"`Hitzaro' jende estilo jakin batentzat da interesgarria"


1996ko urriaren 20an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Saioaren edukia zerbaitetan aldatu al da?

Ez da gehiegi aldatu. Aldaketa nabarmenena elkarrizketatua programako gai nagusiarekin lotutako norbait izango dela da. Erreportaiako gaia modu zabalean jorratuko dugu zazpi bat minutuetan, horretarako gaiaren inguruko buruz protagonista elkarrizketatuko dugu. Bestela programaren eduki, eskema eta jorratzeko modua nahiko antzekoak dira.

Zein da «Hitzaro» eta «Lengua viva» saioak izateko funtsa?

«Hitzaro» euskaldunentzako informatibo bat da, beraientzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratu behar ditugu. Eta erdaldunentzat informatiboa izateaz gain, euskarara elebitasunaren abantailak azalduz hurbiltzea nahiko genuke. Bereizketa hori sakontzea dugu asmoa, erdaldunengana ahal den eta gehien iristeko.

Urtebeteko esperientziak ikuslego finko bat eman al dizue?

Programa ikuslego nahiko zabalarentzat izan zitekeen, jorratzen diren gaiak jende askori dagozkiolako. Baina, programaren definizioa, planteamendua eta ematen den ordua dela-eta, jende estilo jakin batentzat da interesgarria. Halaber, ikuslego leiala daukagu, hori guretzako oso garrantzitsua da. Ikusleak programa astero jarraitzea eta hau ikusten gustura sentitzea nahiko genuke.

Astean orduerdik gaiak sakontzeko aukerarik ematen al du?

Gure asmoa programa informatiboa modu arin eta entretenigarrian egitea zen. Beharbada, euskarari buruzko eztabaida sakonak ez dira telebistan egin behar, nire ustez, orduerdikoak baino informatibo luzeagoak ez dira egokiak izaten. Horrek ez du esan nahi euskarari buruzko azterketa eta eztabaida sakonak gure programan lekurik ez dutenik.


Azkenak
2025-06-30 | Behe Banda
Madril A, Madril B

Bécquer no era idiota ni Machado un ganapán… Hogeita hamabost gradutan eta Gabinete Caligari-ren Camino Soria entzunez igaro dut bidaiaren gehiengoa, errepide ertzean noizbehinka agertzen diren zezen beltz erraldoiei agur eginez. Laugarren orduan sartzear,... [+]


Irantzu Mugeta hil da, gerra zikinak kolpatutako antifaxismoaren sinboloa

Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]


Tentsioa eta liskarra Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, herritarrek PPko zinegotzi Antépararen negozioak salatzean

Ekainaren 20ko osoko bilkuran, herritarren txanda baliatuta, hitza hartu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak, gasteiztar guztiei errolda eskubidea bermatzea aldarrikatzeko. Etxebizitza sareko kideek PPko zinegotzi Gustavo Antépararen negozioak ere salatu zituzten, eta... [+]


San Martzial eguna, Irungo Udalak elikaturiko marmotaren eguna

Irungo udal gobernua ez da gai izan 29 urte luzetan alardeari lotutako gatazka konpontzeko… ez duelako nahi izan, beste alde batera begiratu duelako, alarde baztertzailea babestea aukeratu duelako, ausardia politiko falta eta arduragabekeria instituzional itzela erakutsi... [+]


Oporretako plana

Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.


2025-06-30 | Nagore Zaldua
Itsaso bat zahagi gardenetan

Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]


2025-06-30 | Jakoba Errekondo
Zelai gorrietako gorbela eta patata

Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideei oldartu zaie Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


2025-06-27 | Hala Bedi
Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailaren lehenetik aurrera

Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.


Eguneraketa berriak daude