Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

  • Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.

NBEko Batzar Orokorra. Rtve

2025eko ekainaren 13an - 10:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ebazpenaren emaitza NBEren Segurtasun Kontseiluaren blokeotik dator, pasa den astean AEBek betoa jarri baitzioten antzeko ebazpen bati: su-etena, bahituen askapena eta laguntza humanitarioa baimentzea eskatzen zuen. Espainiako Estatuaren proposamenaren testuak baldintza horiek guztiak jaso ditu eta aldi berean Israelen aurkako diskurtsoa gogortu du “nazioarteko eskubidea bortxatzeagatik” kontuak eman behar dituela nabarmenduta.

"Israeli, potentzia okupatzaileari, eskatzen dio blokeoa berehala amaitzea, mugako pasabide guztiak irekitzea eta laguntza Zerrenda osoan Palestinako biztanleria zibilari iristen zaiola ziurtatzea", dio testuak. "Zibilen gosetea gerra-metodo gisa erabiltzea eta sarbide humanitarioa legez kanpo uztea gaitzesten ditu". 

Nazio Batuen Erakundea

12 estatu bakarrik agertu dira kontra, tartean dira AEBak, Israel, Hungaria, Argentina eta Paraguai. NBEko Batzar Orokorraren ebazpenak, Segurtasun Kontseilukoak ez bezala, ez dira lotesleak, baina onartuak izateko gehiengo erlatiboa baino ez dute behar. Horregatik Batzar Orokorrean Palestinaren aldeko hainbat ebazpen onartu dira. Segurtasun Kontseiluan aldiz, bost kide iraunkor daude eta beto eskubidea daukate, hau da, haietako bakar batek kontra bozkatuz gero ebazpena ez du aurrera egingo, hauek dira beto eskubide duten munduko estatu bakarrak: Txina, AEB, Errusia, Frantzia eta Erresuma Batua.


Nazio Batuen Erakundea kanalean gehiago
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.