterlana orain arlo eta maila guztietarako lanerako tresna baliagarria bihurtu da».


UNESCOK EUSKARA EGOERA LARRIAN DAGOELA DIO

Unescok kaleratu berri duen «Arriskuan dauden munduko hizkuntzen atlasa»k desagertzeko arriskuan kokatzen du euskara Hegoaldean eta desagertzeko arrisku larrian Ipar Euskal Herrian. Atlasak hizkuntza bat arriskuan dagoela esateko honako irizpidea erabiltzen du: umeen %30etik gora euskara ez ikastea. Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan 16 eta 24 urte bitarteko gazteen %11k bakarrik daki euskaraz eta EAEn %33ak, azken inkesta soziolinguistikoaren arabera.

.


ZAPARRADA, GAZTEGUNE BERRIA

Otsailaren 23tik Bilboko zenbait gazte eta Zenbat Gara elkartearen eskutik Zaparrada gaztegunea abian da. Egitasmoaren helburua Bilboko zein inguruko eskualdeetako gazteei eskaintza erakargarriak egitea da. 12 eta 16 urteko gazteen nahiak asetzeko gune izango da Zaparrada.



Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
azala  
azala1843
 
azala1842

1844 zenbakia.
2002ko martxoaren 03a

   
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys