URTE BUKAERA


2001eko ekainaren 03an
Jose Ignacio Lopez de Arriortua, mundu osoan "Superlopez" bezala ezaguna0 den euskal enpresaburua, Madrileko Nazionalaren erabakiaren zain dago, Estatu Batuetara estraditatua izango den jakiteko. Iruzurra eta dokumentu konfidentzialen lapurreta leporatzen diote. Lopezek ukatu egiten du. General Motors-eko lehendakariordea zen eta 1993an Wolkswagen-era pasa zen kargu berberarekin. Amerikako enpresak ez zion barkatu eta bere aurkako ekintzekin hasi zen. Aipatu behar da urte haietan prentsak, Arzalluzek, Praderak eta halakoek Superlopez goraipatu zutela, guztiek uste baitzuten beraien laguna zen "enpresaburu argi eta eredugarria"k Zornotzako Boroan automobil lantegi bat eraikiko zuela. Arzalluzek, proiektu horretan konfiantza zuenez, publikoki erlojua eskuz aldatu zuen lantegia eraiki artean. Baina Arzalluzek erlojua ohiko eskuan jarri zuen berriro eta Superlopezen lagunek publikoki goraipatzeari utzi zioten. Orain, Entzutegi Nazionalaren aurrean, bera goraipatu zuten lagunak ez dira agertu. Superlopezi, Lopez Arriortua orain, bere familiak bakarrik lagundu dio.


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude