PRINTZA


2002ko martxoaren 03an
Jon Kortazarrek «El País» en idatzitako artikulua da honakoa:
« Emakumeek idazten dutenean, gure mundua azaltzen dute. Garaiko gizakiak gara denok eta garaiak asko agintzen du, nahiz eta idazle bakoitzak bere idaztankera izan, emakumeen idazkerak garaia adierazten du nortasuna agertuz.
(...) Garaiak berdinak dira guztiontzako, baina garaian ditugun paperak ez dira berdinak, eta emakumeek landu egin behar izan dute gizartean toki propioa. (...)
Teresa Garbi ikerlariak, adibidez, honela deskribatu du emakumeen literaturan agertzen diren zenbait ezaugarri: subertsioaren alde agertzen dira, lehen pertsonan kontatzen dute, barne munduaren agerpena egiten delarik bakarrizketaz, eta emozioaren bidez idazten omen dute, denboraren pertzepzioa desberdina da. Emakumeen idazkera larriduratik sortzen omen da, dio Garbik, emakumeak oraindik ez duelako gizartean bere tokia aurkitu...
Eta arazo hori literaturan ere agertzen da. Baina iaz Durangon plazaraturiko literaturak ongi adierazi du bideak desberdinak direla emakume eta idazle direnen artean.
(...) Emakumeek idazten dutenean, ez dute desberdin idazten, ahots desberdinez ari dira, ostera.
Ahotsak dira gai eta gune. Eta entzun egiten da emakumeek idazten dutenean.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA
Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

34.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Netanyahuk dio Rafah inbadituko dutela su-eten akordioa "egon zein ez egon”

Israelek 40 eguneko su-etena eta preso trukea eskaini dio Gazari, baina akordioa lortu edo ez Rafah inbadituko dutela adierazi du Netanyahu lehen ministroak. AEBk eta Erresuma Batuak Hamas presionatzen ari dira Israelen eskaintza onar dezan. Astelehenean 47 palestinar hil zituen... [+]


2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Eguneraketa berriak daude