HERNANIN BADA ZER ENTZUNA

  • udako kanta izango, baina bai hernaniarrek gogokoen dituzten doinuen bilduma. Hernaniko Udalak karrikaratu du.

1999ko ekainaren 27an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Primizia modura, diskoko lehen agurra ezagutzen den Txirritaren grabazio bakarrak egiten du. Bertsolaritzaren uhinetan urrezko altxorra da disko hau: grabazio originala distortsionaturik zegoen, eta behar bezalako moldaketak egin ondoren, konpaktu honetan entzun ahal izango da lehen aldiz Txirritaren egiazko ahotsa. Joxan Goikoetxea akordeoijoleak bildu ditu doinu guztiak, eta Hernaniren zantzuak marrazten dituen kronika bat osatu du.
Ohitura guztiak film historikoen antzekoak dira: garai bateko bizimodu eta pasarteak eszenaratzen dituzte. Jendea bere pertsonaiari dagokion gisa mozorrotzen da, eta gidoi bati jarraitzen dio. Eta noski, film guztiek dute soinu banda bat: txarangak, abesbatzak, banda... Kalea girotu eta herri osoa dantzan jartzeko ez da zalaparta falta izaten. «Hernanin Entzuna» diskoa grabatzerakoan, urtean zehar soinua atereaz aritzen diren artistak izan dira protagonista. Kantu eta ohitura zaharrei arnas berria ematen dieten talde guztiak dira amateurrak; Musika Banda, Azeri-dantza taldea, Incansables txaranga, toberajoleak, metalezko boskotea eta herriko lau abesbatzak: Ohitura Zaharrak, Musika eskola, Kantuz eta Eliz-Parrokikoa.
San Joan jaiak, sagar-bilketa eta sagardotegien inguruko ohiturak eta gabon giroko abestiak dira diskoaren ardatz. Musika kronika honek Hernaniren argazki bat erakusten digu: historian zehar baserri-giroaren eta kaletar kutsuaren artean izan den kontrastea. Behien zintzarri hotsa bezain menditarrak dira errondetako bertso doinuak eta toberaren metal kolpeak. Txistuaren aireak berriz fabriketako airea bezain hiritarrak ditugu. Eta txokolatea bezala, herriko tradizioan txertatu diren atzerritar piezak dakarzkigu musika bandak.
Hernanik historian zehar gorde duen jite errebeldea ere ageri da kantuetan: azpi-joko eta iruzurretan aritzen da azeri-dantza kaleetan barrena, doinu bihurri baten erritmora. Eta Hernaniko Martxak kontatzen du nola bonba batek udaletxea lehertu zuen, bigarren karlistadan. Bonbardaketa haren ondoren etsi ez izanak eman zion Hernaniri «invicta» titulua.
Bertsioei dagokienez, kalean jotzen diren gisara gorde dira, oso moldaketa gutxirekin, eta bi grabazio historiko ere biltzen ditu: Txirritaren bertsoena bata, eta Isidro Ansorenak txistuz jotako aurresku herrikoia, bestea.
Musikaz gain, konpaktuak liburuska bat dakar, eta bertan pieza bakoitzaren azalpenak ematen dituzten testu eta argazki zaharrak datoz. Bilketa eta erreprodukzio lan biribila izanik ere, beti geratzen dira gauza asko kanpoan. Izan ere, non dago festa eta tradizioaren arteko muga? Barraketako kantu «lolailo» eta diskotekero kutreak, ez al dira jada San Joanen zati? Kaldereroetako kantuak, sardina-ehorzketa, futbol taldearen himnoa... ez al dira Hernaniko ohitura eta ezaugarri?
Bestalde, kronika honek doinu historikoak gorde eta erakutsi nahi ditu, baina kronikatik errealitatera beti geratuko da mitoentzat lekua. Beraz, konpaktu hau ez da bertsio originalen zuzeneko grabazio bat, guri iritsi zaizkigun bertsioen bilketa baizik. Musika eta ohiturak moldatuz eta eraberrituz joan dira. Gaur egun ez dugu hiri eta baserri giroko kulturen arteko bereizketa garbirik egiten (toberek tekno musika ere jotzen dute orain, eta bertsolariek Tilosetako kioskoan ere egiten dituzte saioak), eta batek daki zer pieza izango diren etorkizuneko diskoek tradizional gisa gordeko dituztenak.


KANTA ETA OHITURAK.

Liberalen Martxa:
Bigarren gerrate karlistan gertatu zen, 1875eko irailean. Bonba batek udaletxea jo eta txikitu egin zuen. Oriamendiko trintxeretatik erortzen ziren Hernanira karlisten kainonazoak. Baina herria ez zen errenditu, eta geroztik «invicta» titulua du. Istorio hau dago Liberalen Martxaren atzean: perkusio eta erredobleek erritmo militarra markatzen dute, eta martxak tentsio gehiena hartzen duen zatietan kanoi-hotsak lehertzen dira.

Azeri-dantza:
XVII. mendetik datorren ohitura da, eta Erdi Aroko hiribildu forma gorde duten herrietan egin izan da. Garai batean Aduna, Andoain, Lekeitio eta Ustaritzen ere ezagutu zen, baina gaur arte oso herri gutxitan iraun du.
Azeri-dantza herri osoan barna izkutaketan jolastea da. Goiko plazatik hasi eta txistularien atzetik jaisten da kalejiran jendea, Hamelingo txistulariari arratoiek jarraitzen zioten bezala. «Txibu-txibulibu... txibu-txibulibu...» melodia bihurriaren tarteko isiluneetan gero eta tentsio gehiago sortzen da, jendea urduri dago, zerbaiten zain: badator zerbait, badator zerbait... Eta harrapatu gaitu azeri-dantzak! Soka berean doazen dozena bat pertsona dira, eta bakoitzak maskuri bat du eskuan. Orain arte gizonezkoak ziren azeri-dantza osatzen zutenak, baina iaz talde misto bat ere atera zen. Sokarekin jende multzo bat inguratu dute. Barruan harrapatuta geratu gara, eta bizkarra ongi berotu arte ez gaituzte askatuko. Musika bizitu egiten da, eta maskuri-zartak eztanda bihurtu.
Baina nola liteke azeri-dantzak beti ezustean harrapatzea? Hernaniko kaleak tranpa eta trikimailuz beteta daudelako; bi kaletara irteera duten atari asko ditu, eta karkaba edo kale estuak ere bai. Ate batetik sartu eta bestetik atera, xorro-xorro mugitzen da azeri-dantza.
Duela bi hamarkada, pertsonaia berezi bat gehitu zitzaion: azeria. Azeri-larruz estalia du burua, eta maltzurkerietan aritzen da: balkoietatik irina botaz, haurrak ikaratuz, neska gazteak dantzatzera ateraz...
Kalean behera-kalean gora ibilbidea burutzean, hasitako plazan bukatzen da azeri-dantza. Soka eta maskuria lurrean utzita, Ansorena txistulariak konposatutako «Idiarena»ren doinura dantzatzen du koadrila osoak. Amaieran, erredoble luze baten ostean, salto egiten dute maskuri gainera, azken traka zaratatsu batean lehertuz.

Toberak:
Tobera metalen arteko eztabaida da. Burdinezko zilindro baten aurrean bi pertsona jartzen dira, eskutan metalezko bi makila hartuta. Bata kolpeka hasten da, «tin, tin...» elkarrizketaren erritmoa markatzen. Astelehen goizetako komentarioen antzera, lasaia eta monotonoa da haserako galdera. Ondoren, bere laguna sartzen da, «tan-tin-tin, tan-tin-tin...», erantzuteko uzten dion tartean. Horrela, batek behar den unean egiten ditu galdera eta komentario aproposak, eta besteak ustegabeko erantzunekin hausten du elkarrizketaren monotonia. Bien artean inprobisatzen dute: pixkanaka-pixkanaka erritmoa bizitzen da, kolpeak indartuz doaz, eta xipoka hasitakoa eztabaida sutsu batean bukatzen dute, azkeneko hitza nork botako lehian.
Tobera eta txalapartaren tradizioa oso zaharra da, Donostia-Urumealdekoa, eta sagar-bilketari zein sagardotegiei lotuta dago. Toberajoleen kalakari tartekatzen zitzaizkion bertsozko ziriak, garrasi, irrintzi eta dantzak.

San Joan Erronda:
Txirrita hasi zen Hernanin etxez etxe bertso kantari, bideko tabernei ere bixita egiten ziela. San Joan egunaren bezperan, herriko kronikaz eguneratuta zeuden lagunen konpainian irteten zuen. Herriko kontu zahar guztiak maxiatzen zituen bazterrik bazter, eta armonia ederrean ibiltzen ziren, Mandabururen akordeoi soinuari esker.
Ohitura onak eutsiz, gaur egun ere esku soinu eta bertsolarien laguntzaz koadrila bat ateratzen da San Joan bezperan. Txirritaren ibilbidea fidelki gordetzen dute (tabernatik tabernara) eta haren eskola gal ez dadin, apenas maisu zaharra baino goizago erretiratzen diren

Txirrita: berpiztutako ahotsa

Pablo Zubiarrain `Hernani Ttikia' grabaketa estudioan aurkeztu zen. Herriko bertsolari kuttun honek zuzenean ezagutu zituen teknologia berriek marrazki bizidun bihurtu dituzten bertsolariak: exenplu ederra jaso zuen bertso-langintza ikasteko, Txirrita, Frantses Txikia, Saiburu eta Ttanttua maixu hartuta. Gaztetan Basarri, Uztapide eta Zepai izan zituen bertsotarako lagun, eta beranduago, berriz, Mitxelena, Lasarte, Lizaso eta Arozamenarekin jardun zuen.
IZ estudioetan, bertsolaritzaren historiako «40 printzipaletan» dagoen zinta bat jarri zioten entzuteko: ezagutzen den Txirritaren grabazio bakarra. Baina kalitatez oso da kaxkarra, zarata asko du, eta ez dira bertsolarien ahotsak garbi bereizten. Hernani Ttikiak zintak baino hobeto dauka gordea oroimenean Txirritaren ahotsa. Hargatik, berari zegokion grabazio zaharreko ahots bakoitza norena zen erabakitzea. Jarri zen adi-adi entzuten, eta bota zuen epaia: «

Hemen etziok Txirritaik!
». Akabo! Nola ez zegoela Txirritarik? Nor zen, bada, orduan, kantuan ari zena? Nor zen Txirritaren bertsoak plajiatzen ari zen «pikaro gaizki aziya»?
Bestalde, edizio eta produkzio arduradunentzat Txirritaren ahots faltsua bezain susmagarria zen grabazio zaharrean sumatzen zen publikoaren jarrera. Izan ere, gizon gaixo bat entzuten zen, saio osoa eztulka eman zuena, baina batzuetan «ojum, ojum!» trumoi-eztanda batean lehertzen zen arrausika, eta bestetan «iji, iji!» kexa moduko intziri fin parregarri batek alde egiten zion. Ojum eta iji horietan zegoen koxka, eta tonu pare bateko koska bazen. Horrela, soinua desitxuratzen zuena abiadura zela ohartu ziren, eta ordenagailuz grabaketaren maiztasuna erregulatu zuten. Ojum eta ijiak orekatuta diagnostikatu ahal izan dute gizon horren eritasun maila, eta, bide batez, kantuan ari ziren bertsolarien ahotsen kalitatea. Orain, seriotasunez esan dezakegu, Txirritaren pitokeria (edo pito ahotsa) uste baina grabeagoa zela. Gertakizun honek bertsolaritzaren historian «aldaketatxo» bat ekarri du: Txirritaren mitoa akabatu du. 140 kilotik gorako gizon puska bere ahots meharrak eta neurrizgorako erronken zaletasunek karikaturizatzen zuten, gaur arte. Grabazio honek, ordea, ezagutzen diren datu historikoekin osatuz, beste kronika bat eraikitzen digu. 1918an Columbia disketxea Donostiara iritsi zen. Orduan ere desafioa jokatu zuten Txirritak eta Pello Errotak, eta Columbiak bien arteko norgehiagoka grabatu zuen. Disko batean gorde ziren haien bertsoak, eta «Txirrita eta Asteasu» izen artistikoarekin komertzializatu. Baina grabaketa karbonozko diskoan egin zen, eta sistema honek maiztasun gutxiago du izkinetan, erdialdean baino. Proba beza edonork, azkar errebobinatutako zinta batek zein pottoki tonuan garrasi egiten duen, eta ulertuko du zergatik zuen Txirritak horrelako pito ahotsa. Beraz, orain argi dago 140 kilotako gizonak ahotsa ere gorputzarekin proportzioan zuela. Erronka, berriz, ez zuten pisuaren arabera egin. Izan ere, distortsioak medio, grabazio originalean bertsolarien ahotsak asko aldatzen dira bertso batetik bestera, eta hargatik lau bertsolariren ahotsak zirela pentsatu izan da orain arte: Txirrita, eta honen aurka ausartu zirela uste zen beste hiru. Ez dakigu, aukera izan balu, Txirrita ez ote zen guztiekin desafioka hasiko, baina berak eta Asteasuk buruz-buru jokatu zuten txapelketa izan zela uste da orain. «Erramint(a) hortaz nago/ (i)enamoratuta!» kantatzen du Txirritak grabaketa originalean, mikrofonoaz ari dela. Ez, ordea, jakin izan balu zein traizio egingo zion! Behin maitemindu behar, eta, emakume bati sekula esan ez zizkion hitzik politenak kantatu ondoren, ez zuen nahi bezalako ordainik jaso! Ederrak izan dira, bada, egin diren bere «aipamenak, beste berrogei urtian», grabaketa hori dela medio!

Joxan Goikoetxea: "Garaian garaiko aldaketak egin behar dira"

Joxan Goikoetxeak hartu du doinu guztiak bildu eta muntaia egiteko lana. Musikaria denez, ongi ezagutzen ditu pieza bakoitzaren ñabardura eta formak. Eta Hernaniko jaietan beti saltsan ibili denak, ongi asmatu du nola eraman kaletik diskora kantu bakoitzaren esanahia eta xarma. Orain, bere lan biribila eskuetan duela, kezka batzuk darabilzki buruan bueltaka:
«

`Hernanin entzuna' 1999ko kronika bat da. Baina ohiturak beti izan dira oso aldakorrak. Hargatik, ezin da esan hau bizitza osoan horrela izan denik. Orain, berriz, puristak esaten ari dira hau horrela dela, eta horrela izan behar duela. Errito bihurtu nahi dute. Zergatik zaio orain hainbeste beldur tradizioa lehialki gordetzeari? Ohiturak fidelki gorde arren, garaian garaiko aldaketak egin behar dira. Eta orain emakumeak badatoz, bada, izan daitezela ongi etorriak, eta bihar beste doinu bat aldatzen bada, irizpide batzuen arabera aldatuko dela pentsatu nahi dut.
Bestalde, lan hau egin edo ez egin erabakitzerakoan izan dudan duda bakarra, zera izan da: jendeak urtean behin bakarrik entzuten duen musika grabatu behar den, edo ez. Izan ere, kanta batzuk urte osoan egun eta momentu konkretu horretan bakarrik entzuten ditugu. Eta jendearengan indar handia dute, errotuta daude eta oilo-larrua jartzen digute. Diskoa grabatzerakoan, 45 aldiz entzungo nituen, eta badakit, aurtengo San Joanetan kantu hauek entzutean ez didatela gauza bera eragingo. Horrek ematen dit pena, eta orduan sortzen da galdera: hau grabatu behar da, edo ez?
»


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude