"Nazioanalismoari lehen edo bigarren deitura jarri behar zaio defini- tzeko"


1995eko urriaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jose Angel Cuerda, Gasteizko alkateari elkarrizketa
"Nazioanalismoari lehen edo bigarren deitura jarri behar zaio defini- tzeko"
Jose Angel Cuerda, Gasteizko alkatea
Araban eta Gasteizen abertzaletasuna gain-behera dator. Jelkide eta Gasteizko alkate gisa, zer deritzozu horri?
Arabako zatirik mediterraniarrean euskaldun sentitzeak ezaugarri ezberdinak ditu Gipuzkoa edo Bizkaiarekin alderatuz gero. Nazionalismoari lehen edo bigarren deitura jarri behar zaio definitu ahal izateko. Nik beti hitz egin izan dut nazionalismo solidarioaz, bere baitan oinarrituta ez dagoen nazionalismoaz, nazionalismo irekiaz, nazionalismo mestizoaz...
Hauteskundeetako datuen arabera, Araban EAJ da eusten dion indar abertzale bakarra, HBk eta EAk behera egin baitute. Etorkizunean beste probintzietan gerta daitekeenaren isla al da?
HBk defenditzen duen nazionalismoak krisi sakonean sartu beharko luke. HBk oso serio planteatu behar du bere etorkizuna, ikuspegi demokratikotik planteatu gainera. Egun aldez aurretiko aukera nagusia ez dago nazionalismo edo ez nazionalismoan, demokrazia edo ez demokrazian baizik. HBk iraunbizi nahi baldin badu, kontzepzio demokratikotik soilik egin dezake.
EA, aldiz, banaketa batetik sortzen diren alderdi guztiak bezala, pertsona zehatzei oso uztartuta dago, krisi sakona jasango du Garaikoetxea lider ez duen une beretik. Ez badu bere etorkizuna eta izaera birplanteatzen, Gasteizen gertatutakoaren antzeko ezusteko ez-atsegina gerta daiteke: EAJrekin hauteskunde-aurretiko hitzarmena lotu nahi ez izateagatik, Udaletxetik desagertu egin da eta kasik 5.000 boto zakarrontzira joan dira.
EAren etorkizuna EAJrekin batera joatea dela uste al duzu?
Ez EAJrekin bat egitea, elkarrekin lan egitea baino. Convergenciak eta Uniok oso ondo erabili duten formularen bidez agian: bi alderdiek euren independentzia mantentzen dute, euren nortasuna... baina batzen dituzten gauzetan elkarrekin egiten dute lan. Hori izan daiteke formula EAk eta EAJk defenditzen duten nazionalismo demokratiko eta solidario hori ez ahultzeko, euskalduna bezain legitimoak diren espainiar nazionalismoen bultzadaren aurrean.
Zer iruditzen zaizu zure alderdikide ohia den Jose Maria Gorordoren estrategia Bilbo EAEko hiriburu izatea eskatzen?
Ez dakit estrategia hori medio zer lortu nahi duen. Zentzugabekeria litzateke edozein euskal alderdi politikok Gorordoren proposamena onartzea, eta Gorordok berak badaki hori. Are gehiago Gasteizen inbertsio mailan bai Eusko Jaurlaritzarako bai Lehendakaritzarako bai Eusko Legebiltzarrerako milaka milioi pezeta lortu direnean.
Maiatzaren 28ko hauteskundeen arabera, UAk beherantz egin du. Porrotaren hasiera al da, ala berriro gora egiteko moduan izango da?
UAk hasi duen gain-behera itzulbiderik gabekoa da. Epe laburrean, iraunbiziko bada, PPren ondoan egin beharko du; bakarrik desagertu egingo da, are gehiago Pablo Mosquera politikoki desagertzen denean.
UAren presentzia indartsua dela eta, EAJk zein beste alderdiek autokritika egin beharko luketela esan izan duzu. Egin al du EAJk horrelakorik?
Egin du, baina partzialki eta azaletik baino ez. Eta gauza bat partzialki egiten denean ez da ongi egiten. UAk garrantzirik ez duela eta egun bateko lorea izanik desagertu egingo dela pentsatu da. Baina azterketa hori egin behar da. Agian UA aitzakia izango da, baina garrantzitsuena da ikustea zer gertatu den milaka gasteiztarrek eta arabarrek UAri botoa emateko.
EAJ kasik eredu konfederal batetik eredu zentralista batera pasatzearen errua aipatu zigun Alberto Ansolak. Bat al zatoz iritzi honekin?
Herri honetan jainkozko hitzak dauzkagu: independentzia, subiranotasuna, autodeterminazioa, konfederazioa, zentralismoa, federalismoa... Pertsona batek hitz horietako bat nola ulertzen duen esaten didanean, orduan esango diot berarekin bat egiten dudan ala ez.
EAEk oraindik ez du lortu behar bezalako instituzio alorreko garapena. Udal autonomia finantzieroan, udal konpetentzietan, deszentralizazio printzipioan, gerturatze printzipioan... asko aurreratu behar da. Hitz egin dezagun proiektu zehatzez, printzipio handi horiek indarrean nola jarri ikusteko. Euskal Intsituzio Legearen aldekoa naiz, eta hau oraindik ez da egin.
EAJren politikaren ardatza autodeterminazio eskubideak izan behar du?
Autodeterminazioa oinarrizko eskubidea da, maila kolektibo zein indibidualean. Maila indibidualean eskubide guztia daukat nire autodeterminaziorako, hots, nire nortasunaren garapen librerako. Herriek ere eskubide hori daukate, eta hori ukatzea izugarrizko burugabekeria da.
Baina gakoa zera da: autodeterminazio eskubidea gauzatzeko modu ezberdinak daudela. Alderdi politiko bakoitzak gai izan behar du alternatiba propioa osatzeko autodeterminazio eskubidearen gauzaketan, lehen zatian geratzea planteamendu beldurtia baita.
Eta zein da Jose Angel Cuerdaren alternatiba?
Dauzkagun bost estamentuetatik hiru funtsezkoak dira: udala, erregioa eta Europako Batasuna. Beste biek garrantzia txikiagoa dute, eta denborarekin are txikiagoa. Une honetan estatuak Europako Batasunaren zuraje funtzioa bete behar du, eta apurka desagertze bidean da. Ondorioz, duela 500 urte egin behar zena orain egin nahi izatea anakronismoa iruditzen zait, garaiz kanpo egotea.
Euskadiren etorkizuna, Euskadiren autodeterminazioa, Europako Batasunean dago, eta nik Europako Batasuna Erregioen Europa bezala desio dut. Denborarekin gaurko 15 estatuak 50, 100 edo 150 erregio izango dira.
Euskal Herri independentea aberatsagoa litzatekeela herritarrak konbentzitzen saiatzen ari da HB...
Agian Euskal Herri independentea, bere Estatuarekin, aberatsagoa litzateke, nik modu ezberdinean ulertzen dudan Euskal Herri horrekin alderatuta. Froga ezin daitezkeen bi aukera dira. HBren planteamendua erakargarria baldin bada, eta nahikoa argudio eta datu baldin badituzte herritarren gehiengoa konbentzitzeko, zoragarri. Hobeto biziko bagara, inor ez da izango horri uko egiteko bezain traketsa. Baina HBk planteamendu hori sistema demokratikotik atera gabe defenditu eta azaltzeko, argudioak emanez, ausardia politikoa izan behar du.
Zuen koalizio-kideei dagokienez, PSE-EEko zein sektoretatik zaude gertuago, ETA eta HBrekin elkarrizketa bultzatzen duten gipuzkoarretik edo Buesa bezalako sinesgorrenengandik?
HBrekin eta ETArekin hitz egin eta negoziatu egin behar da, indarkeriarekin amaitzeko modu bakarra hori baita. HBko, ETAko, Jarraiko eta inguru horretako jendea irteerarik gabeko kaleari irteera bilatu nahian dabilela pentsatu nahi dut. Euren ikuspegitik irteera duina nahi dute, umiliaziorik gabekoa. Hitz egin behar da, indarkeria ez baita bukatzen Poliziarekin, ezta umiliazioarekin ere.
Bide horretan amnistia berria egin beharko da, behin-betiko amnistia, nahiz eta batzuentzat gogorra izango den. Ekintza politiko bezala egin behar da amnistia. Indulto pertsonala justizia-ekintza den bezala eta indulto orokorra grazia-ekintza, amnistia ekintza edo neurri politikoa da, grazia eta justiziarekin zerikusirik ez duena. Guztiok onartutako amnistia horrekin amaierako puntua jarri behar da, jende horrek berriro armarik ez duela hartuko seguru izatean.
Gasteizko Ertzaintzaren hedaketan izandako gertaerek zenbait zauri ireki zituzten. Konponduta al dago?
Gertaera bakan hori HB eta bere inguruko jendeak eragindakoa izan zen. Ertzaintzaren erreakzioa neurriz kanpokoa izan zen eta horrek erosoa ez zen egoera eragin zuen guztiontzat. Ertzaintzaren edozein gehiegikeria salatu egin behar da, baina aldi berean indar berarekin salatu behar ditugu horrelako eskuhartzeak eragiten dituztenak. Arrazoirik ez badago ondoriorik ere ez baita izango.
Jakina, batzuek hori guztia alderantziz ulertzen dute: beraientzat biolentzia izatearen arrazoia Ertzaintzaren izate bera da. Sorgin-gurpil horiek bien aldetiko elkarrizketarako izpirituz konpontzen dira. Zaila da hitz egitea norbaitek mahai gainean metraileta duela, baina bakea lortu egin behar da. Elkarrizketon bidez metraileta behin-betiko lurperatuko dela espero behar da
Bilboko gotzainaren izendapenaren inguruan gauza asko esan dira. Zuri zein itxura eman dizu Asurmendi Gasteizko gotzain berriak?
Erlijio bateko borondatezko kide bezala, nire elizaren barruan, buruzagi izpirituala zein nahi dudan eta nola aukeratu behar den esanez iritzia eman dezaket. Baina alderdi politiko batetik nik ez daukat zertan iritzia eman erlijio katolikoak, budistek, mahometanoek edota judutarrek aukeratzen dituzten buruzagi izpiritualei buruz, edo beroriek aukeratzeko moduari buruz. Erabat gaitzesgarria da nik, alkate eta EAJko kide naizen aldetik, erlijio batek bere buruzagi izpiritularen hautaketari buruzko iritzia ematea.
Ez zatoz bat, orduan, Xabier Arzalluzekin?
Hori nire ikuspuntua da. Norbaitek beste ikuspuntu bat baldin badauka, bera ez dator bat nirekin.
MIKEL JAUREGI
PELLO ZUBIRIA
Jose Angel Cuerda, Gasteizko alkatea
«Nazionalismoari lehen edo bigarren deitura jarri behar zaio definitzeko»
Ez da marka makala Jose Angel Cuerda egiten ari dena. Bosgarren legealdia du Gasteizko alkatetzan, nahiz eta azken udal hauteskundeen aurretik ez zela aurkeztuko behin eta berriro errepikatu. 61 urteko gasteiztarrari buruz, bere `etsai' politikoek ere zerbait berezia duela aitortzen dute. Ez du alderdi politikoen diziplina atsegin, eta akaso horretan datza bere xarma.
JAUREGI, Mikel/ZUBIRIA, Pello

8,9-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazCUERDA1
EgileezJAUREGI5Politika
EgileezUBIRIA2Politika

Azkenak
Israelek Qatarreko hiriburua bonbardatu du Hamaseko buruak hil nahian

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


Eguneraketa berriak daude