«Gure enpresen etekinak euskal kulturara doaz»


2002ko martxoaren 03an
Nolatan ireki zenituzten Donostian Bilintx eta Zabaltzen?
Orduan, euskarazko argitalpen gutxi egoteaz aparte, batik bat hegoaldean, bakoitzak bere sotoan gordeak zeuzkan. Zegoen apurra, harpidetza bidez-eta saltzen zen, liburudendetan euskarazko produkturik ez zen apenas ikusten. Nolabaiteko duintasunez kaleratu eta banatu beharra zegoela ikusi zelako ireki genituen biak.

Nolako oztopoei egin behar izan zenioten aurre?
Garai haietan ilusioa, borondatea eta gogoa ez ziren falta, baina ia ez zegoen jende trebatua, ez euskaraz idazteko, ez lanak prestatzeko, ez liburuak egiteko… Militantismo batetik gentozen denak: idazleak, produktoreak eta banatzaileak. Ilusio ikaragarria zegoen, baina hori guztia profesionalizatzea falta zen.

Une latzak ez ziren faltako…
Jakina. Bilintx ez baitzen liburuak saltzeko gune bat bakarrik, euskal kulturan zebilen guztiaren biltokia ere bazen. Zenbait liburu debekatuak izan ziren, bi bonba jarri zizkiguten… Gero, zorionez, tarte batean lasai lan egin ahal izan genuen… Garzonen bisita izan genuen arte. Eta hori ere artxibatua gelditu denez gero, pentsatzen dugu jada bakean utziko gaituztela.

Argital-gune garrantzitsua izatera iritsi zarete, ez da hala?
Zer edo zer lortu da. Bost lagun hasi ginen lanean, eta gaur hirurehundik gora langile gara; eta 50 metro koadro zituen denda batetik, ia 7.000 dauzkaten liburudendak izatera pasa gara; banaketan, beste hainbeste. Dena den, hasieratik erabaki zen, gure enpresen eta haien inguruan sortzen diren guztien etekinak euskal kulturan inbertituko zirela. Horregatik gaur egun empresa horien guztien jabetza Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak dauka.


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


Eguneraketa berriak daude