Euskaldunen eta gainontzekoen garizuma


2002ko martxoaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gozoa zegoen giroa, 1972ko hasiera hartan! Garizumaren ateetan egoki, "Aste Santu aurreko berrogei egunak" zekartzan kontura Amatiñok "Zenbat gara 72" deitu bere sailean. Alegia "Kristok basamortuan iragan zituen berrogeiak". Eta dena, antza denez, ZERUKO ARGIAkoei Donostiako aldare batetik etorri zitzaien tentaldiagatik!


TENTALDIEN GARAIA

Arduratsu ageri zen Amatiño Garizuma kontu harekin. Zer zela-eta? Bada, honakoa: "Kristok tentaldiak jasan behar izan zituen harako lehen garizuman. Gu ere tentalditan hasiak gara honako garizuman. Tentaldiak aldare batetik etorri zaizkigu. Apaiz batek ez du ba esan ZERUKO ARGIA asteroko honek euskaldun batzuk besteen aurka jartzen ari dela, gorrotoa sortzen, alegia. Horra hor tentaldi lohigarria. Horra hor, hain zuzen, euskaldun batzuk besteen aurka jarriko dituen tentaldia".
Apaizaren erasoa, euskara batuaren auziagatik etorriko zen, ziur aski, zeren Amatiñok horrela jarraitzen zuen: "Nik neuk ezagutzen dut Donostiako apaiz hori. Duela bi urte mesedetxo bat egin zidan. Orain beste bat egin digu. Epelak eta linboan daudenak urrunerazi. Ez da guti. Garizuman gaudela diogu. Euskaldunon garizumak 365 egun irauntzen du. Aurten 366. Agian apaiz hori mintzatu zen eguna sobera genduen aurtengo egutegian. Inor ez bezain zuhurki jokatu beharra dugu. Zuhurki bezain kezkati eta arduratsu. Nork bere kriterio batez jabetu beharra du. Ez dizaiogun esaten diguten lehen lelokeriari jaramonik egin".


LAN-EZAREN BELDURRA, MENDEBALDEAN

Apaiz horrek ere izango zuen zer edo zer bihotzean, ez da? Izan ere, makina bat sufritu du euskaldunak nor izaten jarraitzeko bidean! Gaitz erdi, Amatiñok aipatzen zuen aferari bakarrik aurre egin behar izan balio! (Euskaldungoaren gehiengoaz ari naiz, ustekoa baita apaizak bere lanbidea ondo ziurtaturik izango zuela-eta). Haatik, euskaldun gehientsuenak langile izaki, Gurutz Ansolak zenbaki berean agertzen zuen kontuari ere aurre egin behar izango zioten. Eta "Lan-ezaren beldurra, Mendebalean", ohartarazten zuen hark.
Arrazoiak, jarraian eskaintzen zuen lan sakonean. "Ehun urte hauetan, bistan dago, mendebaleko ekonomiaren hazkundea miragarria izan da. Hazkunde honen ‘eredua’ zein izan da?". Dirudienez, "lehen aldi batetan, familien dirua, ia guzia, hazkurritan eralgitzen zen".
Janaria, elikadura eta jazkeretan joaten zitzaiela dirua, alegia. "Bizi-mailla goragokoak, ordea, zera ekarri du, laborantzako emarietan gero eta, proporzioan, gutiago eralgitzea. Gaiñontzeko eros-ahala -hazkurria kendua eta gehiago irabazia-, nora iragan zen? Industriaren ekarriak erostera. Familien eskariaren aldaketa honek berealdiko bultzada eman zioen Mendebaleko ekonomiaren hazkundeari. Izan ere, laborantzaren emankortasuna eta nekazaritzaren ekoizpena ez zen handia, eta, orobat, goratzen ez zen erraza. Lur-landetako langilleak, bada, laborantza utzirik, industrietara iragaiten hasi zirenean, Herri-Errenta biziki goratzen hasi zen. Alde batetik, laborantzaren ekarria gutitu ez zelako, naiz lankideak urritu. Bestalde, eta nagusiki, industriaren emankortasuna bizkor altxatu zelako".


AKABO INDUSTRIA HAZKUN-DEAREN GARAIA, ORDEA

XX. mendeko azken 50 urteetan jendeak industriaren produktoak erosten omen zituen. "Berebillak direla, etxerako elektrika-tresnak direla, telebistak eta abar. Eskari zabal eta indartsu honi, erraz erantzun ahal izan dio industriak. Produzioera berriak erabilliaz, lankideak ugarituz, industriaren ekarria miragarria izan da. Gaiñera industria-jabeen irabaziak oparoak izan dira, eskari neurri gabeko horri nahi zuten prezioak kentzen bait zizkioten. Bestalde, kostuak altxatu gabe geldiaraztea lortu zezaketen, lanaren emankortasuna lansariaren gaiñetik edukiaz".
Azkarrak industriari horiek, eh! Baina, akabo bere garaia ere, Gurutz Ansolak zioenez. "Oraiñaldi honetan, ordea, familien eskaria berriro aldatzen hasia, bide, da". Norantz, hain zuzen? "Zerbitzuetara doa familien eskari berri gehiena". Ondorioz, "jendeak, beraz, bere dirutik gero eta areago eralgitzen du: a) nork bere burua osatzen, medikutan eta abar; b) hezieran eta kulturan; d) ibillaldi eta ikusmiratan. Lehen, gure gastu handiena, zuzen ezpa zeharka, industrietara zihoan bezala, orain zerbitzu-emailletara doa".
Bada, izorra dedila industria, esateko gogoa duzula? Oi irakurle, txanponak beti bi alde ditu ordea: "Zerbitzuen saillak ezin du bere emankortasuna handitu, industriak handitu zuen gisara. Beraz, prezioak gora doaz biziki zerbitzuetan eta, bidenabar, bizi-kostua garestitzera abiatzen da. Lansariak, hala beharrez, altxatzera datoz, eta industrietako lansariak ere bai, noski. Horrela, industria anitz egoera hestu batetan dago". Eta familientzat okerrago zena, "harritzekoa ahal da, herriaren baitan, lan-galtzearen beldur ikara ezurretaraño sarturik egotea?"
PILAR IPARRAGIRRE

Zumarraga. Amonaren kezkak
Gure azken lan batean (...) adierazi nai izan genduen, arako etxeko-andre arduratsu batekin euki nuen jarduna. Garrantzi aundikoa iduriturik gure itzaldiaren gaia, gure barruan ondo ausnartu ondoren, artu nuan asmoa argitaratzea irakurleen jakingai. Nere jardunaren arian, itz-eman nuen aleginduko nintzela aztertzen nola "Jehova'ren ordekoak" Kristaueri buruz sinesmen ausleak dirala. (...) Onela erakusten dute: Eliza ta Erlijioa, Deabruaren egintza dirala (...) (1972-III-5)

Motriku
Gaixorik. Sendapen bat egitera joan eta, Madrid'ko gaxotegi batean arkitzen da Lekubetar Rosarito, Goizeko Izarra'ko antzezlari trebea. Azkar sendatzea opa diogu. Baita ere Madrid'en arkitzen da sendagai-ikusketa bat egitera joan eta, gure lagun zar Andonegi-tar Imanol, ZERUKO ARGIA'ko arpide zintzoa. Bat-bateko biotzeko eraso-aldi bat eman eta, laisterka bizian Donostiaratu zuten Beristain Piker-tar Imanol, Zeruko Argia'ko idazle zintzoa. Donostiako senda-etxean egun batzuek igaro ondoren, zearo sendatuta arkitzen da. Asko poztutzen gera.

Barcelona'ra: Opor-aldi bat aalik obekien igarotzeko asmoz, Barcelona alderuntz joanak dira gure adiskide Rementeria-tar Sabas eta bere emazte Uranga-tar Miren anderea. Ondo Ibilli

Andolin Eguzkitzari erantzunez
Agur lankide hori: Oker ez banago, behin bakarrik izan diat hirekin buruz buru mintzatzeko aukera: Zuberoan hain zuzen. Agian oroitzen haiz. Handik aste batzutara Arestik, oso adiskide antzera eta onez-onean, "munstro"tzat salatu hinduen. Zertan hi "munstro"? Gure hizkuntzaren jabekuntza azkarrean: hilabete batzutan, azaldu zuenez, euskara ederki menderaturik bait hendukan. Ni neu ere harrituta utzi ninduan; eta euskaltzaleen belaun berrian etorkizun dirdaitsua somatu uste izan nian higan. Hala biz! Zuberoan ikusi genian beraz elkar lehenengo aldiz. Eta, geroago azalduko denez, zuberotar giroak bilduko gaitik biok berriro. Z. Argia-ren Otsailaren 13-ko hire eztenkadak irakurri dizkiat. "Eskualdekerian" erori omen nauk. Beste hitz batez esateko, "super-giputz" horietako bat bihurtu nauk, hire ustez; eta horregatik proposatu diat proposatu dudan bidea. Hik, berriz, "bakar-bakarrik euskalduntzat" hartzen duk heure burua. Hire irizpide horiek benetan poztu nautek. Eta sinistuta egon, ezin zitzakeat gaizki har: ados nauk osoki, eta neure burua ez diat somatzen "super-giputz" horien artean. Aitzitik, beharbada donostiarra naizelako aitor-mota honetan ausartago izaki, behin eta berriz esana eta idatzia diat ez dela gure gipuzkera inundik ere euskalkirik jatorrena. Gauza berbera irakur dezakek "Hizkuntza eta Pentsakera" neure azken liburuan (...) (1972-III-05)


Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude