«PPren eraginez, galizieraren legea ez da % 100 garatzen»


1993ko uztailaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
A.Santamarina, Instituto da Lingua Galegako zuzendariari elkarrizketa
«PPren eraginez, galizieraren legea ez da % 100 garatzen»
Anton Santamarina, Instituto da Lingua Galegako zuzendaria
Hamar urte bete dira ekainean Galizieraren Legea gauzatu zenetik eta galizierak ez du oraindik araudi kontsentsuatua lortu. Batzuen ustez, balantza portugesaren aldera bideratu behar da; beste batzuek, aldiz, gazteleraren eraginari egokiago deritzote. Datorren uztailaren 25ean Dia da Patria Galegaren eguna denez, haraino abiatu gara Anton Santamarina, Instituto da Lingua Galegako zuzendariarekin hitz egiteko.
ARGIA. Instituto da Lingua Galegak bi arlo lantzen ditu: normalkuntza eta araudia. Normalkuntzari dagokionez, zein da gaur egun galegoak duen pisu kultural eta soziala?
A. SANTAMARINA. Oso kontuan izan behar dugu Galizian landa giroak duen pisua, eta galizieraren erabilera zonalde hauetan oso garrantzitsua da. Azkenengo erroldaren arabera, biztanleen % 90ek galiziera ulertzen dute eta erdia baino gehiagok galiziera erabiltzen du. Dena den, datu hauek nahiko erlatiboki aztertu behar ditugu, azken batean, gaur egun landa giroan bizi direnen batez besteko adina 60-70 urte bitartekoa baita, beraz, elebakarreko Galizia desagertzen ari da. Hau eskoletan galiziera irakatsiz orekatu daiteke. Duela 30 urte, jende gehiena ez zegoen alfabetatuta eta gaur egun, aldiz, % 100 alfabetatuta dago. Hirietan galiziera ikasten duen jendeak, normalean militantzia izaten du arrazoia, eta denok dakigu zein den abertzaletasunaren pisua Galizian.
A. Alfabetatuen portzentaia % 100 dela aipatu duzu.
A.S. Oso jende gutxi dago alfabetatu gabea. Kontuan hartu behar duzu galiziera hizkuntz erromanikoa dela, ezin da euskararekin konparatu. Elebitasun pasiboa dago, hau da, gaztelera hiztunak galiziera ulertzen du eta galiziera hiztunak gaztelera ulertzen du. Ez dago ume galegoak alfabetatzeko arazorik, gazteleraz alfabetatuta daudelako.
A. Dirudienez, desberdintasun handiak daude landa giro eta hiri giroko galiziera hiztunen artean, konzientzia mailari dagokionez batez ere.
A.S. Galiziera, orain arte behintzat, klase hizkuntza izan da, hau da, estigma bat izatera heldu da. Galizierari ezjakinaren, abarkadunaren hizkuntza irizten zion kontzeptua gainditu behar genuen, aurriritzi sozial hutsa baitzen. Azken urteotan, asko aurreratu dugu zentzu honetan, irrati eta telebista autonomikoak direla eta, unibertsitateak ere galiziera barneratu du, Galiziako eta galizieraren intelektualak izateak asko lagundu du, Administraziotik ateratzen diren paperen % 90 inguru galizieraz daude... Galizieraz hitz egitearen harrotasuna berreskuratzen ari gara.
A. Oinarrizko hezkuntzan galizieraren irakaskuntza beharrezkoa da baina beste ikasketa mailetan ez. Zergatik?
A.S. Oinarrizko hezkuntza eta hezkuntza ertainetan ere derrigorrezkoa da galizieraren irakaskuntza. Unibertsitateko irakasle askok galizieraz ematen dituzte klaseak eta Santiagoko unibertsitatean ikasgaien % 20 galizieraz izaten dira. Dena den, oso desberdina da hizkuntza menperatzea eta erabiltzea. Gazte gehienek ez dute hizkuntza erabiltzen, ez bada militantziagatik. Galizieraz ematen diren ikasgaiak irakasleen esku daude. Hau da, institutu eta eskola batzuetan badaude zenbait irakasle galizieraz irakasten dutenak, baina borondatezko jarrera da, ez dago araututa. Hala eta guztiz ere, kasu hauek kontrolatutakoak baino gehiago izan arren, ez dira % 50era heltzen. Bestetik, egia da Galizieraren Legea ez dela bere osotasunean aurrera eramaten.
A. PP, estatuko alderdi bat, Xuntan egoteak nola eragiten dio normalkuntza prozesuari?
A.S. PPren eraginez, Galizieraren Legea ez da % 100 garatzen, ez da behar bezala baliatzen. Aurreko mendeko berpizkunde kulturala eman zela denok onartutako gauza da. Hau da, Rosalia de Castro idazle nazionala da. Honekin batera, frankismoaren aurkako mugimenduan alderdi politiko guztiek aldarrikatu zituzten Galiziaren hizkuntz eskubideak. Trantsizio garaian alderdi politikoek galiziera bereganatu zuten programa politikoetan. Baina urteak pasatu diren heinean, badirudi konpromezu hori ahultzen doala. Alderdi abertzaleen hizkuntz eskaerak handitzen direnean, estatuko alderdiek honen aurka egiteko ikusten dute euren burua. Eta galizieraren eskubide eskaerak, estatuko alderdien aldetik, asko murriztu dira. Estatuko alderdietako politikari gehienek galizieraren erabilera liturgikoa egiten dute: etxean gazteleraz hitz egin eta Legebiltzarrean galiziera erabiltzen dute.
A. Gaur egun galizierak badu araudi ofiziala, baina kritika asko jaso ditu reintegrazionista edo galego-portugesen aldetik. Esaten dutenez, araudi ofiziala gazteleraren arautegiaren menpe dago.
A.S. Bi jarrera daude: batzuen ustez galizierak badu berezko araudia, hau da, galiziera-portugesaren adar bat dela eta, honen ondorioz, desberdintasun handiak daude galiziera eta galiziera-portugesaren artean. Desberdintasun hauek ez dira gaindiezinak baina bai nabarmenak. Hauxe da jarrera ofiziala eta institutu honek defenditzen duena. Reintegrazionistek portugesa galizieraren araudi kultoa izatea aldarrikatzen dute. Ezin da esan zein den hobea, ezin dugu esan zein den egokiena. Nire ustez, zentzu honetan sentimenduen alorrera pasatu behar dugu, hau da, galiziar batentzat portugesa ikastea bigarren hizkuntza bat ikastea bezala izango litzateke, beraz, gaztelera ikastea bezain zaila. Bigarren arrazoia fonemak dira. Adibidez, portugesaren j-k gure x-k dira, zergatik idatzi behar dugu j-z, x bezala ahoskatzen baditugu?
Myriam Gartzia
16-17

GaiezHizkuntzaGalegoa
PertsonaiazSANTAMARIN1
EgileezGARTZIA3Hizkuntza


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude