Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

  • Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko Gipuzkoako etxebizitzaren merkatua aztertu du.


2025eko irailaren 2an - 07:00
Donostiako etxebizitza ugari eta garabi batzuk. Joseba Parrón San Sebastian / Irutxuloko Hitza CC BY SA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Prezio horrek aurreko hiruhilekoarekiko %0,8ko igoera bat suposatzen du, eta %5,7koa joan den urtearekin alderatuta. Horrela, batez beste, 500.000 euro inguruko prezioa dauka 80 metro koadroko etxebizitza batek Donostian. Bestalde, Gipuzkoan ere maximo historiko berri bat ezarri da hiruhileko honetan, metro koadroko batez besteko 3.698 euroko prezioarekin.

Era berean, txosteneko datuen arabera, 460 etxebizitza salerosketa egin dira hirian 2025eko apiriletik ekainera, aurreko hiruhilekoan baino %23,8 gutxiago. Datuak zehatzago kontsultatu nahi izanez gero, hemen daukazue txostena, osorik.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Lurraldea eta arkitektura
Etxe bizitza

2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...