GABON ANDREON

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gaur egun ez da ontzat ematen, Euskal Herriko erakunde publikoek antolatzen dituzten agiriko ekitaldietan, euskarazko hitzik ez esatea. Nondik begiratzen den, pozgarria da. Zerbait aurreratu dugula ematen du. Baina, lanbidez horrelako askotan partehartzea egokitzen zaigunok aitortu behar dugu bide horretan zeregina badagoela oraindik.
Gezurra ematen badu ere, batzuk euskaraz hitz bat edo bi besterik esan gabe, aurkitzen dute hankasartze entzungarria egiteko modua. Maiz barregureari ezin eutsi geratu izan naiz euskarazko zerbait esan nahi hori dela eta. Arabako agintari batek, txistularien festa batean,

euskal kutsuko erdaraz
, honela goraipatu zuen gure tresnaren hots pizgarria:

Cómo hace bailar a las neskitas y los neskitos!
Eta beste batek, nafarra hau, ponpoxo agurtu zuen arratsaldez eratutako zeremonia baten publikoa:

Txardeon!
Baina, berriki, Gipuzkoako herri handi samar bateko Alkatearenak hunkituta utzi nau. Ikusirik bere aurretik parte hartu zuten guztiek euskaraz hitz egin zutela eta berak ere zerbait esan beharko lukeela iruditurik, era honetan hasi zen: Gabon Andreon!

BESTE
askok sarrera ematen diote euskaraz hitzalditxoari. Eta hauen artean maila eta tankera desberdinak aise bereizten dira. Batzuk, eginkizun hau prestatzeko, aholkulari xelebreak (edo gaiztoak) aukeratzen dituzte nonbait, eta Miren Azkaratek berak txukun ezin ahoskatuko lituzkeen esaldi- oztopo-lasterketa arriskutsuetan barrena abiatzen dira, erori eta altxa, erori eta altxa... lau lerroetan Txarloten filmeetan baino erorketa eta kolpe gehiago bilduz.
Beste batzuk arduraz hartzen dute kontua. Inork egokiro prestatu die textua, denbora eta laguntza hartu dute ahosketa lantzeko... eta, hizketaldia amaitu arte, hankasartze gogor baten beldurrez, arnasari eutsi behar izan badiogu ere, azkenean... Tira, lasai gaitezke. Ez da deskalabrorik gertatu. Hortik aurrera etorriko da, baina, egoera aztoratzailea. Orain arte hizlaria mantso eta irakurtzen aritu bada, iada betaurrekoak kendu ditu, publikoari begiratu dio eta erdarazko hizketa naturalez hasi da izkribuari kasu handirik egin gabe, momentuko inprobisazioak tartekatzen eta umore apur bat ere erakutsiz. Politena iritsiko da ezinbesteko esaldi hau botatzen duenean: «

Como he dicho en euskara...
»
Hizlari euskaldunek ere izaten dituzte xelebrekeriak. Niretzat deigarriena hauxe da: euskaraz ongi egiten duten askok, batzuetan ziurtasun ezaz irakurtzeagatik, besteetan hizketa modu jasoagoa erabili nahi izateagatik, lortzen duten ulergaiztasun maila. Horiei sarri euskaraz ez dakitenek euskaldunok baino hobeto ulertzen diete.

HALA
ere, gogorrena eta jasangaitzena, aspaldi

Elebidunentzako zigorra
izenez bataiatu nuena da. Euskaraz eta erdaraz esanahi berberak dituzten pusketak txandakatzea da tortura teknika honen ezaugarri nagusia. Bide hau aukeratzen dutenak, gehienetan, pertsona zintzoak dira (ez dute inor minduta sentitzea nahi izaten), oso zehatzak eta xehetasun zaleak... eta oso aspergarriak ere bai. Besteak beste, maiz luze jarduten direlako txandaketa zorabiatzaile horretan.

IRUDITZEN
zait Eusko Jaurlaritzak (Nafarroako Gobernuak egitea ere polita litzateke. Baionako Udalak agian interesa izan lezake) dituen Institutu edo Kontseilu edo Antolamendu horietako batek egokiera guzti hauek bideratzeko eskuliburua prestatu beharko lukeela. Honelako zerbait:

Agiriko Ekitaldi Ofizialetarako Hizkuntz Erabilera Zuzen, Osasuntsu, Elebidun eta Zuzenaren Arauak/Normas para no dar la vara en público

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude