GAUZAK DATOZEN MODUAN EZIN JASAN

  • Euskal Herriko arrantzaleen artean liskarra eta zatiketa eragin zuen antxoaren arrantzak. Egoera horri irtenbidea bilatzeko deia luzatu zuen orduko aleak.

2001eko martxoaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Denok ditugu geure boladak. Batzuetan, bost axola zaigu zer nolako eguraldia egiten duen: ona, txarra ala nahasia, pozik gabiltza geure horretan, elkar ulertzeari berebiziko garrantzia emanaz. Besteetan, berriz... hobe kontu eta arreta handienarekin badabiltza gurekin! Zer egingo diogu, zerua ere boladaz urdin eta bestetan beltz jartzen da, ezta? Bada, ZERUKO ARGIA ezin izan gutxiago, bere editorialei zegokionez, batez ere. Eta 1971ko martxoaren erdialde hartan oso haserre zebilen, hara! Egoerarekiko onespen gehiegi somatzen zuen inguruan, eta ezin jasanezkoa zeritzon jokaera horri.


ETORKIZUNAREN HARIAN

Horrelako izenburu itxaropentsua zuen aste hartako editorialak, baina haren mamiak alaitasuna baino bihotz ikara gehiago ematen zuen. Jada hasieratik somatzen zitzaion zera: "Ez gatoz noski etorkizunaren giltza eskuan dugula, geroaren ateak idekitzeko asmotan" ohartarazten zuen aldez aurretik, zertara zetozen esateko berehala: "Gutartean nabaritzen diren joera eta egokiera batzuk ikuitzeko asmotan bakarrik gatoz gaurkoan". Era xume honetan bere hitzen irakurlea lasaitu eta gero, "ikuitze" horri ekiten zioten bada.
"Ondo dakigu gure arazoak berri-berriak dirala. Egungo gizarteak bizi dituen bide-gurutzeak sekula ez bezalakoak direla. Lehenagoko erantzunetan ez dugu federik. Zerbait berriaren billa asi behar dugula. Eta berriaren billaketan, denok izan nahi dugu aurrenak. Denok agertzen gera gazte moduan: jazkeraz eta bizi-tankeraz. Baiñan, bestalde, gurea oso egoera larria da. Ez baitigu ezer egin dezakegun esperantzarik. Ezer egin, alegia, mundu onen zimentuak aldatzeko. Ikusi bai ikusten dugu gauza konkretoak egin dezazkegula: baiñan mundua, kontrola ezin ditezkeen indarrak eragiten dutela uste dugu".
Eta noski, horrela, ezin oso urrutira joan: "Praktikoak izan nahi dugu. Nahiago dugu beteko ez dan idealik ez artu, eta gauzak datozen moduan jasan".
Hori guztia "dugu" baterakoia erabiliz esaten bazuten ere, haatik ez zezala inork pentsa bihotz hil horien uste berekoak zirenik! Hauxe zen, beraien ustez, "etorkizunaren arian" ez egotearen ondorioa: "Uste oietan kokatzeak, eta loari emateak, esnatze triste bat ekarriko digu. Gure aurrerabiderako, elburu baikor eta eraginkorrak behar beharrezko ditugu. Gure etorkizunaren jabeak geu izatera iritxi gaitezen, ahaleginetan leiatu beharko dugu. Beteko ez ote dan bildurrez, nahiago dugu ez erabaki etorkizunaren aria; baiñan ez erabaki nahia ere, erabakitzeko modu bat da".


ANTXOA ZELA-ETA

Zer ote zegoen ezinegon horren atzean? Ez da erraza bete-betean asmatzea, jakina, baina baliteke euskal gizartean egun haietan nabarmentzen omen zen zatiketak zerikusia izatea. Izan ere, "Arrantzaleak" irakur zitekeen, urrutitik ere, aldizkariaren lehenengo orrialdean. Euskaldun oharkabetuenaren atentzioa deitzeko modukoak ziren izenburu deigarri hura eta azpian zeraman argazkia, eta apika batek baino gehiagok usteko zuen hura irakurriz itsasgizon izukaitzen bizimodu bitxiaz zer edo zer gehiago ikasiko zuela-edo. Baina Z. ARGIA eskuetan hartu eta letra xeheek ziotena irakurtzen hasi orduko, herritar kementsuenaren begitarte alaia ere goibeltzen joango zen duda gabe. Hona hemen arrazoia:
"Gipuzkoarrak alde batetik, bizkaitarrak bestaldetik eta lapurtarrak berriz beretik, euskal arrantzaleen artean, ba da oraintsu istillurik eta ezin ikusirik. Zer gertatzen da? Beti bezala, euskaldunen artean itsutasuna eta berekoikeria nagusi".
Adierazpen etsikor hori egin eta gero, egoera ilun haren zergatia azaltzen zuen: "Bordeleko biltzarrean lapurditarrek lehen berea zuten 3 millatako uraldea 6 millataraiño aunditzea lortu zuten. Beraz, bizkaitar ez gipuzkoarrek ezin uralde horren barnean arrantzarik egin. Inoiz gipuzkoar ontziren bat neurri horietan arrantzan arrapatu dutenean, lapurtzat jo dute eta zigor ederra eman ere bai. Euskaldun izena benetan itz utsa bihurtu zaigu. Baina nolabait esateko are eta gehiago arritzen gaituana, Santanderren gertatutakoa da. Gipuzkoarrak etziran biltzar horretara joan, alferrikakoa zela ikusirik; bizkaitarrak berriz, han ziran. Hauek, Kantauri Itsasoko beste probintziekin bat egin zuten... Arritzekoa, baina ala da".
Honaino, aldizkariak eskaintzen zituen datuak eta kexak. Handik aurrera, ordea, Z. ARGIAk argi eta garbi uzten zuen euskaldunak bere artean banatzen zituen auzi hartan sudurra gehiegi ez sartzeko zeukan borondatea: "Ez goaz orain antxoa arazoarekin zer gertatzen den aztertzera" abisatzen zuen zintzoki, jarraian berak ateratako ondorioa huts-hutsean agertzeko: "euskaldunak, berriz ere, bakoitza gure aldetik gabiltzala bakarrik adierazi nahi genduke. Arazo bat iritxi eta elkartzea eziña zaigula. Honela ezin gindezke iñora joan!". Tamalez, hala izaki...

EUSKALDUNEN ALFABETATZEA
Iragarkia, 1971-III-14
Lautatik hiru euskaldunek ez daki ez irakurtzen eta ez idazten euskeraz. Garbiago esanda: euskaldun gehienak analfabetoak gara. Euskeraz hitzegiten dakigunok euskeraz irakurtzen eta idazten ikasi behar dugu, euskaldun bagara behintzat, euskaldun izan nahi badugu behintzat. Euskal literatura zabal eta indar dadin. Inork tontotzat jo ez gaitzan. Irakurtzen eta idazten ikasi behar duzu. Guk lagunduko dizugu. Guk lagunduko dizugu. Ikasi nahi al duzu? Guk lagunduko dizugu. Etorri zaitez gure kurtsilloetara.
P.D: Nola konpondu ote ziren ikasleak joateko, izango litzake galdera, zuzenbide arrastorik ez baitzuten ematen.

GIPUZKOAKOAN TREN BAT GUTXIAGO
Astez aste, 1971-III-14
Zumarragatik Mekolalde bidean ibiltzen zan trenak egin du bere azken ibilaldia. Zer dala-ta? Bere burua ordaintzeko gauza etzalako hartu omen da erabaki hori, erabakia hartu dutenek diotenez. Gaurregun arrazoi hori oso ezaguna da eta askotxo erabiltzen da. Arrazoi hori dela-ta, beste zenbait tren ere geldituko zaigu. Zergatik ez dira tren-bide eta tren hobeak egiten? Ez ote luteke orduan, behar beste etekin aterako? Europistak bakarrik ote dute etekinik? Zer gertatzen da?

GALDAKANO: GAIXORIK
Basa-Jaun, 1971-III-14
Azken aldiotan ainbat adiskide daukaguz, danak gogoratute ezpagara be, gaixorik batzuk osetebakuntza egiña gaitik eta beste batzuk berezko gaixoren bategatik, batonbat, zorionez, estukure ortatik urtenda be aurkitzen dala; onetariko bat Elorriagatar Loren euskaltzale jatorra, ta beraz ZERUKO ARGIAren irakurlea. Elorriaga adiskide zintzoa, Bilboko osatetze baten osatebakuntza eginda aurkitzen zan, baiña, zorionez ederto baten sendatuta errian ziar ezer jazo ezpalitzaken bezela dabil. Benetan poztutzen gara Loren, zeu barriz orretara ondo ikusitiaz. Bai-ta pizkat txarrago aurkitzen da osatebakuntza gogor bat egin ondoren, nai-ta beren etxean aurkitzen dan, Zorriketatar Bittor adiskide ta aberkide kementsua. Adiskide on au, baiña, beti izanda adoretsua ta, oraingoan-be gaixo zital ori jaurtiñaz barriz sendotuko dalakoan gara ta orretara izan daiten gura genduke. Aurrera Bittor! Oraingoan-be zulako euskaltzaleen bearrian gara-ta. Bai-ta Bilboko osatetxe nagusian, Hospitalean, guztiz txarto aurkitzen da, lerro auek idatziten duguzanian, Bilbaotar Mikel "Miguel Aberatsa", itxaropen andi barik. Ez aal-dau urtengo oraingoan euskaltzale zintzo kementsu onek? Benetan poztuko gintzakez bizkortuko ba-litz, orrelako gizon zintzoaren bearrean aurkitzen dalako gure Euskalerria. Jainkoaren naia izango aal-da.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude