MALDAN GORA HASIKO DU EKONOMIAK MENDE BERRIA

  • Esku arteko datu guztien arabera, badirudi Euskal Herriko ekonomiak hazkundea zertxobait mantsotuz ekingo diola XXI. mendeari, azken urteotako ekonomi egoera onuragarriaren ondoren. Zeruan ageri diren hodei ilunek langileen aurkako neurriak eragin ditzakete.

2007ko otsailaren 21ean
Euskal Herrian eta mundu osoan XXI. mendeari hasiera ematekotan gaude, ekonomi bolada oparo luzea igaro ondoren. Urtez urte mozkinen marka guztiak hautsiz ibili diren finantza erakundeentzat eta enpresentzat oparoa izan da azken urteotako bolada. Abenduaren 17ko aldizkarian eskaini genituen finantza erakundeen datuak, 2000. urtean eskuratutako bilioi bat pezetatik gorako mozkinekin (40.000 milioi libera), eta oso datu onuragarriak adierazten genituen enpresentzat ere orokorrean.
Mende berriak, 2001. urtean hasiko denak, ordea, ez dirudi aurreko urteak bezain oparoa izan behar duenik, ez behintzat amaitzear dugun 2000. urtea bezain oparoa. Nazioarteko nahiz nazio mailako ekonomi adierazle guztien arabera, hazkunde ekonomikoa mantsotzeaz gainera, puntu bat edo bi gutxiagokoa ere izan daiteke. Hori egoera orokorra izango da, ez Euskal Herrian soilik, baizik eta Espainian, Frantzian eta Europa osoan, eta are mundu osoan ere. Estatu Batu indartsuetan ere berdin izango dela dirudi. Testuinguru honetan langileriak erne ibili beharko du gobernuak eta botere ekonomikoek lan arloan egin nahi izango dituzten berrikuntzei aurre egiteko. Berrikuntza horiek, nola ez, lanetik kanporatzeak merkatzea eta mugikortasun geografiko nahiz funtzionala erraztea izango dute xede.


EUSKAL HERRIA BIDE BERETIK.

Etorkizunerako ekonomi aurreikuspenak aztertzeko garaian, berriro ere geure datu zehatzik ez izatearen hutsunearekin egiten dugu topo, eta lurralde bakoitzaren datuak bereizita erabili beharrean gara, eta horrela ez da beti ondo islatzen benetako egoera. Eta EAE eta Nafarroako estatistikak bereizita baldin baditugu, zer esanik ez Iparraldeari dagozkion datu urriak.
Erreserba Federaleko (Estatu Batuetako banku zentrala) lehendakariak, Alan Greespan-ek, puntu bat edo biren murrizpena iragarri dio munduko ekonomiaren hazkundeari. Ameriketako ekonomian %5,5etik %3ra jaitsiko zela iragartzen ausartu zen. Eta Euskal Herria ere bide beretik doala esan behar. Azken balioespenen arabera, badirudi Espainiako ekonomia -eta azterketa horretan Hego Euskal Herria ere sartzen da- %3an haziko dela, zenbaitek iragartzen zuen %4 edo 4,5aren ordez. Adituren batek dioenez, hazkunde hori "ez dago batere gaizki, euroaren barruan egon ez bagina, aspaldi izango ginatekeen pezetaren balioa jaitsi beharrean eta atzerapen bidean murgildurik".
Merkataritza Ganberen Kontseilu Gorenak hankaz gora bota ditu Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ofizialak eta, aurten %2,8 haziko den EAEko ekonomia (%4,3 Eusko Jaurlaritzaren arabera) eta %3,9 haziko den Espainiako batez bestekoa, bere ustez, datorren urtean %2,5era eta %3,6ra jaitsiko dira hurrenez hurren, gero berriro ere gora egiteko 2002an %2,9ra eta %3,9ra. Txosten horrek berak, Nafarroari dagokionez, aurten %5eko igoera izango duela adierazten du, eta 2001 eta 2002. urteetarako %4ko hazkundea iragartzen du urte bakoitzean. Txosten horrek, oso eztabaidatua eta kritikatua Eusko Jaurlaritzaren aldetik, zerbitzuen sektoreari leporatzen dio ekonomiaren atzerapena eta, aldiz, aurreikuspen onak egiten ditu eraikuntzaren, ekipo ondasunen eta paper industriaren esparrurako.
Datu hauek ez datoz bat EAEko enpresaburuen edo merkataritza Ganberen beste iragarpen batzuekin, zeren mantsotze bat iragarri arren, %4,4ko hazkundeak ere aurreikusten baitituzte zenbait herrialdetan. Horrela da, esaterako, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak bere herrialderako egin duen aurreikuspena. Aldiz, Adegik, atentatuan hildako Jose Mari Korta lehendakariaren heriotzaren eraginpean oraindik, ekonomi egoerak txarrera egingo duela aurreikusten du, "Euskal Herrian dagoen ETAren indarkeria giroaren eta sumindura politiko eta instituzionalaren ondorioz". Nahiz eta hori izan beraien adierazpen nagusia, patronal gipuzkoarrak ondo daki ekonomi egoerak txarrera egiteko badirela beste arrazoi sakonago batzuk. Eta arrazoi horiek, patronalak berak ere aipatzen dituelarik, ondokoak dira: lan eta finantza arloko kostuen igoera, petrolioaren prezioaren igoera eta barneko eskaeraren mantsotzea. Adegik urtero egiten duen urteko koiunturaren txostenean ageri denez, 2001. urteari begira, 2000. urtean baino aurreikuspen okerragoak sumatzen dira, zeren galdetu zaien enpresaburuen arteko %38k ekonomi egoera txarragoa espero du, eta %13k soilik uste du hobea izango dela.
Iparraldeari dagokionez, Frantziako Estatuaren barruan kokatu beste irtenbiderik ez dugu estatistikak aztertzeko. Aurtengo urtea %3,4ko hazkundearekin itxiko dutela uste dute Frantziako agintariek, eta 2001. urterako, Europa osoan bezalaxe, nolabaiteko mantsotzea aurreikusiz, %3 inguruko hazkundea iragartzen dute.


SOLDATA KONTROLA ETA KANPORATZE MERKEAGOA.

Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (OCDE) eta Nazioarteko Diru Fondoa (FMI) bezalako nazioarteko erakundeak eta Espainiako Gobernua nahiz Espainiako Bankua hasiak dira datorren urterako aurreikuspen ez hain on horiek baliatzen soldata igoerak neurtu beharraren eta lanetik kanporatzea merkatzearen edo mugikortasun geografiko eta funtzionala erraztearen aldeko mezuak zabaltzeko. Inolaz ere ez da entzuten bankari edo enpresa handiei zuzendutako mezurik beren mozkinak eta dibidenduak apaldu ditzaten, edo enplegua sortzeko eta beren langileen bizimodua eta lan baldintzak hobetzeko erabil ditzaten.
Horrela OCDEren iritziz, hazkundeak goia joa du bere esparruko herrialde gehienetan. Aurten Barne Produktu Gordinak (BPG) %3,5eko igoera izan badu, 2001. urtean %3,1ekoa izango du eta 2002koak %2,8koa. Espainiako Estatuan, berriz, aurtengo %4,1etik, %3,5era eta %3,1era igaroko da ondorengo bi urteotan. OCDEk dioenez Espainiako ekonomiak "berotzeko" arriskua du, eta, beraien ustez, epe laburrean soldaten igoera da arrisku nagusia, prezioen kontrolik eza kontuan izanik (%3,4ko igoera aurreikusiz 2000. urterako, %3,2koa 2001erako eta %2,9koa 2002rako). OCDEren iritziz prezioen eta soldaten arteko gurpil zoro batean harrapaturik gerta gaitezke inflazioa are eta gehiago bultzatuz eta, epe ertainean, produkzio eta lanpostu galera eraginez.
Nazioarteko Diru Fondoak OCDEk aurreikusitakoaren antzeko BPGaren igoera iragartzen dio Espainiako ekonomiari, eta, dagoeneko, jakinarazi dio Espainiako Gobernuari epe ertainera zer-nolako arriskuak dituen. Hala, inflazioa kontrolatzeko eta lehiakortasun galera saihesteko egituren berrikuntzan sakontzeko aholkua eman dio. Lan arloko berrikuntzetan sakontzeko ere eskatzen dio, horretarako, kanporatzeak merkatuz eta mugikortasun geografikoa eta funtzionala erraztuz.
Europako Banku Zentralak (EBZ) ere, batez besteko %3ko hazkundea aurreikusten du euroaren esparruan, Euroaren baliogaleragatik eta petrolioa egiten ari den prezioaren arrapalada geraezinagatik. Honek ere, benetako diru sarrerek jasandako murrizketaren ondorioz, soldatak igotzera jotzearen arriskuaz oharrarazten du. EBZk dioenez petrolioaren prezioen igoera kontuan izanik, soldatak igotzen hastea guztiz kaltegarria izango litzateke ekonomiaren hazkunderako eta lanpostuak sortu ahal izateko, zeren politika monetarioa erantzun beharrean gertatuko bailitzateke prezioek jasan beharko luketen gorako presioari erantzuteko.
Azkenik Europako Batasunak, bere aldetik, mantsotze egoera iragarri dio Espainiako ekonomiari 2001. urterako, batez ere inbertsioei dagokienez, eta BPGaren igoera %3,4koa izango dela aurreikusten du, 2000. urteko %4koaren ondoan.

ESTATISTIKAREN INSTITUTU NAZIONAL BATEN ALDE
Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu orri hauetan. Euskal Herriak, besteak beste, Estatistikaren Institutu Nazional baten premia larria du, azterketa estatistikoak oinarri arrazional eta nazional batetik egin ditzan. Sei euskal herrialdeak (Hegoaldeko laurak eta Iparraldeko biak) bilduko dituen Estatistikaren Institutu Nazionala, noski. Horrela geure datuak izango genituzke zuzenean, eta ez beste herrialde eta estatuenekin nahasturik, horrela nahasketa horrek eragiten duen iluntasuna eta gerta litekeen manipulazioa baztertuko lirateke, eta Euskal Herriko datu zehatz zuzenak ezagutzeko ezintasun hau gaindituko genuke.
Ekonomiaren ikuspegitik, hilabetero, sekulako datu zaparrada jasan behar izaten dugu Espainiako Gobernuaren edo Frantziako Gobernuaren eskutik, langabeziaz, inflazioaz, ekonomi aurreikuspenez eta abar, Euskal Herriko datuak Espainiakoekin edo Frantziakoekin nahasturik. Eta beste batzutan, berriz, EAEkoak edo Nafarroakoak entzuten ditugu bata besteengandik bereizita, bertako gobernuek, merkataritza ganberek edo patronalek eskainita. Gaurkoz ez dago Euskal Herriko egoera orokor bateratuari buruzko datu estatistikorik eskaintzen duen erakunde bakar bat ere. Euskal Herria estatu independente izaten ez den bitartean, ez legoke gaizki, esate baterako, Udalbiltzak sei euskal herrialdeak bere osotasunean bilduko dituen honelako aldizkako azterketak egiteko konpromiso tinkoa hartzea.


Azkenak
Emozioei bai, emotibismoari ez

Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]


ikerketa
Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]


ikerketa
PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


ikerketa
Gasteizko Hirigintza Saila eta gardentasuna: urtebete eskaera ofizialei erantzunik eman gabe

ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]


Mallorca

Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]


2025-05-19 | Nagore Zaldua
Luma-mototsa
Zizareak olatupeko hondarretan

Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]


2025-05-19 | Jakoba Errekondo
Pagotxa eta beste pagotxak

A ze pagotxa!, esan ohi dugu. Pagotxa edo mauka edo txokoa edo mantxunga edo… onturre edo probetxu ona ateratzen zaion zerbaiti edo horren aukerari esaten zaio “pagotxa”.


2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Ezpelzaintza 2050
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan

Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


2025-05-16 | ARGIA
Haurrek hobeto ikasten dute irakurtzen eta idazten eskuz idatzita trebatzen badira

EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]


Eguneraketa berriak daude