"BILUZIA EZ DA ERABATEKOA, EZ DA


2000ko urtarrilaren 23an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Honen aurreko «Gure Barrioa 1975» liburua haurtzaroko kontuak garbitzeko idatzi zenuen. Oraingoan, nerabe garaia azaldu eta zure barrua hustu bide duzu. Irakurle gaztearengana iristeko idatzitako liburuak al dira?
Ez dakit «Gure Barrioa 1975» eta «Nerabearen biluzia» liburuekin publiko gazteengana iristea lortu dudan. Ez dago bereizterik nor den euskal irakurle eta nor ez. Urtean hamar liburu irakurtzen dituena euskal irakurle fina da, dudarik gabe. Inoiz irakurtzen ez duena ez den bezala. Badago ere, noiz edo behin irakurtzen duena, noizbait liburu bat erosten duena, irakurtzea inoiz ez, baina norbaiti ematen diona. Orduan, muga lanbrotsua dago beti. Irakurle alfer samarrak ditugu, beraz irakurle alfer horri ez zaio atzetik ibili behar zartagailu batez-edo. Ni irakurle nagi horietako batek nire liburua eskura eta irakurri dezan saiatzen naiz. Gustuz irakurtzen badu oso pozik sentituko naiz, irakurle horrek esango duelako euskal literatura ez dela aspergarria, baizik eta zer ondo pasa dudan liburu hau irakurtzen.

Pasioz idatzitako liburua da «Nerabearen biluzia» eta gazteentzako idatzia nolanahi ere.
Beno, ez zait iruditzen nire adin modukotsuentzako liburua denik. Hala ere, uste dut nire adin modutsokoak direnak gauza askotan identifikatuak sentituko direla. Neurri handi batean haurtzaroko eta adoleszentziako esperientziak unibertsalak direlako. Edonon eta edonoiz berdintsu gertatzen diren gauzak azaldu ditut. Orduan, konturatu naiz, hainbat toki eta adin ezberdinetako irakurleekin hitz eginez, halako afinidade bat dutela nirekin gauza asko sentitzeko eran; konplizitate bat. Pasioa aipatu duzu, eta bai noski, pasioz idatzia dago. Ez dut pasioz idaztea aukeratzen horregatik. Nola ez naizen idazle profesionala, bada, idazten badut zeredozer gustuz idatzen dut. Irakurleak gustua, zaletasuna, pasioa eta indarra atzemango balitu nire idazkietan ni oso gustura nengoke.

Obsesio bat likidatu zenuela» adierazi zenuen orriotan. «Nerabearen biluzia»rekin besteak beste?
«Gure Barrioa 1975» ez zen zehazki autobiografia bat izan, baizik eta haurtzaroan kokatutako nobela bat. Nire oroitzapenak aprobetxatu nituen lan horretan, ez gauzak ziren bezala kontatuz, baizik haietan oinarrituta kontakizun bat asmatu izan nuen. Egia esan, ez nuen buruan haurtzaroaren ondorengoaz liburu bat idaztea, adoleszentzia garaiarekin lotuko zen liburua, baina bat-batean atera zen. Burura etorri zitzaizkidan ideiak eta oroitzapenak hasi nintzen idazten, gustura, eta segitu nuen. Ez da berez obsesio zahar bat, interes zahar bat baizik. Hau da, adoleszentzia garaia beti irudtu zait oso interesantea. Lehenik ere baditut idatzi nobela batzuk garai horretan kokatuak, gaztetxoek irakurtzekoak: «Irakasle alu bat», «Obsexuen kluba» edota «Harrika». Gazte jendeari bideratuak eta hauen jendeen kezkak agertzen dituztenak. Dena dela, haiek fikziozko kontakizunak dira honen aldean, nik asmaturiko istorioak dira, azalean gelditzen direnak bestalde, pentsamenduetan gehiegi sakondu gabe. «Nerabearen biluzia» liburuan, berriz, nire bizitzak ez duenez gorabehera eta pasadizo berezirik, bada, pertsona baten biluzte moduko kontakizuna burutu dut.

Izan ere, biluzten zinez biluzten zara. Zure buruari buruz horren gardenki idazteko beharra al zenuen?
Behin baino gehiago galdetu didate, eta ez dut galdera horri erantzuten jakin izan. Ez dakit zein izan den zergatia. Egia da biluzte bat dagoela, baina biluzte hori zenbaterakoa den... Ez dakit. Izan ere, irakurle batzuek honela aitortu didate: «

Zenbat gauza esan duzun zeure buruari buruz, ni ez nintzen ausartuko
». Beste batzuek, ordea: «

Bai, esan esango duzu, baina azkenean ez duzu ezer esaten, gauza interesgarrienak iristen direnean isildu egiten zara
». Biluztea ez da erabatekoa izan. Azken finean, nik neuk kontrolatzen dut biluzte hori.

Striptease
batekin konparatuko bagenu, azkenean halako traputxo batekin gelditzen naizela esango nuke.

Nolako ezberdintasunak aurkitu dituzu haurtzaro eta nerabezaroaren artean?
Nerabe garaia beti iruditu zait interesgarria, nahi eta ezin asko daudelako, zalantza asko, pertsona egin egiten da. Haurtzaroan dena emana dauka pertsonak. Bere sinesmenak, usteak, pentsamenduak edota gogoetaldiak etxean eta eskolan transmititzen zaizkio. Garai batetik aurrera –batzuek lehenxeago bestetzuek geroxeago– norbera bere bidea egiten hasten da, bere pentsamenduak, bere sinismenak, bere lagunak eta abar. Adoleszentzia garaiak zalantza eta kontraesan asko ditu, baina aberastasun eta edertasuna handia ere bai. Nik azaldu nahi nuen garai hori, eta azaltzeko modu zinezkoena neure esperientziak kontatzea iruditu zait. Ezer berezirik eta apartekorik gertatu ez arren, gauzak gertatu zitzaizkidan bezala kontatzea alegia. Biluztasunean eta gordintasun osoan agertzen direnez gero jendearengana iritsi direla uste dut. Hainbat jendek «

niri ere antzeko zerbait gertatu zitzaidan
» esan dit.

Kontakizunean zure bizitzako une giltarriak agertzen dira. Esaterako, «Las ideologías anarquistas» liburua aurkitu zenuenekoa.
Bai. Garai horretan esponja bat bezala izaten gara. Hau da, inguruaz blaitzeko eta ikasteko prest egoten garela. Liburu hori aipatzean kontatzen dut liburu hura iritsi zela nire eskuetara eta halako eragina izan zuela. Baina beste liburua bat izan balitz, beste eragina jasoko nuen agian. Ni hezkuntza erlijioso eta hertsian hezia izan nintzen. Inguru ideologiko indartsuena frankismoarena zen. Aldi berean baina, nire baitan hura dena gezurra zela sentitua nuen. Gu beste herri bat ginela, eta hortaz denaren kontra egon beharra. Eliza, estatu, eta kapitalaren kontra. Zentzu horretan, une batez, liburu batek zure pentsaera lanbrotsu horri oinarri bat ematen dio; neurri handi batean ere anekdotikoa dena. Nolanahi dela ere, oso prest zaude zerbait jasotzeko, jadanik zuk zeuk aukeratu duzun bide baten barnean betiere. Inportantea da adin horretan jasotzeko prest zaudela.

Liburuan benetako pertsonen izenak agertzen dira antza; baten kasuan salbu. Oso ausarki jokatzen duzu alde horretatik, ezta?
Errealak dira denak, bai. Baten kasuan ezizena erabili nuen, irakurle batek esan zidalako pertsona horri buruz diodana ez zitzaiola gehiegi gustatuko beharbada. Orduan aldatu nion izena. Bestelakoan, egiazko sentimenduez ari naizenez, bai tokiak nola datak hala zirkunstantziak egiazkoak direnez gero, barne koherentziaz idatzi behar izan dut pertsonak ere egiazkoak ager daitezen. Bestelako izenak jarri izan banitu, oso artifizialak egingo zitzaizkidan pertsonaiak. Uste dut gainera, jende gehiena ondo samar jartzen dudala.

Nolanahi ere, ausarki jokatu duzu, lotsagabeki ere bai...
Bai. Joku bat dago. Lotsagabe eta lotsagabekeriaren arteko jokua. Oso kontziente naiz horretaz.

Darabilzun hizkuntza ez da jaso-jasoa. Erraz idatzia ematen du, eta azkar irakurtzen da. Liburu honek zenbat du literaturatik?
Niretzat erabat da literatura. Liburua hau goitik behera literatura dela uste dut, esaldi bakoitza ondo pentsatua, aztertua, pisatua dago, eta graziaz idazten saiatu naiz. Erraz irakurtzen da, baina, ekuazio faltsurik baldin badago literaturan hauxe da: «

literatur berdin zaila
». Hau da, ez zait iruditzen niri hala izan behar duenik, nik: «

literatur berdin ederra
» esango nuke, eta saiatu naiz parrafo bakoitza idazki on bat izan dadin.
Ez da erreskadan idatzia, ohartzen bazara, batetik bada segida kronologiko bat; 14-18 urtera bitartean, bestetik, atalak nahiko tematikoak dira: eskola, erlijioa, ideologia, maitasunari buruzko gogoetak. Orduan, atal bakoitza tematiko izatea eta gai horri buruz aritzea, eta kronologikoki haria ez galtzea, nik dakit kosta zaidan edo ez. Oso natural irakurtzen da, baina naturaltasun horren atzean badago artifizio bat, lanketa bat.

Idazteak berebiziko lekua bete izan du zure bizitzan, baina ez da zure espresio modu bakarra izan, agidanez.
Literaturak edo hizkuntza idatziak nire bizitzan hartu duen garrantzia ezaguna da. Hala ere, liburuan kontatzen dudanez, txikitatik marrazteko zaletasun eta erraztasun handi samarra nekarren. Justu idazten hastearekin batera galdu egin nuen marrazketarako joera. Beharbada, beste espresio bat aurkitu nuelako, idaztea alegia, neure barruko gauzak ateratzeko utzi nuen marrazketa.

Liburuaren pasarte batean agertzen denez, garai hartan idazten zenuen poesia bota egiten zenuen. Zure obran ez da poesia gehiegi nabarmendu, egia esan.
Idatzia agertzen dudan bezala bota ere, komunetik behera hain justu. Ni idazten hasi nintzenean denetarik idazten nuen. Barruko espresio bat bilatu nahian nolabait; barruko adierazte behar bat nuen. Poemak idazten hasi nintzen, eta lehenbiziko poema haiek erderaz idatzi ere. Izan ere, giro erdal batean hazi nintzen; eskolan erderaz hezi ere. 18 urterekin kontzientzia hartze bat izan nuen eta erabaki nuen euskara landu eta hobeto behar nuela. Parentesi bat bizi izan nuen: lehen hizkuntza ez zitzaidan balio baztertu nuelako, eta idazteko aukeratu nuen hizkuntza ez zitzaidan balio, gauzak behar bezala esateko gai ez nintzelako. Parentesi horren ondoren, bai kontakizunak bai poesiak idazten hasi nintzen. Betidanik izan dut ahalmen autokritiko handi samarra, eta azkar samar konturatu nintzen ez nintzela poeta ona. Poemak errazkeriak zirela, nire irudimena ez zela izugarri aberatsa, topikoetara jotzeko joera nuela. Beraz, kontakizunerako esku hobea nuela konturatuta, halako batean poeta txarra izatea gustatu ez, eta erabaki nuen poesia ez idaztea. Nolanahi ere, 18 urtetik 22 urtera bitatean poesia aski idatzi nuen. Liburuetan ez, baina aldizkarietan nire poesia mordoxka argitaratu zen.

Frankismoaren ondotiko saltsa ideologikoa agertzen duzu, sozialdemokratak tarteko; Euskadiko Ezkerra-ren (EE) aukera...
Beno, nahiz anarkismoarekin liluratua gelditu nintzen aipatu liburu horren bidez, garai hartan EEren zale ere sentitzen nintzen neurri batean. Halako batean nolabaiteko desilusio bat sentitu nuen ordea, desengainua. Agian epelkeriak ez nauela sobera kilikatzen...

Lasalletarren garaia lehenik, eskolapioena gero. Filiak eta fobiak. Egur dezente banatzen duzu...
Ez da hainbeste, beno edozein ikasle hasten denean bere ikasle garaiak gogoratzen «

batek hau egin zigun eta beste hark hura
» kontatzeko joera du. Kontakizuna gazi-gozoa da; gauza onak ere badira.

Orduan eraikitako nortasunaren isla zara, garai hartako ondorena alegia, edo asko eboluzionaturiko pertsona?
Beti izaten gara izan ginenaren ondorena eta isla. Baina nortasun konplexu eta nahasi bat dakar horrek, nire kasuan behintzat. Orduko mutiko kristau txintxoa naiz batetik; geroxeagoko errebelde akrata ere bai, nolabait; ondorengo filomarxista ere bai, dudarik gabe. Neure oraingo definizio politikoa ez dut uste interesekoa denik, literarioki behintzat. Dena dela, jarrera ideologiko zehatzik ezean ere, errealitateari begiratzen eta neure kasa pentsatzen saiatzen naiz, modu kritikoan, askatasunaren eta justizian oinarrituriko Euskal Herri baten alde.

«Zuri, Montse, hamazpi urteko oroigarri» diozu liburuaren eskaintzan. Harekikoan apal-apal jarri duzu zure burua, eta berea berriz, goraipatu. Zer iruditu zaio zure neskalagunari?
Berak ez dit deus esan. Dena merezia du-eta


Azkenak
Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 585 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Nekropolitiken politika

"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]


Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


Eguneraketa berriak daude