FRANTZIAKO ESTATUAN ADOPZIOAK TRADIZIO LUZEA DU

Pirinio Atlantikoak departamenduko EFA64 elkartearen azkeneko biltzar nagusia hil honetako 10ean burutu zen. Francine Pradier da elkarteko presidentea eta Enea Venaille idazkari nagusia. Enea Venaille eta Claudine Testemale elkartekideekin bildu gara Frantziako Estatuaren adopzioaren gaia ezagutu aldera. Biak dira haur adoptatuen amak:«Izan ere, elkartekide guztiak haurrak adoptatu ditugun pertsonak gara», zehaztu digute. Seme-alaba adoptatuak ukan ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira:«28 urte baino gehiago izatea eta Estatuko Zerbitzu Sozialen aldetiko onespena. Psikologo batekin nahiz gizarte laguntzaile batekin azterketa bat burutzen da eta berauek erabakitzen dute onespena ematea edo ez. Une horretatik hasten da eskaera tramitatzen edo izapideak bideratzen. Onespena adoptatzeko lehen urratsa besterik ez da, alabaina».

Adopzioa gauzatzeko bidean, pertsona interesatuen egoera ekonomikoa ez da garrantzizkoena, estatuaren aldetik ez da exijentzia zehazturik. Familiek edota bikoteek egoera ekonomiko normala izaten dute komunzki:«Gerta daiteke, une batez, bikote bat langabezian gelditzea, horrek baina, ez du oztopatzen haurra adoptatzeko onespena. Estatuak ez du jartzen diru irabazpen maila bat adoptatzeko», adierazi digute Claudinek eta Eneak.
Ezkongabeak izanda ere adoptatu daiteke. Alta, bada, bikote ezkongabeek ezin dute bien izenean haurra adoptatu; bikote ezkondu baten izenean egiten den bezala, kasu. Legeak ez du onartzen ezkondugabeko pertsona bien izenean adopzioa gauzatzea eta elkartea eskubide horren alde borrokatzen ari da gaur egun:«Erdietsi gabeko eskubidetzat jotzen dugu berau». Legea ez da berdin bikote guztientzako, beraz. Konkubinatoan bizi den bikoteak desmartxa edo gestio berezi bat egin behar du. Bikote tradizionaleen kasuan, berriz ezkontzen badira, bakoitzaren haur biologikoak ezkondu berri bienak izatera pasatzen dira.

Edonola ere -EFAko kide hauen erranetan-, Frantziako legeak familiaren bilakabideari segimendu ona egiten dio. Frantzian duela mende batetik tratatu da adopzioaren gaia eta horrek zantzu on bat utzi du. Eneak orain 27 urte adoptatu zuen, Claudinek, berriz, orain gutxi. Adopzio moldeek eboluzionatu dute eta onerako bilakaera bat eman dela diote biek.
Adopzioaren prozesuak bere gorabeherak ekartzen ditu berekin. Haurra estatutik beretik heldu delarik ez dira ezagutzen bere datu guztiak: nortzuk diren bere guraso biologikoak hala nola zein den bere jatorria, adibidez. Atzerritik datozen haurren kasuan, are zailagoa izaten da. Elementu batzuk ezagutzen dira, haurraren argazkiak, kasu, baina ez datu guztiak inondik ere. Datu horiek ezagutzea izaten da elkartearen lehen zeregina.
Ume bat adoptatu nahi duten pertsonek galdera eta kezka ugari izaten dute. Ez da beti erraza haurraren hainbat aspektu ezagutzea. Elkartea, nahita ere, ez da iristen berauek ezagutzera. Honela diosku Claudinek:«Elkartearen lehen betekizuna haurra adoptatu nahi duten familia, guraso edo bikotearekin biltzea da. Adopzioa ezagutzen duten familiekin esperientziak konpartitzen dituzte, bidea egiten laguntzen diegu».



ONESPENA LEHEN URRATSA.

Onespena lehen urratsa dela aipatu digute solaskideek. Estatuak onespena emanda ere, onespena ukan izanak ez du esan nahi haurraren adopzioa gauzatua dela.
Alegia, adopzioaren lehen urratsa eskaeraren oniritzia jasotzea da. Berau, psikologikoki, sozialki eta ekonomikoki pertsona orekatua eta egonkorra dela frogatua den unetik jasotzen da. Honen ondotik bigarren fasea dator:«Fase hau, bereziki konplikatua da haurra beste herrialde batzuetatik datorrenean. Hau da, adoptatzen duten pertsonek soslai ezberdinak dituzte eta baldintza ezberdinetara egokitu behar dute», argitu digu Enea Venaillek.

Erran nahi baita, bikote bakoitzak nortasuna eta soslaia ezberdinak osatzen dituztela eta adopzioak ere horren arabera egokitzen direla:«Hots, onespena ez da adopzioaren sinonimoa» zehaztu digute aho batez Claudinek eta Eneak.
Onespena jaso ondoren, garai inportantena eta gogorrena dator. Izan ere, onespena izan arren, beti ez da haurra adoptatzea lortzen. Eta ez bikoteak baldintzak betetzen ez dituelako, tarteko zirkunstantzia asko dagoelako baizik: «Garai horretan elkartearen lana funtsekoa da. Hor segimendu on bat burutu beharra dago. Esaterako, eskaera bikote batek egina izan daiteke, pertsona bakar batek, edo seme-alabak dituen familia batek, baita lehendik haurra adoptatu duenak eta bigarrenaren esperoan dagoenak. Beraz, oso inportantea da garai hau, garai baikorra eta konstruktiboa izan behar du».
Itxaron egoeran, gerta daiteke haurra azken unean ez etortzea, gaixo dagoelako edo zendu delako. Badaiteke ere, bere guraso biologikoek berriz ere hartzea. Itxaron zuten haurra gabe azken unean gelditzea oso gogorra da psikologikoki. Kasu horietan, lan afektibo handia egin behar da.
Kontuan hartu behar den beste aspektu bat adoptatu dutenen adina da. Bikote gazteek haurtzarora jotzen dute beti. Bikotea zaharxeagoa denean -40 urte ingurukoak, kasu- adin gehiagoko haurrak jasotzen ditu. Helduago direnek, berriz, haur helduenak adoptatzen dituzte. EFA64 elkartearen bidez, 8 urteko bi haur adoptatuak izan dira berriki.
Haurrak adoptatzearen xede nagusia familia osatzea da. Haurra adoptatzeko adinaren legea aldatuz joan da. Hasieran, 40 urte izan behar zen. Gero, adina 35 eta 30 urteetan finkatu zen. Orain, berriz, 28 urtera arte jaitsi da haur bat adoptatu ahal izateko adina. Emankortasun eza ezagutzeko bitartekoek adinen aukera apaldu dute. Garai batean, haurrak munduratzeko «bitarteko laguntzaileak» erabiltzen ziren eta bikoteek beranduago arte itxaroten zuten haur biologikoa izateko. Gaur egun denetarik dago. Emankorrak izanagatik badaude ere adoptatzen dutenak

«Gero eta gehiago dira umezurtzak»
Enfances & Famillies D’adoption elkartea (EFA) Frantziako Estatuko federakuntza bat da. Departamendu mailan antolatuak daude eta 92 elkarte dira egun. Frantzian, 9.000 familia eta 100.000 engaiatuak izan dira adopzioan mugimendua sortuz geroztik. Elkarteak ez du adopzioa ekimena erruki gisara hartzen, zerbitzu publiko gisa baizik. 1984ko arazoaren 5az geroztik lege dekretuz ezagutua da.
Pirinio Atlantikoak departamentuan, EFA64 izenarekin ezagutua da elkartea. «L'echo du petit prince» izeneko agerkaria argitaratzen du. 2001. urtean, 52 ume izan ziren adoptatuak departamendu honetan. 52 hauetarik 6 umezurtzak ziren eta 46 beste estatuetatik etorriak: Kolonbia (9), Etiopia (6), Letonia (4) eta Bulgaria (3), konparazione.
Estatu mailan, berriz, honako hauek dira azken urteotan ezagutzera eman diren haur adoptatuak. Kopuru hauek beste estatuetatik etorritako haurrei dagokie soilik: 1999an: 3.528; 2000an: 2.963. 2001. urteko kopurua zehaztu gabekoa da oraindik. Ageri denez, kopuruaren murrizte bat dago. Adoptatuak diren haur umezurtzen kopurua 900 ingurukoa da urte bakoitzean. Arrazoia, jatorrizko estatuetan dagoen gatazka eta gerren ondorioz gelditzen diren umezurtz kopurua handitu izana.
Hona, 2001ean, Frantziako Estatuan adoptatuak izan ziren haurren jatorriak eta kopuru batzuk:
- Rumania: 370
- Kolonbia: 270
- Guatemala: 245
- Etiopia: 228
- Kanboia: 228
- Madagaskar: 213
- Bulgaria: 173
- Haiti: 167
- Txina: 105
- Errusia: 104


Azkenak
analisia |
Ez, antisionismoa ez da antisemitismoa

“Gazako sarraskiak gerra gertaerak dira, eta erruduna Hamas da. (...) Ez dut inondik inora lotsagorritu beharrik borrokak eramateko Israelen moldeaz. (...) Denak poztuko lirateke Israelek lana bukatuko balu”. Haïm Korsiaren hitzak dira, Frantziako Rabbi... [+]


“Postmodernitatearen ezaugarria da dena zalantzan jartzea”

Errealitatea ipini dute zalantzan Imanol Alvarezek eta Iñigo Martinezek podcastaren bosgarren atalean... eta, errealitatea da, saioaren laburpena den artikulu hau, solasaldiko gogoetak brotxa lodiz jasotzera baino ez dela heldu.


Sorzabalen epai “historikoaren” aurrean torturaren izaera “sistematikoa” azpimarratu eta ekinbide judizialak iragarri dituzte

Larunbatean prentsaurreko bateratua eman dute Egiari Zor Fundazioak, Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta Iratxe Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek. Ostegunean ezagutu zen sententzia mugarria dela adierazi dute hirurek. Larrartek adierazi du Estrasburgoko epaitegira... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (IV)
Moldaketa eraldatzailea

Aurreko artikulua amaitzeko, Euskal Herriko xahuketa eta gerrarako ekoizpenaren inguruan (EHXGE, edo industria militarra) hitz egiten denean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak jorratu nahi ez duten helburu bat jarri genuen mahai gainean: Euskal Herrian egindako... [+]


2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Ortulaguntza
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan

Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]


2025-05-12 | Jakoba Errekondo
Baso bat da dolarea, baita sagardoa ere

Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu. 


2025-05-12 | Irati Diez Virto
Kondairetako piztia Kantauri Itsasoan

Kaxalotea edo zeroia (Physeter macrocephalus) munduko horzdun zetazeo handiena da, eta baita munduko horzdun animalia handiena ere. Beheko barailan soilik ikusten zaizkio hortzak, baina bakoitzak kilo bateko pisua izan dezake. Izatez, ez dago oso argi zertarako erabiltzen dituen... [+]


Ikastetxeetan Elikadura Osasuntsu eta Jasangarria Sustatzeko Espainiako dekretua
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.


Hezkuntza publikoko irakasleek akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin

Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]


Menopausian elikadura lagun izateko tresnak

Andrea Velasko dietista eta nutrizionistak elikaduraren bidez menopausiak eragindako aldaketak kudeatzeko zenbait gako eman ditu.


Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude