Xabier deuna, euskal izkuntzaren zaindari aundia


1965eko azaroaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aita Gaztelumendiri elkarrizketa
Xabier deuna, euskal izkuntzaren zaindari aundia
Gure Naparroak, Aragoe'ko mugan, tontor txiki batean agiri, beti maltatua izan bear degun zatitxo bat, azaltzen digu: Azpilkuetarren gaztelua.
Antxe, bere dorre lirañak zeratuntz altxatuaz, ez du galtzen eta ez du galduko ere duan trebetasona. Antziñako gada-toki porrukatua. Kondairak dionez etzuten errex larreratu Naparroaren arerioak, gaztelu au. Auxe izan baizan Aragoi'ko aurre guztian gure analen zaindoki egoklena.
Urte askerik ez dala, lurralde anetxek ikustatu nituen Baitere guda gora-bera abek jaso ere. Nolatan beste gaztelu mordoxka batzuek, naiz eta onen añakoak ez izan, sakabanatuak zeudela atzerontz Xabier'ko gaztelua inguratzen zutela, andik egiten ziran oarkuntzak artuaz. Keezkoak ote? Alako begitoki (atalaya) bat, Leire zan. Onen kondairari joko diogu boste batean. Leku onen atzeak, oraindik gaur basurde tokiak dira.
Aragoi aldeko laterri-mugan, gudarozteak agertzen ziran bezin laixter, berriak jakiten ziralarik.
Bañan, au utzi dezagun ta guazen ikustera pakearen mengean, gure Xabier nor dan. Josu-lagunak ditugu zaltzalle. Nola ez ba, Xabier bera dakigunez, Josulagunik bikañenetakoa izan baizan.
Ia zer dioten.
Aita Rekondori galdera batzuek bialdu nizkion lengoan. Juaterik ez bai det izan aurten, ta Lotazillaren 3'an Jaiaundia nola dan, ango gerabera batzuek ia ariltzen zizkidan... Bañan eskutitza andik onera irixtean, Aita Rekondo Joana dala esan didate. Ta... nola eranizun ditan Aita Gaztelumendi'k aren ordez? Ikusia dago lekaidetxe eta komentuetan, gaur-gaurkoz, jatortasun ederrean gure euskera maitea, gordetzen dala. Bereak dira eranizan iaioak. Intenzioz beteta juan ba-naiz, ixilduta utzi nau.
Ia, zuek esan.
–Zer asmo dituzute, Josu lagundikoak, Xabier deritzaion gazteluaz? Zabalkunde bat eralizera al-zoazte inguru oietan?
–Gaztelu ari buru gure asmoak oraingoz, auek dira: Gaztelua berriztu antxiñako tankerara. Alboan daukan Basilika bota ta berria jaso aundiagoa, urrutixiago.
Xabier Deuna Mixiyuen Zaindari danez, elburu ontara nai degu batez ere zuzendu emengo lana ta zabalkundea. Ortarako, balta ere "Ciudad Misionera" eraikiko da, lekaidetxe berriak jasoaz ta.
–Zabaltzen ari al da, Josulagundia Mundu osoan? Sinbolismo anndia al du zuentzat, Xabier'en bizitzak?
–Gero ta geiago zabaltzen ari da Josulagundia. Munduko laterri geienetan zabalduta dago, bañan oraindik baztar asko dira zai dauzkagunak. Xabier Deuna, Iñaki Deunaren ondoren, lenengotzat dankagu. Guztiok Mixiyo-zale izanik, Xabier degu eredutzat.
–Ez da galdera egokla, bañan, zein igo zan kristautasunean goi-malla aundiagora, Xabier edo Iñaki?
–Iñaki ta Xabier Deunen santutasun neurria, Janngoikoak bakarrik daki; alaz ere Xabier deunari galdetu bagenio, onek (ta ala dio) bere barna, Iñakiren ondoan, oso txikitzat jotzen du.
–Leire atzean, Aragoi, inguruan, nun izantzan muga edo guda zatia? Xabierten aurrean agertzen dan Aragei'ko erri ori, bere gaztelu ta guzti, Naparroaren aurka izan al zan? Eta, nola-tan iritxi zan, edestiak dion bezela, Xabier'ko Gazteluaren azkena?
–Undués de Lerda'n (Xabiertik Arageiko I e n e n g 0 erria) Aragei'tarrak zuten gaztelu sendoa. Bi erri anen tartean izan zuten lenengo guda bizia. Naparroa Aragei ko erregeak menderatu zuanean, Cisneros Kardenala'k.
Naparroako gaztelu guztiak gei-bera botatzeko agindu zuen, bañon batez ere Xabierkoa orporaño botatzeko, emen sortzen ziralako erregearen aurkako batzar eta erabaki guztiak. Loralllaren ll'an, berrogei gixon onera bidali zituan eta amasei egunean, jardan zuten lan ortan. Baño, Jauna'k ala nai ta, gazteluaren goiko alderdia bakarra bota zuten, beeRo bizitzak osorik utzirik. Baitere gaztelu aurreko oroillen (fosea) arri-esia bota zuten, arri guztia ondora botiaz. Gero lurra gaiñean ipiñiaz ala utzi zuten.
Eta orain dala bost urte arte ortxe egon dira lurpean. Aita Rekondo'k au jakiñik, ez da geratu berriro jaso arte ainbeste eunkadan zatituta egon zana.
–Gaztelua batera utziz, esango al zenidake, zein ikasbidetara jarriak zandeten Zenbat Josu-lagun zeraten, eta zenbat ikasle dituzuten?
–Emen batxilleratua erakusten degu, berez gero Josulagundian sartu ditezen. Beraz Ikastetxe au Lagundiko Seminarioa da. Bertan 36 Josulagun gera ta 206 ikasle.
Zer diozu Konzilioari buruz? Balioisuak al dira Aita Arrupe'ren iritziak?
–A. Arrupe'ren itzaldiaz, ara zer dion «INFORMATIONS CATHOLIQUES INTERNATIONALES» aldizkingiak: (Jakingo dezu noski aldizkingi ori onenetakoa dala). Ara ba: aEgun artan egin ziran itzaldietan garranizikoena ta Eliz-guraseei zarradarik anndiena egin ziena, A. Arrupetren itzaldia izan zan. Itzaldi au aJainko-ukamen aurka, ekintza» (Lucha contra el ateísmo) baru izan zan. Bagenekian Aita Santua'k Josulagundiari oso berexiki lan ori ezarri diola. Ta Aita Arrupe'k bapatean, bere bitarteketasuna lan orren mallan jarri du». Ba dakit, gañera, itzaldi orren ondoren, Gotzai asko joan zaIzkiola bere etxera, berarekin itz egitera.
–Euskal-erriko Kristautasana'ren etorkizuna eta Naparroakoa batez ere, nolatan ikusten dituzu?
–Euskal-errian aldaketa anndink sortu dira, ta Erlijioak astiñaldi aundia artu du. Aiita Arrupe'k esan zuana, egin bearra dago: Erlijioak bere garalko kultura barrnan bizi bear du». Ezin dezake iraun, orain lareun urteko kultura-barruan. Ogeigarren eunkiko kulturan bizi gera ta ortarako, ganz askoetan bide berriak artu bearrean gande. Erlijioa beti bera izanik, lanak eta ekintzak, tankera berriak eratu bear ditu. Naparroa, Panplona ezik lengo era berdintsuan dago ta sinismen aundia nun nai. Orregatik, bear bezela lana egiten ba-da, asko indartu diteke.
–Igartzen al dijoaz, Josulagundiko bokazioak?
–Bokazioak goraka dijoaz; alaz ere ez len ainbat. Aurten 70 geitu gera; orain bi urte baño, 209 gutxiago, ta lengo urtean 185 gutxiago, orain bi urte baño. Komunismo-pean dauden laterrietan ere, geitu dira. Adibidez Poloni'an 27 gazte sartu dire. Yugoeslavian 16. Baita Ipar-Amerikan ere geitu dira. Aurten 347 gazte sartu dira.
Berrien bat ala?
–Josulagun Gotzalak 58 dira. Batikano-Batzar Nagusian 49 dande. Besteak gaxorik edo zarrak diralako, eziñean gelditu dira. Josulagunak danera 36.038 giñan urte-asieran.
–Noiz izaten da Xabier'en urteko egunik gogoangarriena?
–Epaillaren 4'tik 12'ra izan oi degu Xabier Deunaren omenez Esker bederatziurrena. Tarte ortako igandean, gizaseme gaztien "JAVIERADA" deritzana izan oi degu. Aurten 43.000 gazte bildu ziran. Beraz egun anndia da. Baita ere Xabier deunaren eguna, aundia izan oi da. Egun ontan Mixioetara dijoaxtenak biltzen dira. Lengo urtean, 90 gizonezko ta 126 emakumezkoak, emen agurtu ziran. Oso jaiera ederra egin oi dute emengo Basilikan eta gero enparantzan, illeran jarri-ta, Gotzai Jaunak elizkizunean emandako gurutzea, muiñ egiteko danori ematen die. ..
–Donostitik biotz-biotzez eskertzen dizut Aita Gaztelumendi, zure erantzun sakon ta ondragarria. Naparroako Kondairari ekingo diogulakoan nago. Zure errextasun eta jakinduriaz baliatuta. Zure laguntza bikaiña izanik batez ere.
Z. ARGIAK agurtzen zaltu lerro anetatik.
Xabier L.
12

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazGAZTELUMEN1
EgileezXABIER L.Gizartea

Azkenak
Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Melisa Pérez, Kairon atxilotua
“Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu”

Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagunek martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]


“Momenturen batean lortuko dugu antiespezismoa ofizialki hezkuntzako curriculumean txertatzea”

Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.


Eguneraketa berriak daude