Fantasia eta errealitatea (I)


1999ko apirilaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Sei mila urteko hedapen etengabearen ondoren, indoeuropartzearen azken txanpan aurkitzen gara. Hitz asko egiten da globalizazio ekonomikoaz, baina beste hau ere hortxe dugu: munduaren indoeuropartze globala. Hungariarrak, turkiarrak, arabiarrak eta Ekialde Urrunekoak izan ezik, beste guztiok estaltzen gaitu indoeuroparren hedapenak.

«HIZKUNTZA
indoeuroparren difusioa ez da amaitu Brontze edo Burdin Aroan, baizik eta jarraitu egiten du gaur egun ere. Europaren bulkadak eta bere hedapen kolonialak Afrikan, Australian eta Mundu Berrian, ingelesa, frantsesa, espainola eta portugesa eraman ditu lurralde berrietara; eta Asiako kontinentean, errusierak ESSB-ohiko eki lurraldeak konkistatzen darrai. Hizkuntza indoeuroparren historia, beraz, duela 6000 urtez geroztik dirauen hizkuntz hedapena da» (A la recherche des indo-européens. 1997)

ZER
esan nahi du horrek? Enpresa transnazionalak eta FMI, gobernuz kanpoko erakundeak eta lehen munduko irakasleak Nigeriara edo Boli Kostara doazenean hango nekazaritza berrantolatzera, esaterako, beren teknologia eta laguntza guztiekin, kolonizazio ekonomikoaz gain, adimenaren kolonizazioa ematen dela. Lan itzela egin behar dute, egin ere. Aurrean duten beltzak nekazaritza tradizionaletik atera du bizibidea, eta lurra herri jabetzakoa ( komunitatearen etxe handia) dela pentsatzen du. Orain konbentzitu behar du nekazaritza industriala askoz hobea dela, iraultza berdea edo agrokimika askoz errentagarriagoa, eta industria transgenikoa, berriz, gosea behin-betiko uxatuko duena. Horretarako, baina, jabe etorri berriaren esku geratu behar du lurrak. Hark emango dio aholkua, antolamendua, hazia, pestizida, neurriko soldata... Baina halako aurreramenduak egiteko, elkar ulertzetik hasi beharko da. Ehundaka dialekto ulertezinen ordez, jar dezagun frantsesa edo ingelesa hizkuntza komuntzat; zelan konprenitu bestela eduki zientifiko eta kultural hain jasoak? Gainera, bertako hizkuntzek ez dute balioko, seguru, gizabanakoa eta gainerakoa, gizakia eta gainerakoa, ideia eta errealitatea... eta halako bereizketa funtsezkoenak egiteko ere (behar bezalako bereizkuntzaz).
Halaxe dira kontuak gutxi gorabehera, fase bigunenean.
Orain ez noa mendebaldarron falaziez eta hantusteaz hitz egitera, baizik hori guztia bilakaera naturaltzat jotzen dutenen ikuspuntuaz.

MALLORY
, –hizkuntzalari eta arkeologo irlandarra– adibidez, liluratuta dago hizkuntza indoeuroparren crescendo horrekin. «Indoeuroparrek utzi diguten ondare ziurrena –dio– gaur egun bi mila milioi gizon eta emakumek baino gehiagok hitz egiten duten hizkuntza hauetan datza». Hitz bakartxo bat ere ez txilindro azpian geratu diren hizkuntza eta zibilizazioei buruz.
Prozesua honako hau omen da: kultura sartu berriak eskaintzen duen sistema abantailatsuak bertako jende zati bat integratzen du eta elebitasun prozesua jartzen da abian. Hortik aurrera, denbora kontua baino ez da


Azkenak
Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Melisa Pérez, Kairon atxilotua
“Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu”

Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagunek martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]


“Momenturen batean lortuko dugu antiespezismoa ofizialki hezkuntzako curriculumean txertatzea”

Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.


AEBtako 1.800 hiritara zabalduko dituzte Trumpen kontrako protestak larunbatean

Dagoeneko 30 hiri inguru batu dira politika migratorioen eta militarizazioaren aurkako protestetara eta larunbaterako 1.800 hiritan dituzte protestak deituta. Los Angelesen egin bezala, hiri horiek ere militarizatzeko xedea aipatu du Trumpek. Guardia Nazionala hedatu dute... [+]


2025-06-13 | Aiaraldea
Kalean bizi den jendearen errealitateari kolektiboki erantzuteko, harrera sarea

Ondo Etorri Laudio Harrera Herria sortu dute, kale egoeran bizi diren pertsonen “bidelagun” izan eta “mugimendu arrazista zein xenofoboen aurka” borrokatzeko. Eskualdeko ikuspegiarekin landu nahi dute gaia, eta “lanean” jartzeko deia egin... [+]


Ustelkeria PSOE-n
Cerdánek kargu guztietatik dimititu du, baina Sánchezek ez ditu hauteskundeak aurreratuko

José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]


Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


Eguneraketa berriak daude