EUSKAL HERRIKO HAINBAT UHARTE

  • Bizkaiko azken bazterretik Lapurdiko muturreraino uhartez uharte bidaia egin berri dugu aurreko artikuluan. Oraingoan, patxadaz hartuta, Euskal Herriko lau "irla" aukeratu ditugu. Komatxo artean diogu, Gaztelugatxera joateko "Txinako harresia" oinez igaro behar baita. Zuhatza berriz, urtegiaren erdian geratutako lur puska da eta Valderejok ez du urik inguruan. Hori bai, hormatzar galantek biltzen dute natur parkea. Santa Klarak uhartea dirudi... baina iraileko marea bizietan, itsasbeheran, prakak jasoz gero, oinez pasatzerik ba ote?

2000ko ekainaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Santa Klara

Donostiako Urgull (irla izan zen, aurreko artikuluan ikasi dugunez) eta Igeldo mendien artean kokatuta dago Santa Klara irla. 48 metroko altuera eta 400 metroko zabalera du uharteak. Jende guztiarentzako irekita dago irla, baina soilik udan daude bidaiatxoak antolatuta. Egunean 1.000 inguru pertsonak bisitatzen du uda aldean. Irailean, Kontxako Bandera jokatzen den egunean, egun osoko lana izaten dute txalupa-gidariek jendea irlara eramaten. Bertako arduradunen ustez, garai batean jende gehiago joaten omen zen.
Donostiak jasan dituen aldaketa guztien lekuko izan da irla, gerrateen lekuko ere bai. Militarrek hainbat aldiz beraien esku hartu dute irla eta armaz bete ere bai. Kristo aurreko idazleen arabera, Santa Klara irla bere berdetasunagatik ikusten omen zen itsaso urrunetik. Bertan apaiz pagano batzuk bizi omen ziren eta Saturno gurtzen omen zuten. Hainbat zeremonia ospatzen zen bertan. Milurtekoaren hasieran, berriz, baserritarrek eta nekazariek ganaduari jana emateko erabiltzen zela uste da. 1200. urte inguruan, garai hartako agiri urriek erakusten dutenaren arabera, Asisko San Frantzisko arrantzale herri honetan egon zen Ebanjelioa predikatuz. Afrika aldera joateko itsasontzia bertan hartu behar zuen. Baina pneumonia harrapatu eta bi hilabetez gaixo egon zen. Egonaldia irlan bertan egin zuen. Gerora, beste emakume bat, Santa Clara alegia, heldu zen irlara Asisko San Frantziskoren urratsak jarraitzeko asmoz. Hortik hartu zuen irlak Santa Klara izena.
San Bartolomeko mojek irlara joateko ohitura zuten abuztuaren 12an, Asisko Santa Clararen egunean, alegia. Bertan meza eta ospakizun bereziak egiten zituzten. XV. mendeko udal-agiri batzuen arabera, ermita bat zegoen uhartean; San Bartolome komentuarena zen. XVIII. mendean eskale bat ere bazegoen irlan. Ondasun guztiak kendutako gizon erdaldun bat omen zen eta istorio ugari kontatzen omen zuen. Agiri zaharrek diotenez, herejeak ere irlan lurperatzen zituzten.
Egunpasa egiteko leku zoragarria da Santa Klara. Bertan paisaia eta bista polita izateaz gain, oinarrizko zerbitzuak ere badaude. Bi taberna daude; mahaiak eta zuhaitzak ere bai. Itsasbehera dagoenean hondartza txiki bat sortzen da eta bertan bainua hartzea badago. Dutxak, komunak eta Gurutze Gorriaren eraikin bat ere badago. 1864an estreinatutako itsas-argia dauka.
Bertaratu nahiz gero, ekainaren 1a arte itxaron beharra dago, orduan hasten baita txalupen zerbitzua. Irailaren 30a arte bisitatu daiteke irla, ordutegi honen barruan: 10:00etatik 20:30ak arte. Ordu erdiro irteten dira txalupak irlarantz eta zazpi minutuko iraupena du ibilbideak. Normalean 3 txalupa ibiltzen dira. Txalupa bakoitzean 70 pertsona inguru sartzen da. Interesatuta egonez gero, Donostiako kaira inguratu eta bertan dagoen eraikinean txalupako bidaia ordaindu behar da. Txangoaren joan-etorriak 300 pezeta (12 libera) balio du helduentzat; 8 urte arteko haurrentzat, berriz, 150 pezeta. Hiru pertsona arduratzen dira jendea irlara eramateaz. Aitarengandik jaso dute lanbide hau


Gaztelugatxeko 365 eskailerak

Bi begiko harrizko zubi baten bidez lurrari artifizialki lotuta dago. Zubi honetan hasten da gailurreraino, hau da, San Joan ermita dagoen lekuraino doan bidea. 230 eskailera igo behar dira. Tradizioak dioenez, lehen 365 eskailera zeuden, urteko egunak bezainbeste. Lehen eta azken eskaileretan oin baten aztarna nabarmentzen da. Herriko kondaira baten arabera, San Joanen oinaren aztarnak lirateke.
XI. mendearen erdialdeko agirietan agertzen dira lehenengo aldiz irla honen inguruko datuak. Ermita XI. mendean gaztelu funtzioa bete zezan, eraiki zela uste da, data zehatzik ez bada ere. Historian zehar hainbat borrokaren lekuko izan da eta ez dago jatorrizko eraikuntzaren aztarnarik. XVI. mendean konpondu egin zen eta 1885ean berreraiki. 1978an jasandako sutearen ondorioz erabat berritu behar izan zen, baina lehengo itxurari atxikirik.
Bretainiara zihoazten itsasontzi erromatarrentzat erreferentzia-puntua izan zen eta seguru asko normandiar gerrarien "bisita"ri aurre egiteko harresi bat izango zuen.
Erdi Aroaren amaieratik aurrera bertara heltzen ziren erromesentzat aterpetxea izan zen. Bertan bizi zen sakristauak komentua zaindu eta erromesei beharrezko gauzak ematen zizkien.

ARRANTZA ONAREN ESKE
San Joan egunean bermeotarrak Gaztelugatxera joaten dira erromesaldian meza entzutera. Arratsaldean, inguruan erromeria izaten da. Horrez gain, arrantzaleak atunetara atera aurretik euren senide asko joaten dira santuari arrantza ona izan dezaten eskatzera. Itsasontzi berriak ere irlaren inguruan bataiatzen dituzte. Donieneko Santutegiko Zaintzaile taldea arduratzen da gaur egun ermitaren garbiketaz eta mantenuaz. Santutegia bisitatzeko Bermeoko Turismo Bulegora deitu behar da: 94-6179154


Zuhatza irla

Uribarri-Ganboako urtegian dago Zuhatza irla. Ganboako Zuazo izeneko herrixka bat zegoen leku honetan garai batean. Gaur egun, "Untxien irla" bezala ere ezagutzen da. Bi kilometroko urtegi hau Zadorrako ur biltegi nagusiari dagokio. Gasteiz landarekin lotzen duen A-3002 errepidea hartuz gero, 15 kilometrora dago arabar hiriburutik. 50 hektarea dituen lur zati hau inguruko irlarik handiena da. Urtegia urez lepo beteta dagoenean, apirilean eta maiatzean alegia, 28 metroko sakonera izan dezake. Albertia, Jarindo eta Usokoaitza mendiez inguratuta dago uhartea. Bertara heltzeko Langara-Ganboa herriaren inguruan dagoen kaian hartu behar da txalupa. Zazpi minutu inguruko iraupena du ibilbideak eta 62 pertsonentzako lekua du itsasontzi txiki honek.
1983an irlan euskarazko udalekuak egiteko lekua eskaini zion Eusko Jaurlaritzak Ikastolen Elkarteari. Geroztik, haur eta gazte asko pasa da bertatik. Gaur egun, Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak kudeatzen du uhartea. Irlako zuzendaria, Koldo Gerrikaetxeberria, eta bi langile arduratzen dira urte osoan uhartea zaintzeaz eta garbi mantentzeaz. Uda iristean, langileen kopurua 26ra heltzen da. Maiatzaren 1ean irekitzen da aterpetxea. Bere irekieratik 500 pertsona inguru pasatzen dira irailaren 30ean ixten den arte. Irla gazteentzat bideratuta dagoen neurrian, ez dago guztientzat irekita. Erreserbak aldez aurretik egin behar dira.
Uztailean eta abuztuaren lehenengo hamabostaldian euskarazko udalekuak egiten dira. 14 egun egiten dituzte jarraian eta 14 urtetik beherako haurrak joaten dira, txanda ezberdinetan banatuta noski. Gainontzeko hilabeteetan, astean zehar, eskolarteko neska-mutilak joaten dira. Asteburuetan, berriz, kirol, kultur, aisialdi, guraso eta gazte-taldeetakoak etortzen dira. Taldeek gutxienez hamabikoak izan behar dute eta 18 urtetik gorako pertsona batek arduratu behar du taldeaz. Hiru zati ditu aterpetxeak: logelak, zerbitzu orokorra eta igerilekua. Bertako azpiegitura, gehiena egurrezkoa, honako hauxe da: jantokiak, sukaldea, langileen etxeak eta kanpamenduak.. Bezeroentzako lonazko 10 kanpamendu daude. Kanpamendu bakoitzak 50 lagunentzako literak ditu. Horrez gain, areto bat ere bai. Panelen bidez jasotako eguzki-indarrarekin funtzionatzen dute.
Gaztetxoek naturarekin harreman zuzena izateko leku aproposa da uharte hau. Leku lasaia eta atsegina. Zelaia, zuhaitzak eta berdegunea izateaz gain, 500 metro karratuko frontoi itxia egin berria du irlak. Gainera ekintza ezberdinak antolatzen dituzte gaztetxoentzat. Uretako ekintzei dagokienez, piragua, wind-surfa, arrauna, "optimist"a (belauntzi txikiak) eta pedaloiak dituzte. Noski, urtegiko uretan igeri egin ahal izateko leku itxi bat prestatuta dute, tranpolin eta guzti. Garai batean pottokak ere eduki zituzten. Erreserbak egiteko honako telefono zenbakira deitu behar da: 945-181988. Urtebetera egiten dituzte erreserbak sarritan


Valderejo, Arabako uhartetxoa

Valderejo natur parkea Arabako mendebaldean kokatzen da, eta esan daiteke uhartetxo bat dela, Burgosek inguratzen baitu ia penintsula osoa. Eremuari dagokionez, 3.418 hektareako lurraldea hartzen du 1992an natur parke izendatu zuten penintsula horrek.
Valderejo hirigunetatik urrun dagoenez, mendearen erdialdean biztanle ugarik Gasteiz eta Mirandara alde egin zuen. Natur parke bihurtu zenetik, ordea, horietako batzuk itzuli egin dira eta etxeak konpondu dituzte paraje zoragarri hori ikustera hurbiltzen diren bisitariak hartzeko. Dena den, biztanle gutxi ditu, hogei inguru, eta, oraindik ere, ustiatu gabeko lurrez gozatzeko parada eskaintzen du.
Lau herri daude parkearen barnean, baina horietako bi hutsik daude, emigrazioaren ondorioz. Lalastra eta Lahoz dira populazioa dutenak eta bertako biztanleek nekazaritzatik eta abeltzaintzatik ateratzen dute bizimodua.
Bailara kare-harrizko hormek inguratzen dute, eta bertan pinudi, pagadi, artadi eta ameztiak dira nagusi. 1992an izendatutako natur parkea aberatsa da, halaber, faunan; besteak beste, sai arreak, basurdeak, azeriak eta arrano beltzak ikus daitezke. Dudarik gabe, bisitatzea merezi duen uhartetxoa


Azkenak
Alberto Alonso (Gogora): “Txikik eta Otaegik ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Eguneraketa berriak daude