"Mirande oso koherentea da bere pentsamenduarekin"


1989ko abenduaren 31n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bere "Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan" saiakerari buruz, Ekialdeko azken aldaketei buruz eta Euskal Herriko egoeraz Joxe Azurmendiri elkarrizketa.

JOXE AZURMENDI
"Mirande oso koherentea da bere pentsamenduarekin"
Susa argitaldariak Joxe Azurmendiren "Schopenhauer, Nietzsche, Spengler Miranderen pentsamenduan" saiakera argitaratu du hil honetan Durangoko Azokan. Idazlearen sentsibilitate tipo bereziaz erakarrita, Azurmendik bere koherentzia, "irrazionaltasuna", kristautasunaren aurkako joera eta izaera antidemoiratikoa azaldu ditu lan mardul eta borobil honetan. Horrezaz gain, egungo pentsamendua, Ekialdeko azken aldaketak eta Euskal Herriko egoeraz mintzatu gara Joxerekin Jakin argitaletxearen egoitza zaharra utzi baino egun batzu lehenxeago.
Zerk erakarri zintudan gehien Jon Miranderen izaera, idazlan eta pentsamendutik?
Lehen lehenik, Miranderen sentsibilitate tipoa, bere obran agertzen den neurrian hemen ohi ez den bezalakoa bait zen. Bere literaturan erakusten duen sentsibilitatea oso berezia da eta horretaz aspaldi ohartu nintzen, baina orain hori zergatik den jakitera iritsi naiz: Mirande, gu ez bezala, beste kultura batean sustraituta zegoen eta beste kultura bat aipatzen dudanean, kultura ez-kristau batez ari naiz, hitzez hitz ulertua. Eta ez da batere erraza kultura ez-kristau batean erauzita egotea Mendebalbean; ez naiz erlijioz ari, kulturaz baizik.
Miranderen obra hain laburra izanik, nola eta non aurkitu duzu filosofo horien eragin zuzena?
Mirande, alde horretatik, oso koherentea da puntu guztietan. Edozer gauza munduan dagoela ere, marko edo testuinguru batez inguratuta dago, eta bere pentsamenduak beti erakusten dituen markoak zeintzu ziren deskubrituz iristen zara eragin horietara. Mundua zientzia batez ulertzen dugula esaten dugunean, zientzia batek erakutsi dezakeen moduko egitura baduela suposatzen dugu; indirektoki beraz, mundua lojikoa dela adierazten dugu. Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler-ek aitzitik, mundua lojikoa ez dela azaltzen dute, prelojikoa baizik. Zientziak ez du zer den mundua adierazten. Hau honela izaki, mundua zer den galdetzean, beste modu batzutara erantzun beharko dugu. Eta liburua hortik hasten da hain zuzen, mundua zer den argitzeko zientziak ez digu deus balio, intuizioak edo mitologiak balio digute. Munduaren barnerako sarbidea, intuizioak, mitologiak edo sinbolojiak izaten dute. Hori filosofia konkretua da, eta hortaz ohartzen zaren momentu beretik, ildo hortik aurrera zoaz: orain badakigu nola ezagutu mundua, intuizioz. Zer da mundua? Ez da sare lojiko bat, beste zerbait baizik. Zer? Nahia, nahimena, bizitza, "irrazionaltasuna". Bizitza horrek berak sortzen ditu bere arrazionaltasun formak, eta horietako bat zientzia izango da, eta beste bat, kasu, zuzenbidea.
Horregatik aukeratu dituzu propio hiru filosofo hauek?
Ez dago besterik. "Irrazionalista" deitu filosofia bat badago. Kant-en ondoren etena gertatu zen; alderdi bat, Fichte, Hegel eta Marx-ek markatuko luketena izango litzateke, eta bestea, Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler hirukoteak bereziki lerrotutakoa. Azken hau ez da marxista, erabat aurkakoa baizik; horregatik, Mirandek, "nik ezin dut herri honetan sozialismoaren alde lan egin" esaten duenean, edo anaitasunari uko egitean, koherentea da, bere filosofia linea guztia horren kontrarioa bait da. Eta hiru autore hauek ez dira ilustratibo gisa hartuak, korronte honen pentsalari nagusiak beraiek direlako baino: Schopenhauer-ek sortu zuen; bere formularik indartsu, bortitz eta literarioki arrakastatsuena, Nietzschek erantsi zion; eta filosofia hori historiara Spenglerek aplikatu zuen.
Salakeraren azken atalean Miranderen etika eta politika lantzen dituzu. Nolakoa zen idazlearen pentsamendua eta egia al da bera faxista zela?
Mirande antidemokrata zen, Baroja ere bai. Egun, demokraziaren idealizazio estupido batean bizi gara. Beste sistema posible batzuen arteko bat denez, justifikatu egin behar da, eta pentsalari hauek ez dute justifikazio horretan sinesten; beraz antidemokratak dira. Sistema politiko bezala, gaur egungo demokrazia hauek, demokrazia burges-kapitalista hauek, sistema txar, dejeneratu eta dejenera arazle bat direla pentsatzen dute.
Baina zuk esaten badidazu adibidez, ezker aldeko aukera bakarra stalinismoa dela, eskuinaren posibilitate soila faszismoa dela onar nezake, eta Mirande hor erortzen da. Baina uste dugu askok uste, ezkerrean aukera bat baino gehiago dagoela arrazionalki, eta eskuinean baita ere. Zentzu honetan, Mirande ez da faszista, eskuinean zeuden iraultza baten projektuen artean bat zeukana, baina ez zuen inolaz ere faszismoarekin bat etortzen; bai ordea eskuinarekin. Eta liburuan diodan bezalexe, Mirande faxista bada, Unamuno, Baroja eta Ortega, "el padre del liberalismo espanol" baita ere.
Eta nolakoa zen bada Miranderen projektu edo pentsamendua?
Miranderentzat, hasteko, kristautasunak kalte egiten dio euskal eta europar gizarte guztiari, eta horregatik, desagertu egin behar du. Halaber, kristautasunak predikatzen duen balore sistima, berdintasuna, elkarrekiko maitasuna,... alboratu egin behar da. Berak ez dauka inon, nik dakidala behintzat, honelako projekturik, baina bapatean asmatuta, gizarte dinamikoa aterako litzateke, hoberenen aginte batekin, ez odolezko aristokrazia batez osatua, izpiritualki, kuraiaz, tenperamentuz eta izaeraz hoberenen artean baizik, eta indartsuenen, gidaritza batekin aktiboenen artean.
Mirande utzi eta testuinguroa aldatuz, nola ikusi dituzu "arrazionalki" Ekialdian azkenaldian gertatu diren aldaketa guztiak. Zer eragin izan dira?
Eragin nagusia ekonomikoa izan da, baina kontsumoak bakarrik ezin dezake aztertu gertatu aldaketa guztiak. Arestian aipatu bezala, beste edozer baino gehiago askatasun zaleok garenontzat, momentu trajikoa garatu zen Europako kulturaren munduan gizaldi honen hasieran edo XIXgarrenaren bukaeran. Garai honetan mugimendu iraultzaile eskuindar bat bilakatu zen, Jon Mirande barne; honek porrot egin zuen, eta horren lekuan, "de facto", faszismoa etorri zen. Egon dira halaber, egon, beste mugimendu ezkertiar batzuk, anarkismoa, marxismoa, sozialismo libertarioak, eta horien lekuan "de facto" etorri zena, berriz, stalinismoa izan zen. Baina ezkerreko alternatiba ez zen ordea alternatiba erreala, stalinismoa ez zen posible ezta bere baitako motibazioak harturik ere. Ekonomiaz aparte, ezkerra betidanik elikatu duten ideiek ezin zuten stalinismoa luzarora mantendu, motibazio ezkertiarrez ez baitago stalinismo edo diktadura stalinista moralki lejitimatu eta sostengatzerik. Gizarte horiek aspaldidanik zeuden kontradikzioan, eta hori ez da ahantzi behar. Gizarte hauek lehendik ziren hipokritak, ekialdeko gizarteek zeukaten diskurtso bat bere lejitimazio sistima bezala, baina ez zien balio ezer lejitimitzako, sistima bera ez baitzen motibo horietatik bizi.
Horrezaz gain, beste arazo bat agertzen da. Badakit hemengo ezkerrari hori ez zaiola batere gustatzen, baina Sobiet Batasuna inperialista izan da, eta inperialista, gainera, zentzu barbaroenean, gatazka izugarriak sortuz bere inguruan. Nazio arazo guztia, esate batera, inperio sobietarrak nolarebait menderatu eta konpontzen ez duen prolema da.
Ekialde bertan, Berlingo murrua erori eta Alemaniaren batasanari buruzko gogoetak egiten dira. Han bertan hainbeste urte igaro eta gero, zer gerta daitekecla somatzen duzu?
Nik uste dut, alemanek ez dutela estatu batu bat egin nahi, eta neuk ere ez dut gura. Europa Alemaniaren batasun arazotik sartzen bada berriro, Estatuen Europak beste 150 urterako iraungo du. Absurdo historiko, politiko eta kulturala iruditzen zait, eta estatu zahar horien Europa bukatutzat jo nahi badugu benetan, Estatu alemana ez dela arazoa onartuz hasi behar dugu, Alemania dela prolema, ez Estatu alemana.
Gauzak honela, zer motako Europa dugu aurrean.
Egoerak normal samar joanez gero, Europa kapitalistak orain doan moduari segituko dio. Ekialdean bestalte, desintegrazioa dirudien edo akomodazioa den prozesua gertatuko da urte pare batean, baina ez oso handia, ez baitut ikusten nola pasa ahal litekeen orain arteko ekonomia estatal hortatik ekonomia kapitalista batera.
Euskal Herrira itzuliz, nola ikusten duzu hainbat errepikatzen den euskararen auzia?
Nere belaunaldikoak euskararen sailean euskaldunok frente bakar batera jo behar dugula uste dugu. Aitorpen honetan gehiegi ez sinetsi arren praktikan, hori esateari jarraitu behar diogu, galdu dugun momentuan, euskara faktore politiko (alderdi politikoen zentzuan ulerturik) neurtu bait zaigu. Izan ere, alderdi politikoen faktore direnak, beraien interesen arabera jokatu eta sakrifikatu behar baitira. Ene ustez, nazio baten elementu definitzailetzat onartu baldin bada, euskara ezin izan liteke partiduren baten objektu bihurtu.
Bigarrenik ordea, beti gertatzen da partidu batzuk gehiago interesatzen direla gai batzutaz besteetaz baino. Orduan, esango didezu, PPtik hasi eta ez dakit noraino diferentzia handiak daudela alderdien artean, eta hori ez dago inolaz ere ukatzerik. Batzuek hizkuntzaren planteamenduak apolitikoak izan behar dutela adieraziko dute orduan, baina ez tontoak, ihardetsi behar zaie. Hitzarmen batera jo behar da beti, baina horrek ez du azaldu nahi partidu batzuk euskararen alde besteek baino askotzaz lan postiboago egiten ari direnik, eta diferentzia hori ez daukagu jakina zergatik ahaztu beharrik. Eta nik neuk, euskatzale bezala, gustorago egingo dut lan zentzu honetan, euskararen alde gustorago lan egiten duen alderdiarekin. Eta oso konsziente naiz horrek badituela bere arriskuak ere izan.
Euskararen auzian, azken egunotan hainbat aztindu den euskal prentsaren beharra agertu da. Zer deritzozu arazo honi?
Hegelen esaldi bat da, "apaizak brebiarioa bezala, intelektualak goizero bere egunkaria irakurtzen duela". Intelektualaren brebiarioa orduan egunkaria zen. Gaur egun, ez intelektualak bakarrik, hiritar kultu samar minimo baten derrigorrezko irakurgaia egunkaria da. Euskaraz noski, beharrezkoa da, ez dut esango telebistaren tamaina berean denik, baina bai beharrezkoa dela, eta euskal egunkari batez ari naiz. Eta ez dut gainera, Gobernuaren egunkari bat nahi, ez euskaraz ez latinez, inoiz ez; konponbidea beste bide batean aurkitu behar da.
Beste arlo batean zu irakasle zara, Euskal Heriko Unibertsitateko irakasle gainera. Nola doaz gauzak unibertsitate mailan?
Euskal Herriko Unibertsitatea, orain modu txarrean hitzegiten hasita, Euskal Herrian dagoen unibertsitatea espainola eta koloniala da. Eta kitto. Badakit gogorra eta astakeri bat dela, baina halaxe esanda utziko dugu, beste eritzi gehiago aurrezteko. Bigarrenik, arazo honek errudun asko ditu; hauen artean, gure historia bat jar daiteke, edo trajektoria bat, edo trajektoria edo historia baten falta, edota daukagun gizarte modua, ahalmen haundi gabeko, transferentzia berandu egin eta eskaxekoak... Guzti horrengatik, "de facto" daukagun Unibertsitatea, euskal adjetiboaren alderdi horretatik begiratuta batez ere, oso eskaxa da, baina ez alde horretatik bakarrik begiratuta.
A.GOSTIN
M.ARRIETA
63-66


Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Liburuak\Besteak
Gaiez\Kultura\Literatura\Argitalpena\Saiakera
Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\AZURMENDI3
Pertsonaiaz\AZURMENDI3
Egileez\GOSTIN1\Kultura
Egileez\ARRIETA5\Kultura

Azkenak
2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-28 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


2025-08-28 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat:
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Frantziako Estatuak “arriskuan” jarriko du EKE, dirulaguntzak 30.000 euro murriztuta

Iaz jasotakoarekin alderatuta, %15eko murrizketa jasango luke Euskal Kultur Erakundeak. Prentsa ohar batean, erakundeak adierazi du erabaki horrek "ondorio latzak" izango lituzkeela: esaterako, hainbat postu arriskuan egongo liratekeela eta kideei emandako dirulaguntza... [+]


Eguneraketa berriak daude