José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost grabazioren berri eman du.
Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO gaztelaniazko sigletan) egindako ikerketaren arabera –Europa Pressek zabaldu duena–, Koldo Garcíari atzemandako audioen azterketatik ondorioztatu dute Cerdán ere legez kanpoko diru kobraketekin nahastua zegoela. Txostena aztertuta, Leopoldo Puente Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak deklaratzera deitu du ekainaren 25erako, diruaren truke enpresei kontratuak esleitzeari buruzko operazioetan sartuta dagoela uste duelako.
Berria atera ondoren, Santos Cerdánek asteazkenean bertan diputatu akta eta PSOEko antolaketa idazkari kargua alderdiaren esku utzi ditu, zabaldu duen agiriaren bidez. Bertan dioenez, “inoiz ez dut legez kanpoko ezer egin, eta ez naiz izan halako ezeren konplize”.
Arratsaldean emandako prentsaurrekoan Pedro Sánchezek auziari buruzko azalpenak eman ditu: esan du hitz egin duela Cerdánekin, hark bere azalpenak eman dizkiola, baina berak eskatu diola alderdiko kargu guztiak uztea. “Zero ustelkeriarik ez dago inon, baina zero tolerantzia bai”, eta horren ondorioz hartu duela erabakia. Berak gaur goizera arte sinistu izan duela Cerdánen errugabetasunean, baina gaurko txostenarekin erabakiak hartu behar izan dituela, azkar eta tinko.
Espainiako Gobernuko lehendakariak zehaztu du 2014tik ari dela eskuz esku elkarlanean Cerdánekin, eta gaur ezagututakoarekin sekulako dezepzioa hartu duela harekin. Aldi berean, barkamena eskatu die herritarrei eta “bere proiektu politiko aurrerakoiarekin jarraituko duela iragarria die”. Alderdiko egitura gorenak berregitea agindu du, baina ez du gobernua ukituko, eta ez ditu hauteskundeak aurreratuko. Herritarrei barkamena eskatu die horrelakorik saihesteko gai izan ez direlako.
Abalos eta Garcíaren ustelkeria auziari lotuta
José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Cerdánen eta Garcíaren arteko balizko ordainketez hitz egiten duten bost grabazioren berri eman du Guardia Zibilak.
Grabaketak Koldo Garcíak Cerdáni eta Abalosi egindakoak dira –zortzi guztira, Cerdani bost– eta 2019 eta 2023 artekoak lirateke. Guardia Zibileko ikertzaileen ustez, horiek entzunda antzematen da hitz egiten ari direla enpresa eraikitzaileei zor dieten diruaz, “eta badirudi Santos [Cerdán] bera dela ordainketa horiek kudeatzen dituena”.
Hainbat obrengatik egindako ordainketak ere zehazten dira ikerketan: 550.000 euro Murciako bi esleipen dira, Acciona konpainiak Adifi (Espainian trenbide egiturak kudeatzen dituen erakundea) egindako bi lanengatik. 70.000 euro etxabe bati lotutakoa; eta 450.000 euro Logroñon, Sevillan eta Bartzelonan egindako beste hiru esleipeni dagozkie. Guardia Zibilaren susmoen arabera, lehen bi kopuruak poltsikoratu zituzten Abalosek eta Garcíak, baina hirugarrena ez, eta horren bueltan ari ziren García eta Cerdán.
Esaldi larrienetakoak
Guardia Zibilaren txostenak dioenez, Garcíak zera esaten dio Cerdáni: “Ea, ikus dezagun. Lehen txandatik nik 450.000 jaso ditut, horiek dira hiru kontratu eta 50.000 azken bi kontratuetakoak. Ados?, eta gero eman zizkidaten 70.000, etxabearen kalteordainari zegokiona (570.000). Ados, hori da. Horiek dira nire kontuak, baina ez dakik zureak ere hala diren”.
Beste batean, berriz, honakoa esaten dio Garcíak Abalosi: “Santos puta-kume horrek dirua patrikaratu du eta niri barrabilak handitzen ari zaizkit”. “Santos puta-kumeak erabili nau hamabost urtez eta ez dit ezer esan. Sartu behar gaitu arazo batean, bai zu bai ni”. “Jakina, tontoa naizenez, herrikoa naiz, mendikoa, astakirtena, gai naiz norbaiti hankak apurtzeko berak eskatzen badit”.
Eta beste hizketaldi zati bat PSOEren 2014ko primariei buruzkoa da, Cerdánek Garcíari luzatutakoa: “Bukatzen denean, ez zaitzala ikusi inork eta falta zaizkizun bi horiek bozkatu izan balute moduan apuntatu, eta gero sartzen dituzu bi boto-paperak”.
Cerdán: Nafarroatik Madrilera
Santos Cerdánek (Milagro, 1969) Nafarroan egin du bere ibilbide politiko gehiena. 2021ean PSOEko idazkari nagusi izendatu zuten eta, hainbat hedabideetan azaltzen denez, 2015ean hasi zen harremanetan Koldo Garcíarekin, Nafarroan. 1999an afiliatu zen PSNra eta hiru legealditan zinegotzia izan zen bere herrian. 2014an PSNko parlamentari lanetan hasi zen, baina 2017an Madrilerako jauzia eman zuen Pedro Sánchez buruzagi sozialistak PSOEko primariak irabazi ondoren.
Esaten da berak garrantzi handia izan duela alderdi abertzaleek Sánchezi emandako sostenguan eta bereziki, PSNk eta EH Bilduk Nafarroan bideratutako akordioetan. Sona handia izan zuen ere Carles Puigdemontekin Bruselan izandako bilerak, non Juntsek Sánchezen Gobernuari eman zion sostengua negoziatu zuten.
2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Zezenketaren kontrakoa naiz, baina debekua heltzen den bitartean, jarraituko dut zezen-plazetan gozatzen”. Lagun baten iruzkin zinikoa gogorarazi dit Jose Luis Ábalos PSOEko ministro ohiaren azken polemikak.
Izan ere, Koldo ustelkeria kasuaren testuinguruan... [+]
Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]
María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
ARGIAk hamaika aldiz eskatu dio Gasteizko Hirigintza Saileko Eraikuntza Zerbitzuari, urte batez, bi espedienteren inguruko informazioa. Hainbat aldiz ziurtatu zaio hedabide honi informazioa igorriko zitzaiola. Inoiz ez dute egin, eta hainbat hitzordu eta eskaera ofizial utzi... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.
Vithas San José klinikak fitxatu du Jaurlaritzako Osasun sailburu ohia, kargu publikoa utzi eta urte eta erdira.
Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]
904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]