Irunberri, Irati ibaiaren ibarretako historia arakatuz


2000ko urtarrilaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ondareaz hitz egitean Irunberri herriaz aritzea derrigorrezkoa da. Udalerrian bertan historiaurreko hainbat aztarna aurkitu izan dira. Aipagarrienen artean bat: behe paleolitokoko aurpegi biko aizkora, Nafarroa osoan aurkitu den material zaharrenetarikoa. Baina, akaso, I. mendean Pliniok aipatu bezala, bertako biztanleak, hots, irunberritarrak, jada inguruan bizi ziren. Idatzizko iturri hau zehatza dela, agertu diren aztarnek egiaztatu digute. Ez da indusketa handirik egin alde zaharrean, baina burutu direnean txanponak eta mosaikoak azaldu dira. Azkeneko aurkikuntza abenduan bertan izan da: egoitzetako batean garaiko mosaiko bat aurkitu dute. Egia erran, erromatar garaiaz geroztik ez dugu datu asko, Abd Al-Rahman III.ak herria menderatu arte. Erdi Aroan zehar, ordea, garrantzi handiko hiribildu batean bilakatuko zen, eta XIII. mendean forua eskaini zioten. XIV. mendeko krisiaren ondorioz, hiribilduan bizi zen pertsona orok kaparetasun unibertsala jaso zuen, eta harresiak konpondu zituzten, hurrengo urteetan gotorleku garrantzitsu batetan bilakatuz. Pare bat urteko feria ospatzeko aukera eman zioten, ondorioz bailarako gune nagusiena bihurtuz; eta ordutik, aldameneko herrietako biztanleria erakarri izan du.
Irunberriko plazan dago gure gaurko ibilbidearen abiapuntua, hots, elizaren atariaren aurrean hain zuzen. Bertatik, ezkerrera joz, kale nagusiari heldu behar zaio herriaren beheko partera iristeko. Errepidearekin topo egitean, zeharkatu eta pareko kaletik segi, gurutze bat dagoen puntuan ezkerrera desbideratzeko. Hemendik eskuinera abiatzen den pista batetara pasako gara. Hilerria eskuinean dugula, aurrera egingo dugu, hegazkin txikientzako pista batekin topo egin arte. Han bidegurutze bat dago, baina guk zuzen jarraitu behar dugu (2 km). Bide hau, aurrerago, lurrezko pista batean bihurtzen da, baina ez digu eragozpen gehiegirik sortuko, ez baita aldaparik. Irati ibaiko terraza baten mendoitz gain batean pausatuko gara. Hemendik errepidera bitartean harri kozkorrez jositako aldapa izango dugu. Ezkerretik Areta ibaira hurbilduko gara, eta hau gainditu eta gero Ripodas herrira (4,5 km). Elizan ikusgai dago bataiarri dotore bat, hiru aldetan apainduta. Aurreko aldean eszena pare bat kontatzen da (Deikundea eta Bizitzaren zuhaitza); beste bi aldeak, ordea, elementu geometriko mudejarrez apainduak daude. Jauregia bisitatu ondoren, errepidea zeharkatu eta zuzen jarraitu behar da pistan zehar.
Ugarron arroilatik Urraul haraneko lurretara bitarteko belardia baliteke antzinan ardibide gisa erabilia izana. Gorago borda bat igaroko dugu Arielz herrira iristeko (9,6 km). Bertan jauregi ederra dago. Ezkerretik abiatzen den mendi bideari helduz, Nardues Andurra herrira iritsiko gara (11,4 km). Eskuinetik Tourseko Martinen eliza erromanikora hurbilduko gara, gure ondarearen egoeraren salatari izan daitekena. Oraindik tente dirau, inork ez du ulertzen nola, baina benetan tamalgarria da halako ondasunak aurri bilakatzen uztea. Tristura honekin, lehengo kalera irtengo gara eta, oraingoan errepidez, gure ondorengo herrira abiatuko gara.
Bide gurutzetik eskuinera Urraulera doan bidea jarraitu behar dugu apur batez, Sansoain herrira iritsi arte. Bertan (14,2 km) eliza topatuko dugu; barnean Erdi Aroko hilarri batzuk dauzka. Oraingoan ere gure ondarearen zaintzaile nor den ezin jakin, bertako eredu hauek, eliz liburu batzuekin batera, erdi ahantziak edo botata daudelako. Aldapa behera egitean, kontuz, eskuinera jo behar delako. Mendebaldetik beherantz abiatzen den pistari jarraitu behar zaio, eskuinean latsarri berri bat erreferentziatzat dugula. Pista honek harri solte aunitz dauzka; beraz, kontuz ibili abiadurarekin. (15,1 km) Bidegurutze batekin topo egingo dugu, eta ezkerretik jo beharko da hurrengo herrira iristeko, Artiedara (16,9 km). Errepidera irtetean, jo ezazue ezkerrera, herriaren bukaera aldera arte, eta bertan jauregi dotorea ikustera zuzendu. Jauregi erraldoi honek bailarako beste batzuen egitura antzekoa dauka. Egun berritzen ari dira eta hemendik gutxira bere edertasun osoaz gozatzerik izango da. Handik elizara jo, gero frontoira eta ondoren, ipar-iparrekialdeko norabidea jarraituz, errekatxo baten aldamenean den komentu batetara abiatu. Han zaudetelarik, ezkerrera jo Irati ibairantz eta gero aldapa gora Grez herrirantz (19,4 km). Ez dago etxe asko, baina jauregi eta eliza interesgarriak daude. Herriko azken etxera iristean, ezkerretik abiatzen den pistatik jarraitu behar dugu. Oraingoan Irati ibaiaren bertze aldeko terrazatik joanen gara, paisajea so egiteko parada ederra izango dugularik.
Aurrerago mendi tontortxo bat ikusiko dugu ezkerraldean, Puyoko soilduarena hain zuzen ere. Errekatxo bat zeharkatu eta San Vicente herrira iritsiko gara (23 km). Bertan sartuko gara, beste bideak Indurain eta Tabarrera eramaten baitute. San Andresen elizaren ataria dotorea da oso, XIII. mendeko gotiko goiztiar eredukoa dugu; arkiboltak pertsonen buruekin osatutako kapitelen gainean amaitzen dira. Elizaren atzetik jarraitu behar dugu, ekialderantz. Amaieran zutoin bat ikusiko dugu: SL NA 140. Segi behar dugun pistak ibaiaren ertzera eramango gaitu, eta hara ailegatuz, uren korrontea jarraitu besterik ez dugu, freskotasun eta animali nahiz landaretzaz gozatzeko. (27,9 km) Errekatxo bat gainditu bezain pronto, errepidera irtengo gara, eta han ezkerretik jarraitu behar da errepide nagusira iristeko (28,5 km). Ezkerrera jo Irati ibaira iristeko, eta Irunberri ikusiko dugu. Azkenengo aldapari aurre egin beharko diogu, berriz kale nagusira ailegatu eta alde zaharrean murgiltzeko

Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude