«EAJ, EA, ARALAR ETA BATZARREK KOALIZIOA EGIN BEHARKO LUKETE»

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Aste hauetan asko hitz egiten da EAEko autogobernuaz, Nafarroakoaz ezer gutxi, ordea. Zein da Nafarroako Foru Erkidegoko autogobernuaren egoera?

Edukiari dagokionez, Gernikako Estatutua eta Foru Hobekuntza ia berdinak dira eta EAEko egoera eta Nafarroakoa oso desberdinak dira. Zer da aldatzen dena? Gobernatzen duenaren borondatea. Gertakizun adierazgarri bat gogoratzen dut, Espainiako Kongresuan izan zen, jadanik Aznarren garaian: Kontzertua eta Hitzarmenari buruzko ahalmen batzuk Nafarroari ematearen alde egin zuen PSOEk, eta ahalmen berdinak ezeztatu zizkion EAEri. Jarrera hori nola uler zitekeen galdetuta hala erantzun zuten: «Badakigu nafarrek ez dituztela ahalmenok indarrean jarriko, EAEk bai». Beste adibide bat, poliziarena; antzerako edukiekin, hemen oraindik trafiko eskumenak eskatzen ari dira. Izan dezakeen eskumen mailatik oso behetik dago Nafarroa.

n Uda aurretik PSN zenbait alderdirekin elkartu zen gobernu alternantzia aukerak aztertzeko, besteak beste. Ikusten duzu aldaketarik PSNn?
Egunerokotasunean ez, baina oraingoz horrek ez nau gehiegi kezkatzen, hauteskundeak arte oraindik badago denbora eta. Badirudi UPNtik aldentzeko ahalegina egiten ari dela PSN, eta gainera egitera behartua dago, bestela batek daki non buka dezakeen. Bere desberdintasunekin, baina PSN-n ere PSEn gertatzen ari den antzeko zerbait pasatzen ari da: PPrekiko mantendu den menpekotasuna txarra dela pentsatzen da sektore batean eta hortik aldendu behar dela. Korronte hau indartuz joango den uste osoa dut. Horren ondoren, besteoi dagokigu egoera horri etekina ateratzen asmatzea. Garai batean, PSNko zuzendaritza oso lotua zegoen zenbait txostenekin eta egungo zuzendaritza horien menpekotasunetik aske dagoela uste dut.

n Zein balorazio egiten duzue EAk eta EAJk Foru Legebiltzarrean elkarlanean egindako lanaz?
Oso positiboa izan da. Bakoitzak bere aldetik egin ahal izango zuena baino askoz handiagoa izan da partehartze maila. Dena ez da zerutiarra, baina koalizioa bere zeregina ondo betetzen ari da; horren adibide da ez dugula behin ere bildu balizko krisietako aurreikusi genuen akordioaren jarraipen batzordea.

Beraz, zure ustez datorren urteko hauteskundeetan koalizioa berriz bildu beharko litzateke.
Oraindik asko falta da eta alderdian ez dugu horretaz hitz egin, dena den, nire nahia hori litzateke. Areago, -eta hau nire iritzia besterik ez da- abertzaleek Nafarroan bizi dugun egoeran, koalizio hori oso motza geratzen da. Abertzaleok bost alderdi dauzkagu Nafarroan eta nazionalismo demokratikoa deitzen den hortaz ari bagara -niri ez zait izendapen hori batere gustatzen baina ez diot alternatibarik topatzen-, lau gara. Beraz, EAk eta EAJk beren koalizioaren zabaltzea bilatu beharko lukete.

EA-EAJ-Aralar-Batzarre koalizio bat eratu beharko litzatekeela esaten ari al zara?
Nik horren aldeko apustua egingo nuke. Ez dut besterik buruan, saiatu behintzat egin beharko genuke. Batasunarekin, aldiz, gaur egun oso zaila da halakoak proposatzea, biolentziak arazoak sortzen ditu eta.

Biolentzia egon artean Batasunarekin hauteskunde mailako koalizioa eta halakoak baztertzen dituzu. Eta ohikoan maila desberdineko akordioak?
Ni Lizarra-Garaziko Itunaren defendatzaile amorratua naiz gaur egun ere. Akordio hura oraindik bizirik dagoela uste dut, eta han esandakoan sinesten dut, hura bide egokia zelako. Han, bi fase bereizten ziren: bigarrenak zioen era guztietako akordioak lotu behar zirela sinatzaileen artean, baina era guztietako biolentziarik gabeko eszenategi batean. Agi denez, ez gaude fase horretan, lehengoan baizik, biolentzia eszenategi batean, eta hemen akordiorik ez, baina bai era guztietako elkarrizketak. Hor saiatu behar dugu gaur egun, hitz egin eta hitz egin... eta aritzen bagara helduko gara berriz Lizarra-Garaziren gisako beste garai batera. Hara, su-etenak giroa asko hoztu zuen eta pixkanaka lortu beharko dugu akordio haren atariko elkarrizketa giroa. Baketze prozesuak -begira Irlanda- luzeak dira eta gora behera handikoak, baina elkarrizketaren bidez, hori ziur, helduko gara berriz ere ilusio garaietara.

Hauteskunde girora itzuliz eta gaiarekin amaitzeko, PPk gehiengo osoa lortu zuen Galizian eta 99ko foru hauteskundeetan UPN ere helburu horretatik gertu ibili zen. Ikusten al duzu horren arriskurik 2003ko hauteskundeetarako?
Ez, ez dut horren beldurrik. Nafarroan dagoen politizazio maila ez da EAEn dagoen adinakoa, baina bai Galizian dagoena baino askoz handiagoa. Areago, Galizian eman den emaitza baino hurbilago ikusten dut EAEn maiatzaren 13an eman zen gisako bat. Hau da, Galiziak PPren erabateko arrakasta islatzen du, eta EAEk porrota. Nafarroan ez da ez bata ez bestea izango, baina antzekotasun handiagoa izango du EAEkoarekin Galiziakoarekin baino.

Oinarrizko zer ikasi beharko litzateke Irlandako prozesutik?
Indartsuak boterea du, ahulari dagokio ekimenak mahaigaineratzea, horretarako imaginazioa erabiliz. IRAk borroka armatutik irtenbiderik ez zegoela pentsatu zuelako hasi zen prozesua. Hala ere, Downing Street, Stormont eta horien guztien aurretik abertzaleen arteko elkarrizketa erabakiorrak izan ziren, baina hori IRAk borroka armatuaren bideak ez zuela balio pentsatu izan ondoren. Orduan, Britainia Handiari proiektu fidagarri bat eskaintzeko gai izan ziren indar irlandarrak. Eta horren ondorioz, gobernu britainiarrak egin zuen adierazpen bat esanez ez zuela interes ekonomiko eta estrategikorik Ipar Irlandan. Horrek elkarrizketekin jarraitzea ahalbideratu zuen eta prozesu oso zabal bat zabaldu zuen. Hori da lehen ikasgaia: prozesu oso bat dela. Bigarren ikasgaia, Espainiako gobernuak bereganatu beharrekoa, gobernu britainiarrak Ipar Irlandako herritarrek erabakitzen dutena onartzeko prestutasuna agertu zuen. Eta hirugarren ikasgaia Stormonteko akordioa da, eta honek autodeterminazio eskubidea dauka bere baitan; hori edozein autogobernu baino askoz gehiago da.

Euskal Herrian ere, Irlandan bezala, lurralde zatiketa arazo bat dago, besteak beste. Nondik hasi daiteke konpontzen arazo hori?
Duela 70-80 urte irlandarrek lurralde zatiketa onartu eta independentzia aldarrikatu zutenean ez zuten egoera gustukoena izango, baina hura eman ez balitz, gaur egun seguruenik ez ginateke Irlandaren lurraldetasunaz hitz egiten arituko. Halako kasu batean, nik ez nuke zalantzarik izango, ez nuke arazorik izango EAEren independentzia onartzeko. Urte batzuk beranduago Nafarroako arazoak ere izango luke bere irtenbidea eta helduko ginateke Irlandakoaren gisako irtenbideren batera. Ahalik eta euskal lurralde kopururik handiena bilduko lukeen euskal Estatuaren aldekoa naiz, baina ezinezkoa bada, orduan posible denarekin. Besterik ezin bada, lehen lerroan doazenak aurrera, eta gero etorriko dira gainerakoak.

Lizarra-Garaziko garaian EAJn tentsio batzuk azaleratu ziren. Maiatzeko hauteskundeen arrakastak ezabatu egin ditu, ala egon hor daude baina horrenbeste agertu gabe.
Horiek esamesak dira. EAJren zuzendaritza korpusean ez dago sakoneko desberdintasunik, beste gauza bat da pertsona oso zehatzen batek pentsa dezakeena. Badaude baikorragoak eta ezkorragoak, zuhurragoak eta ez horren zuhurrak, abiadura desberdina dutenak... baina sakoneko desberdintasunik ez dago, norabidea zein den eta noraino heldu behar den, hori ez du inork zalantzan jartzen.

Maiatzeko hauteskundeen ondoren, Joseba Egibar Eusko Legebiltzarreko EAJko talde parlamentarioaren bozeramaile kargutik kentzea eskatu zen. Horrek ez al zuen zerikusirik ikuspegi desberdinekin eta maiatzaren 13tik aurrera egin beharko zen politika desberdinarekin?
Ez, informazio hura nahiko manipulatu zen. Joseba Egibarrekiko eskaera horrek zerikusi gehiago zuen arazo praktikoekin arazo ideologikoekin baino. Egibarrek bere baitan biltzen ditu Legebiltzarreko taldearen eta alderdiaren bozeramaile izatea, eta eskaera alde horretatik egin zen. Eta, egia esan, eskaerak bazuen bere logika, baina inork ez zezan gaizki pentsatzeko edo interpretazio okerrik egiteko aukerarik izan, proposamena berehala alboratu zen. Abiadura gutxitzearena ez dago inoren buruan.

Diozunez, beraz, ez da egia esaten denean EAJn badagoela sektore autonomistago bat eta beste sektore bat soberanistagoa. Askotan, gainera, sektore kontuak Bizkaia eta Gipuzkoarekin lotzen dira.
Gauza horiek ez dute inongo oinarririk. Bizkaiko jende askok Gipuzkoako beste batzuek baino abiadura handiagoa dute eta alderantziz. Gertatzekotan zerbait zera izan liteke, Bizkaiak beste lurralde batzuk baino askoz erantzukizun handiagoa duela alderdia han handiagoa delako. Nafarroan gutxiago gara eta ados jartzea ere gutxiago kostatzen zaigu; Bizkaian asko dira eta erabakiak hartu behar direnean epe luzeagoak eskatzen dituzte. Ez dago besterik.

Datozen hiru urteetan izango al dugu Euskal Herriko lurralderen batean gai garrantzitsu bati buruzko nolabaiteko herri kontsultarik?
Bai, ziur nago, Aznar jauna Margaret Thatcherren garairik onenean dago, baina nazioarteko presioak ez dio utziko berak egin nahi duen guztia egiten. ETA ezingo da izan Europako Batasuneko azken erakunde armatu, terrorista eta abar guztiak, baina Aznar ere ez gatazka bat duen azken Estatuaren gobernuburua.

ETA eta Aznar aipatzen dituzu. Kontsulta bat baino gehiago egon daiteke akaso?
Agian bai, baina Arzalluzek ETAri buruzko balizko kontsultaz esandakoaz ari bazara, hitz horietan agian gehiago ikusi behar da hausnarketa bat aurreikuspen bat baino.

Espainiako Gobernuak esan du bitarteko guztiak jarriko dituela kontsultarik egin ez dadin?
EAEko legealdi hau bukatu aurretik kontsulta egongo da, eta hori oztopatzen duenak gaizki bukatuko du


Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude