"Apostoladu gisa landu dut umorea, Euskal Herria gozoagoa egiteko helburuz"


1990ko uztailaren 08an
Iñaki Linazasorori elkarrizketa

IÑAKI LINAZASORO
"Apostoladu gisa landu dut umorea, Euskal Herria gozoagoa egiteko helburuz"
Iñaki Linazasoro, urte batzuez Tolosako alkate izana, kazetaritza, ikerketa eta liburugintza izan dira bere bizitza lotu duten hiru lokarri sendoak. Historia etnografia, umorea dira estimatuen dituen gaiak. Etxean aurkitzen oso zaila den horietakoa, kasik egunero Euskal Herria goitik behera korritzen saiatu da azken urteotan, gure ohituren taupada sortzen den gune berean sentitzeko irrikaz beti ere. "Lana, eta lana, hainbat dago ikertzeko eta egiteko!" egunero mahai gainean jartzen duen apostua.
"Edozein lekutan denbora gehiago pasatzen dut Tolosan baino. Nere herria, esate baterako, Euskal Herria osoa da. Orain bertan Tolosa Inazioren IV. Mendeurrenean sartu delarik komisioan ari naiz lanean. Esaten denez bi milioi bisitari etorriko da Loiolara, eta nahi dugu ahalik eta jende gehiena Tolosan geratzea. Ez dakit, gure Tolosa estazioa izando den edo apeaderoa, saiatu egin behar behintzat..." izan dira estraineko hitzak etxeko gelatxoan sartu bezain pronto. Hainbat bidai egiten du kasik astero, herrietako ohiturak, festak, paisaiak bere zientoka notatxotan jasotzeko gero. Tolosako herriak hala ere, halako okasio berezitan bera bezalakoak aurre-aurrean nahi ditu.
Euskal Herriko festak jarraitu izan dituzu. Ze nolako aldaketak nabaritu dituzu azken urteotan?
Festak tradizionlaki lehengoari doazte lokarrituta, tradizioari gero eta garrantzia gehiago ematen ari zaiolarik. Tradizioa, ohitura iragazten ari da, serioski gainera. Gainera ez da "cliente en sierra" bat orain esaten den bezala, baizik eta ikusten da piskanaka piskanaka doazela goraka. Lehengo ohiturak ez dira, nola esango nude, "de relumbrón", ez dira oso dotoreak, baina izugarrizko indarra hartu dute. Adibidez, hemen, Tolosan, ohitura da eskopeteroen errebista egitea, lehen alkatearen aurrean pasatzen ziren urtean behin, hori alde batetik, gero prozesioa, bezperak... zeinek esango zukeen gaur egun elizak ustutzen dihoazean garaian, tamaina honetan, neurri honetan, hemengo Bezperak, prozesioak, Bordon dantzak eta hartu daten indarra, izugarria e! Beste adibide bat, Hondarribiko salbea, bederatziurrena. Zumarragan ere berdin gertatzen da egun hauetan: bederatziurrena goizeko sei eta erdietan hasi eta jendea lepazurreaino egoten da! Ez dakit lehengo ohitura zaharretara bueltatu behar garen, behintzat, jendeak Euskal Herria herri bezala ikusi duenean konpromezu hori hartu duela uste dut.
Esan ohi da nortasunari bezala ohiturei heltzen zaiela galtzeko arriskuan ikusten direnean. Honelako zerbait gertatu al da gure ohiturekin?
Bai, bai...
Azken hiru urteotan NIKER ikerketa taldean ari zara lan, Joxe Miel Barandiaranek sortutako Euskal Herriko atlas etnogragikoa osatzen. Zeintzu lan burutu dituzue dagoeneko?
Bi lan eginak ditugu orain bitartean, bata elikadurari buruzkoa eta bestea haurren jokuak. Buru belarri aritzen naiz lan hauetan ikusten bait dut dagoen beharra. Hala ere, batzuk esaten dute: "etnografia, que rollo!", bai, hori sentitzen ez duenak, Euskal Herria maite ez duenarentzat, roilo bat da. Baina zerbait utzi nahi baduzu, Euskal Herriaren aldeko lanen bat edo... Badakit gure hau betirako geratuko den lan bat izango dela, eta etnografiaz egin den lanik bikainena eta sakonena bezala.
Zer diozu zuk etnografia mailan premiazkoenak diratekeen lanei buruz?
Gure Euskal Herriak azken bost gizaldetan baino aldaketa handiagoak jasan ditu hogeitamar urteotan. Pentsatu ezazu beste hogeitamar urtetan halako aldaketa bat izaten bada hankaz gora doaztela gauza asko, eta horiek denak bildu egin behar direla jakiteko ez gure aitonak baizik eta gure gurasoak nola bizi ziren. Telebistarekin esaten duguna: orain telebista dagoen lekuan lehen Jesusen Bihotza egoten zen, eta oraingo mutilek ez dakite Jesusen Bitotzaren irudia zer den. Hauek presa handiko lanak dira. Arrisku handi bat da orain ez biltzea, zeren eta kanpotik datozen haizeek arrastaka eramango bait gaituzte.
Elikadura buruzko lana aipatu duzu lehen. Euskalduna, betidanik, ongi jaten ohitutakoa omen. Topiko hau egia al da?
Gezurra... Gure txuleta janak gerrate ondorengo ohitura da. Ikusi da txaletak atzo goizeko ohitura dela, lehen zorrotz bizi zela euskalduna, eta ez zegoela txuleta jateko ez girorik ez dirurik. Gozokiekin eta berdin gertatzen da. Hemen jendea oso zorrotz bizi izandu da, lehen ,jatorduak oso oso sinpleak ziren, beti berdinak, "sota, caballo, rey". Hemen txanpaina ez zen ezagutu duela berrogeitamar urte arte. Honetan zorionez asko irabazi dugu, aurrerapen handiak ezagutu ditugu, eta denontzat, bai goi mailan dabiltzanentzat eta bai besteentzat ere.
Berak egindako liburuetatik, hogeitasei orotara, lan gehiena, eta zailena, Gipuzkoako baserrien zerrenda osoa aurkezten dituzten biak osatzea gertatu zaiola adierazi digu. «Bitan agortua eta hirugarrena egitelo ilusioz nabil, gaurkoatua gainera. Hau bai izan zela kanpo ikerketa, udaletxeetan ez zegoen zentsurik, bailaraz bailara pasata egin nituen, hamaika mila izen erabili nituen eta toponomiaz aberatsa omen dela esaten didate. Hamaika mila horietatik zazpi mila baino ez dira izango gaur geratzen direnak». Hasi, 1953.ean hasi zen kazetari gisa, gero liburuak egiten jarraitzeko. Lehengoa umorezkoa, "El alma rie", bigarrena "La Otra Gipuzkoa" hemengo leku xarmantenak erakutsiz. Gehienak Euskal Herriko gaiei lotuak dira, historikoak. Azkena "Santa Maria de tolosa" elizaz egindakoa. Umoreari buruz, bere gairik kuttunetakoa, bi egin ditu erdaraz eta bat euskaraz.
Zerk bultzatu zaitu gure herriaren umorea sakontzera?
Beti izan naiz kurioso samarra eta gauza bat entzuten nuenean, galdetzen nuen lekua, data, eta izen abizenak. Horrela artxibatu ditut haiabat fitxa gure umoreaz. Datorren hilabetean plazaratuko dut nere artxiboetan bildutako azken mordoska. Beti izan naiz umoretsua, mutikotan teatro asio egina"Galeria Dramatica Salesiana"n kasu. Orduan denok ginen luistarrak eta mariaren alabak, eta hor hasi zitzaidan zaletasuna. Hori izan zen gerratearen ondoren, eta nik hartu nuen hau apostoladu bat bezala, Euskal Herria gozoagoa egiteko, gure harteko harremanak sendotzeko, eta pentsamolde hauekin hasi nintzen. Nere bizitza guztian hartutako jarrera bat izan da, bizitzaren aurrean jarrera eta hor sortu zait aberastasuna.
Urteen poderioz umoreak gora ala behera egin du euskaldunongan?
Zoritxarrez, azken urteotan umorea galtzen ari da; batez ere gazte jendearen artean ikusten da denak berdindu egin ditula telebistak, eta horretan kulpa handia dauka. Traste horren menpean eta mendean bizi gara. Bestela azpimarratuko nuke umoretsuak izan garela, eta umore oso finekoak, hitz gutxikoak, batez ere Gipuzkoako parte lehor honetan, gero kostaldean irekiagoak dira, beste tipo bat, baina gurean oso sanoa da.
Hainbat alorretan lan egin ostean zeintzu dira momentu honetan gehien kezkatzen zaituzten gaiak?
Beno, denborarik ba al dut pentsatzeko? Lanari heltzon diot eta... ni emakumea izango banintz beti haurdun egongo nintzateke. Askotan behartu egiten naute, eskuz eta hankaz lotuta ikusten naiz, gaiak inposatzen dizkidate, baina beno, etnografia gerorako lan interesgarritzat jotzen dut, ez da arina izango, ez da erraza izango irakurtzeko, baina egin beharra dago. Nik uste Joxe Mielek ikusi duenean talde bat dagoela, oso serioski lanean ari dena, hori izan dela berarentzat bere 100. urte honetan eman zaion saririk ederrena.
«Txorakeria bat esatera noa baina nik ez dut konprenitzen nola dagoen gazte jendea aspertzen dena, estudio handiak dituztenak eta aspertzon direnak... Horiek zigortu egingo nituzte, ez dago eskubiderik! Zenbat gauza dagoen egitelo eta aztertzelo, ilasteko. Honetan gauzak argi ditut, beste erru asko izango ditudan arren, pelatu astun gisa kontsideratzon dut, inoiz ez dudanean bost minutu aspertzeko izan.
Baina gazte jendearen jarrera ez ote da gizarteak ateak isten dizkiolarik hartzen duen jarrera gisa ulertu behar?
Egia da aldaketa honek lanpostu asko desegin dituela, eta gure gaztediak laupostu gutxi dituela eta hortik irteera zaila ikusten dudala. Ikusten dut gazte jendea iparrik gabe, lanik gabe, ilusiorik gabe. Nik uste nahiko inprobisazioz ari garela, ez dela erraza iparra markatzea orain geopolitika batean sartuta gaudenean, eta ikusita gauzak egun batetik bestera altatzen direla.
Tolosako girora etorriz nola dakusatzazu azken aldi honetan autobia dela-ta dituzuen tiki-mikiak?
Berandu gabiltza autobiaren desberdintasun hauekin. Nik uste dut aberastasun bat dela diferente pentsatzea, ez dugula zergatik denak berdin pentsatu bebarrik. Neretzat, bigarren zati hau, Ibarratik hasita Berrobi, Helduaien eta Berastegirainokoa, Uzturre eta Belabietako magaletik pasatzea uste dut izango litzatekeela aproposena. Batetik, ez delako 600dik gora metrotara igotzen; bigarrenez, oso eutera delako negurako batez ere; eta hirugarrenez, herri hauei denei zebarretako bide bezala serbitzen dielako. Abantaila denak baditu.
Admonistrazioetatik erakutsi duen jarrerak hainbat kritika jaso du orain artean. Zer eritzitakoa zara?
Denok dakigu teknikoak plitikoak baino harrogoak, orguilosoagoak direla. Izuarri harroak dira. Eta noski, horiei esan, badugula beste ideia bat, eta zeintzu daudenhorren bultzatzen, medikua, etab, eta segituan beren erantzuna: «Zuek erakutsiko diguzue guri bideak egiten! Hemen gu gaude!» izan da . beren erantzuna. Berandu gabiltza, lehenago eman izan balira erantzunak eta ingeniari baten babespean beste seriotasun bat izango zukeen. Pena da, baina hiru trazatuetatik hau da aberatsena, normalena, motxena eta merkeena, eta gainera Tolosa izango litzateke beti izan den korapiloa. Hemengo 20 edo 21 herrixkek Tolosako jarrera jarraituko lukete.
«Es que tengo que ir a Pamplona» esan ohi du jendeak, gure bidaiak ez dira ja bidaiak, iristea da, ea sartzon garen 20 minututan... Presaka pasatzen gara, ez gara geratzen, eta dudarik gabe aberastasuna zaindu behar dugu, gurea, etxean daukaguna». Iñaki Linezasok fotografia arras gustoko du. Bere kamarak, dagoeneko, presaka eta korrika dabilen gizarte honek gero eta ahaztuago dituen imaginen kolorerik ederrenak jaso ditu, eta jasotzen ditu, duela berrogei urtetako freskotasan berberaz, kotxea hartu eta patxada osoan Euskal Herria ezagutzera abiatzen den bakoitzean. Aitzaki hau dela medio utzi dugu oraingoan ere.
J.J. PETRIKORENA
27-30


GaiezGizarteaientziaEtnografia
GaiezGizarteaBesteak
PertsonaiazLINAZASORO1
EgileezPETRIKOREN1Gizartea

Azkenak
Nafarroan egunean sexu-transmisioko hiru infekzio detektatzen dira

Iaz 1.343 infekzio erregistratu ziren, duela zazpi urteko zifrak laukoiztu dira. Adituen arabera "arriskuaren pertzepzioa galtzen ari da" eta hartara prebentzio neurri gutxiago hartzen dira.


Zortzigarren polizia infiltratua: bi urte pasatu ditu Madrilgo hainbat mugimendu sozialetan

"Juancar" izenaren pean infiltratuta egon da Carlos P.M. agentea Madrilgo hainbat mugimendutan. 2020an sartu zen Espainiako Polizian, hain justu ere infiltrazio kasu gehiagoren jatorrian dagoen zentro berean egon ondoren. El Salto-k argitaratu du informazioa.


2024-05-14 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hanlonen printzipioa Spratly uharteetan

Hanlonen printzipioaren juzgu egin beharko da, agian: “Inoiz ez iezaiozu gaiztakeriari egotzi ergelkeriak ederki esplika dezakeena”. Protagonista nagusiek biziro hobesten dute aukera hori.


2024-05-14 | Garazi Zabaleta
Ja(ki)tea
Betiko eta bertako sukaldaritza sustatzeko elkartea

2009an sortu zen Ja(ki)tea elkartea zenbait jatetxe, sukaldari eta gastronomia kritikariren arteko elkarlanetik. “Hasiera hartan, Gipuzkoako 14 bat jatetxe elkartu ginen, baina pixkanaka hazten joan da proiektua, eta gaur egun 37 gara”, azaldu du Xabier Zabaletak,... [+]


2024-05-14 | Jakoba Errekondo
Ezti ihintzez egindako ihintz eztia

Zein da zuretzat zuhaitzik gozoena? Janari gozoenak ematen dituena? Erleentzako eztigai, lore gehien eskaintzen duena? Ez ba! Ezkur jendearen artekoak dira zuhaitzik gozoenak.


Eguneraketa berriak daude