Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

  • The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula erabilita. Bestalde, Askatasun Ontzidiaren Handala itsasontzia gelditu dute soldadu israeldarrek igande goizaldean, Gazatik 64 kilometrora zegoela. 


2025eko uztailaren 28an - 10:03
Azken eguneraketa: 15:12
Haur palestinar bat aurpegia garbitzen urarekin, Gaza hiriko desplazatuen kanpaleku batean. Dawoud Abu Alkas / Reuters
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jakina da Israelek 2023ko urriaz geroztik Gazan hildako palestinarren kopurua –egun 59.900 inguru dira, Gazako Osasun Ministerioaren arabera– nazioarteko hedabide nahiz telebistetan agertzen dena baino altuagoa dela. 2024ko uztailean, "aurreikuspen zuhurra" eginda, gutxienez 186.000 palestinar hilda egon zitezkeela ondorioztatu zuen The Lancet aldizkariak, Israelen zuzeneko indarkeriaz gain gaixotasunen eta bestelako arrazoien ondorioz hildakoak kontuan hartuta. Bada, kopuru hori joan den astean eguneratu du Steven Donziger abokatu konprometitu estatubatuarrak, The Lancet-en formula erabilita, eta bere blogean argitaratu du, eta ondorioztatu Israelek gutxienez 434.000 palestinar hil dituela 2023ko urriaz geroztik.

OME Munduko Osasun Erakundearen arabera, 2022an zerrendan 2.375.259 pertsona bizi ziren: beraz, albiste honen muinean dauzkagun kalkuluek diote Israelek Gazako biztanleriaren %20,7 hil duela 2023ko urriaz geroztik. Gazan hildakoak bi modutan sailkatzen ditu aldizkariak: zuzeneko indarkeriaren ondorioz eta zeharkako arazoengatik hildakoak. Israelgo armadak erailak dira zuzeneko indarkeriaren ondorioz hildakoak; zeharkako arrazoiengatik hildakoak, berriz, goseteagatik, gaixotasunengatik eta abarrengatik hildakoak. Hau da, Tel Aviven aireko eta lurreko erasoen ondorioz Gazak bizi duen elikagai, edari eta osasun baliabide eskasiagatik hildakoak. Iturriaren arabera, azken urteetako gatazketan zeharkako heriotzak zuzeneko heriotzak baino hiru aldiz gehiago dira gutxienez, eta hamabost aldiz gehiago izan daitezke, kasu larrienetan.

"Konzentrazio esparru irekia"

Kalkuluek diote, batez beste, zuzeneko eta zeharkako arrazoien ondorioz egunean 732 palestinar hil zirela Gazan 2023ko urriaren 7tik 2025eko urtarrilaren 18ra bitarte. Izan ere, egun horretan su-eten akordio batera heldu ziren Hamas eta Israel, Gazan laguntza humanitarioa sartzea ahalbidetu eta Israelgo armadaren erasoak geldituko lituzkeena. Bi hilabete geroago, ordea, Israelek menia apurtu eta egun bakarrean gutxienez 500 lagun hil zituen. Geroztik, Tel Avivek erabilitako muturreko indarkeria eguneroko ogi bihurtu da zerrendako palestinarrentzat.

Martxoaren 18tik uztailaren 21era bitarte –The Lancet aldizkariak Gazako hildakoen kopurua eguneratu zuen egunera arte– egunean 732 hil direla kontuan edukiz gero, 2023ko urriaren 7az geroztik zerrendan gutxienez 434.000 palestinar hil direla ondorioztatu du aldizkariak. Horrela, Israelek 601 egunez airez eta lurrez eraso egin die zerrendako ia eremu guztiei, eta horrela egiten jarraitzen du. 

Israelek Handala ontzia bahitu eta bertan zihoazenak atxilotu ditu

Gazako palestinarrek bizi duten muturreko gosete egoeraren aurrean, zerrendara laguntza humanitarioa heltzea xede duen edozein ekimen oztopatzen jarraitzen du Israelek. Izan ere, maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, Askatasunaren Ontzidiak sare sozialetan salatu du Israelek Handala itsasontzia gelditu duela igande goizaldean, Gazatik 64 kilometrora zegoela.

Nazioarteko ekimenak gaitzetsi du Israelgo armadak "indarkeria" erabili duela itsasontzia bahitu eta bertan zihoazen tripulazioko 21 kideak atxilotzeko. Gainera, soldadu israeldarrek itsasontzian zeuden kamerak hautsi zituela salatu dute, eta, horrela, Handalan zihoazen hamabi herrialdeetako ekintzaileekin komunikazio oro galdu. Askatasunaren ontzidiaren arabera, itsasontziaren izenak marrazki bizidunetako pertsonai palestinar batean du bere jatorria: "Handala hankutsik ibiltzen den haur errefuxiatu bat da, injustiziari bizkarra eman diona eta hala egiten jarraituko duena Palestina aske izan arte".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2025-09-18 | ARGIA
Euskal Selekzioak eta Palestinak futbol partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean

Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]


2025-09-18 | Gedar
Israeli armak enbargatzea saihestu du berriro Sanchezek

Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.


Teresa Aranguren. Lekukotasunaren ahala
"Gatazka palestinar-israeldarra deitzen zaion hori kasu kolonial bat da, argi eta garbi"

Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Israel estatu genozida seinalatzea helburu, ikasleak hamarnaka ikastetxetan mobilizatu dira

Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.


Israelek lurreko inbasioa hasi du Gazan, AEBen oniritziarekin

Astearte goizaldetik tankeak aurrera egiten ari dira Gaza Hirira bidean. AEBetako Estatu Idazkari Marco Rubio astelehenean egon da Israelen; Qatarren egongo da asteartean, harekin bakeak egin asmotan, Israelek eraso egin baitzion pasa den astean. NBEk lehen aldiz... [+]


2025-09-16 | Antxeta Irratia
Egunero Palestinaren aldeko kazeroladak egiten hilabete daramate Irungo Kateako bizilagunek

"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]


2025-09-15 | Ahotsa.info
MTorres, TEVA eta Zara enpresen salaketa egin du igandean Palestinaren aldeko martxak Nafarroan

Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]


2025-09-15 | Jon Torner Zabala
Palestinarekin elkartasuna
Espainiako Vueltaren ez-amaiera nahasia, egunotan bizi izandakoen bidetik

Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Palestinarekiko elkartasuna oso presente egon da Kontxako Banderan, traineruetatik zaleetara

Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez... [+]


Abian da Tutera eta Hendaia lotu nahi dituen Palestinaren aldeko martxa

Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeaz gain, sionismoaren "konplizeak" seinalatzea ere du helburu Ibaitik itsasora deitu martxak. Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragilek elkarlanean antolaturiko ekimena irailaren 20an bururatuko da Hendaian... [+]


Von der Leyenek Israelekin akordioak “partzialki” etetea proposatu du, baina EBk hori adostea “oso zaila” izango dela iragarrita

EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]


Eguneraketa berriak daude