GERRA AURREKO ARGIZARI, ARDO ETA ARRATOI HILTZAILEAK

Amaitu berri den mendeak euskal kulturan eman dituenak biltzea du xede Gure Mendea proiektuak eta xede horren barruan, euskarazko publizitateak ere bere tokia du. Izan ere, publizitateak hizkuntza eta honen egoera islatzen ditu garbi. Kulturaren hainbat alorrek bezala, eten nabaria du gerrarekin batera eta loratzen joango da 50-60ko hamarkadetatik aurrera. Gure Mendea CD-ROMean euskarazko iragarkien bilduma jaso da. Guk, aste honetan, mende hasieratik gerra bitartera prentsan argitaraturiko hainbat ale bildu dugu. Mende hasiera aipatu arren, 20ko hamarkadatik abiatu beharko dugu, euskarazko prentsa modernoarekin batera iritsi baitzen publizitatea agerkarien orrialdeetara.
Loidi eta Zulaika etxe donostiarra izan zen aitzindarietako bat. 1927. urtean lehen aldiz iragarrita zituen bere ardoak Zeruko ARGIAn. Gerra bitartean jarraitu zuen etxe honek irakurleei Ciudad Realetik ekarritako ardoa edateko gonbidapena luzatuz. Ondoren, 60ko hamarkadan ere, astero-astero kontratatu zuen Loidi eta Zulaikak bere iragarkia aldizkari honetan.


ERNE, ITXAS-GIZONAK!

20ko hamarkadaren hondarretan ardo etxearen bideari aseguru etxe batek jarraitu zion, La Polar etxeak, hain zuzen:
«Erne, itxas-gizonak...! Esnai, itxas-bidariak...! Begiratu onuntz guziok...! Gure itxasoaren zakarraldiak nor eztue beldurtzen? (...) Kantauri itxasoaren nasketak, osoro biurriak dira; zenbat ontzi ta zenbat ondasun iraultzen ote ditu bere urpera? (...) Ez al zendukete atsegin aundia artuko, ta atseden bide bat izango, itxasoan galduaren ondoren, arrek ostua, lurrean norbaitek kitto egingo ba-lizute? Ona ba, bazkun kitolari bat; itxasoan galduak kito egiten dituena, zein dan? La Polar. Bazkun kitolari ixilkakoa».
1930. urtean Aspaime etxea hasi zen Zeruko ARGIAn bere «garratxak» (pastilak) iragartzen. Horrela dio iragarkiaren zati batek:
«Aspaime garratxak beste ezagun guzien gañetik daude. Ezta egoki ta jakintsuagorik. Agorako goxoak. Sendagai urrintsu ta ariñen zumoa berak bakarrik dute. Eztira usteltzen».
Urte berean Transatlantica itsasuntzi konpainiak bere zerbitzuak aurkeztu zituen. Hego Ameriketarako bidaiak eskaintzen zituen gehienbat, baina Filipinak, Txina eta Japoniara ere joaten ziren bere untziak. Ohar garrantzitsuak aipatzen zituen iragarkian bertan, «Ontzi guzietan badira medikua ta kapelaua» kasu, eta eskaintza berezi bat ere bazuen: «Familia osoentzat eta joan-etorria egin ezkero, saria gutxiago».
Etxebarria Gasteizko oilotegiak 1931n bere ateak zabaldu bezain laster ekin zion publizitateari, «olloak ipiñitako arrautz guztiak arretarik aundienaz kidekatzen» zirela esanez.


ZERUKO IRAGARKIA.

Zeruko ARGIAren kutsu erlijiosoak publizitatean ere bazuen eraginik. Loidi eta Zulaika aitzindariek euren iragarkian esaldi hau jaso zuten: «Meza Santurako ardo zuri gozoa egiten da». 1935. urtean Kintin Ruiz de Gaunaren semea bere eliz-argizarien publizitatea egiten hasi zen:
«Luzera aundia emango diezu zere eliz-argizariei, argizari bereziak erosten badituzu. (...) Itxasoz bestealdera ere bigaltzen dira».
Hamarkada horretan bertan Sabadelleko Juan Romeu Voltáren semeak ere Zeruko ARGIAren izaera erlijiosoa –eta honen irakurle askorena– agerian utzi zuen «Artilezko eunak erlijiosoentzat» iragarriz:
«Praile ta Monjari eskatzen diegu, eskatu nai duten eun-gaiaren zatitxo bat bialtzeko aren. Eta zein margo ta zein neuritakoak edo zer zabaltasun eta loditasunekoak nai dituzten adierazteko».
Ez ziren denak, ordea, bizitza espiritualari zuzendutakoak eta praktikotasunak ere bazuen tokia Zeruko ARGIAren orrietan:
«Nogat arratoi-iltzeko, edozein sagu ta arratoi-mota ondatzeko biderik erosoena, lasterrena ta eragingarriena da. Paketa 50 zentimotan saltzen da».


EUZKADI JABOYA.

Zeruko ARGIAk baino lehenago ere, 1921. urtean «Argia» astekaria euskarazko iragarkiak argitaratzen hasi zen. Lehen aleko lehen orrian bertan agertu zen lehenengoa:
«`Euzkadi' izena dun jaboya onena da!! Toki guztietan saltzen da».
Koldo Izagirrek bere «Euskararen Historia txikia Donostian» lanean, publizitateari atal oso bat eskainirik, «Argia»ko iragarki esanguratsuenak bilduak ditu. Nekazariari zuzendutako asterokoa zen «Argia» eta hemen ere izaera hori publizitatean islatzen zen:
«Azirik onenak etxe onetan saltzen dira!! Juan Mokoroa. (...) Atozte guztiok aziak garbitzeko makinak ikustera!!».
Izagirreren arabera Mokoroa izan zen euskarazko publizitatean irudia sartu zuen lehena. Nekazaritza gaiez gain, bestelakorik ere iragartzen zen asterokoan: optikak, sendagileak, liburudendak... Batzuk Sabino Aranaren irakaspenei jarraiki idazten zituzten iragarkiak eta, badaezpada, azalpenak ere eransten zituzten:
«Betaurrekoak, bizki ta ikus-leyarrak (kristalak): ikuspide edo bista guzietarakoak. Urrutikuskiñak (teleskopioak). Egurasti eta goraztiak (barometro ta termometroak). Marlari-ziskuak (dibujorako estutxeak)».
Gerra aurreko erdarazko egunkari nazionalistetan –«El Día», «El Pueblo Vasco»...– ere topatu zituen Izagirrek euskarazko iragarki bakan batzuk. Baina, ale urri horiek funtzio testimoniala jokatzen zuten, egunkarion «euskal orrietan» kokaturik.
Gerra Zibilak, beste alor batzuetan bezala, etena ekarri zuen euskal prentsan eta, noski, euskarazko publizitatean. 50eko hamarkada arte iragarkiak ez ziren berriro euskaraz mintzatzen hasi. Ordutik egungo publizitate ereduetara euskal publizitateak ezagututako bilakaera ekarriko dugu orriotara datorren astean


Azkenak
Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


“Euskal Herrian berezko askapen prozesu bat badagoela konturatzeko balioko dute topaketek”

Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak antolatu ditu larunbatean, Tafallan (Nafarroa). Egun osoko egitarau zabala antolatu dute, eta mugimendu horretako kide den José Javier Oses "Jotas"-ekin hitz egin du ARGIAk. Osesek azpimarratu du elkarteak Euskal Herri... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


2025-05-22 | dantzan.eus
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Iratxe Sorzabalen aldeko epaiari helegitea aurkeztuko dio fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]


2025-05-22 | ARGIA
90 kamioi baino ez dira sartu Gazan eta gosetea zabaltzen ari da

NBEk azaldu duenez, egunotan soilik 90 kamioi sartu ahal izan dira lurraldera oinarrizko elikagaiekin; beste 105 zain daude mugan. Gazako gobernuaren prentsa bulegoak emandako datuen arabera martxotik 326 pertsona hil dira elikagai eta botika faltagatik eta 300 abortu izan dira... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


2025-05-22 | Gedar
Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean

Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.


Eguneraketa berriak daude