«Gu bidaiaren artisauak gara, ez kateko langileak»


1993ko ekainaren 20an
Pako Txabarriri elkarrizketa bidai agentziei buruz
«Gu bidaiaren artisauak gara, ez kateko langileak»
Pako Txabarri, Banoa bidai agentziaren arduraduna
Pako Txabarri, beste batzuen artean, Banoa bidai agentziako kide da. Bulegoan lan egiteaz gain, bidai-gidaria da. Ohizko gidarien lan moduetatik ihes egin nahi du eta Banoaren `bidaia desberdinak' nahiago ditu. Berarekin aritu gara bidai agentzia berri hauen egoeraz hitz egiteko. Oporretako garaia heldu denez, ondo dago jakitea zer eskaintzen diguten enpresa hauek.
ARGIA. Badirudi, hondartza eta itxasoko oporretarako aukerek gero eta arrakasta txikiagoa dutela. Banoa filosofia horretatik ateratzen den bidai agentzia da.
PAKO TXABARRI. Alde horretatik oso garbi ditugu zeintzuk diren irizpideak. Gure eskaintza ez da handia, taldeak ere txikiak dira, ez dugu jotzen luxuzko hoteletara... gure ideia beste bat da. Lan hau dirua irabazteko egiten dugu, baina bidaiatzea oso gustuko dugulako, batez ere, egiten dugu hau. Indiara doan gidaria, adibidez, hamaika aldiz egon da han eta Indiaz dakien dena azalduko du; gero pertsonaren esku gelditzen da aukeratzea. Ez gara luxuzko hoteletara joango, edo agian bai, baina guretzat leku interesgarrienak direnetara eramango ditugu, nahiz eta hotelik ez izan. Gau horretan hamaka batean egin behar bada lo, horrela egingo dugu. Gure eskaintza ez da handiegia, bidaiaren `artisauak' garelako. Ez gara maioristak, nahiz eta gutxi izan, dakiguna ondo egitea da gure helburua eta, ohizko agentzietatik eskaintza berezia egitea nahiago dugu.
A. Hala eta guztiz ere, agentzia multinazionalekin konpetitu behar duzue. Nola aurre egin hauei?
P.T. Orain arte diferentzia nabarmen bat egon da: gure merkatua eta eurena oso desberdinak ziren. Hau da, gure merkatua askoz ere txikiagoa izan arren, oso zehatza zen, eskaera zehatzekin zetorren eta guk, bestetik, ez dugu zereginik ohizko agentzietara joaten diren bezeroekin. Ez dakigu zer dagoen Benidorm-en, eta gainera ez dugu jakin nahi ere. Baina orain gauzak aldatu egin dira. Hainbat agentzia sortu dira geurea bezalakoa eta ohizko agentziak guk orain arte landu ditugun bidaiak eskaintzen ari dira, «abentura bidaien» izenpean. Gureak «abenturako bidaiak» soilik izan ez daitezen saiatzen gara, herrialdeen errealitatera hurbiltzen. Hirugarren munduko herriak ulertzea eta eurek gu ulertzea. Ohizko agentzia hauek ikusi dute merkatu hori, eta hartzeko asmotan dabiltza.
A. Azken honi gaur egungo krisi ekonomikoa gehitzen badiogu, zer gertatzen da?
P.T. Oraingoz ezer ez. Alde batetik, agentzia multinazionalen sarrerak ez digu ezer kendu, eta bestetik, gugana datorren jende kopurua igo egin da. Gure bezeroen ezaugarri ekonomikoek berdin jarraitzen dute. Beldur ginen aurtengo aurrikuspenak egitean, baina jarri genituen helburuak betetzen ari gara.
Hala eta guztiz ere, guk ez dugu etekin handiak lortzeko helbururik. Gure helburua hori izango balitz, agian gehiago nabarituko genuke, baina ez da horrela. Eta lehen esan dizudan bezala, helburuak betetzen ari gara.
A. Baina zuen bidaiak beste agentzienak baino garestiagoak dira.
P.T. Arrazoi sinple batengatik: ez ditugu pertsona talde handiak antolatzen. Horrek gastuak garestitzen ditu; azken batean, zenbat eta talde handiagoa izan, orduan eta prezio hobeak lortzen dituzu. Gure taldeak, normalean, 8 pertsonak osatzen dute, 16 gehien jota. Hor ere bidaiaren filosofia islatzen da: lehen aipatutako errealitate berri batera hurbiltzea eta, noski, mendebaldeko sistema kontsumistaren `kutsadura' inposatu gabe.
Gure zirkuituak asko lantzen diren bidaiak dira, pertsona zehatzek eginak eta, gauza guztien gainetik, gureak. Hau da, ez ditugu beste zerbitzu batzuk hartzen, guk kontrolatzen dugu prosezua, hasten denetik bukatzen den arte. Astisauak bezala. Artisauak lan kate baten jartzea zaila den moduan, katean lan egiten duen langilea ez da artisaua. Artisauen produktuak katean egindako produktuak baino garestiagoak dira.
A. Lehen bezeroen ezaugarri ekonomikoak aipatu dituzu. Zein bezero mota duzue?
P.T. Gehienek soldata egonkor bat dute. Irakasleak, funtzionariak edota lanbide liberaletan dabiltzanak: gure bidaiak uztaileko soldata, udako extra eta aurreztutako pixkatekin ordaintzen dituzten pertsonak. Adina, normala denez, 30 eta 45 urte bitarte mugitzen da. Normala diot, bidaiaren filosofiagatik eta, bestetik, dirua izatea esan nahi duelako. Gazteagoak ere badaude, baina salbuespen ez badira ere, oso gutxi bai. Bestetik, lehen aipatu dudan belaunaldikoak, euren bizitza moduagatik, gehienak ez daude ezkonduta eta ez dute familia aldeko erantzukizunik. Bakarrik bizi direnak, bikoteak...
A. Baina, azken batean, ez dituzue zuek ere bidaia hauek kontsumo produktu bihurtzen?
P.T. Bai eta ez. Bai, dirua irabazteko egiten dugulako eta ez, ez dugulako inoiz masifikatuko. Gure helburua agentzia mantentzea da. Gainera, hemen lanean ari garenok bidaia daramagu odolean, gure bizitzaren alde garrantzitsu bat da. Hamaika aldiz egon gara munduko txoko batzuetan bidai-gidari izan gabe. Ondo ikasiak gaude zentzu horretan.
Ohizko agentziak gu baino aurreratuago doaz, heltzen diren tokiak kontsumo produktu bihurtuko dituzte. Gu ez, eta horrela gertatuko balitz ni izango nintzateke eserleku hau utzi eta agentziatik alde egingo lukeena; bestetik, hala balitz Banoa ez litzateke Banoa izango, auskalo zer izango litzatekeen.
Myriam Gartzia
20-21

GaiezEkonomiaerbitzuakTurismoa
PertsonaiazTXABARRI1
EgileezGARTZIA3Ekonomia

Azkenak
Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


“Euskal Herrian berezko askapen prozesu bat badagoela konturatzeko balioko dute topaketek”

Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak antolatu ditu larunbatean, Tafallan (Nafarroa). Egun osoko egitarau zabala antolatu dute, eta mugimendu horretako kide den José Javier Oses "Jotas"-ekin hitz egin du ARGIAk. Osesek azpimarratu du elkarteak Euskal Herri... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


2025-05-22 | dantzan.eus
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Iratxe Sorzabalen aldeko epaiari helegitea aurkeztuko dio fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]


2025-05-22 | ARGIA
90 kamioi baino ez dira sartu Gazan eta gosetea zabaltzen ari da

NBEk azaldu duenez, egunotan soilik 90 kamioi sartu ahal izan dira lurraldera oinarrizko elikagaiekin; beste 105 zain daude mugan. Gazako gobernuaren prentsa bulegoak emandako datuen arabera martxotik 326 pertsona hil dira elikagai eta botika faltagatik eta 300 abortu izan dira... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


2025-05-22 | Gedar
Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean

Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.


Eguneraketa berriak daude