29 URTEZ TXILIBITOA ZINTZILIK


1989ko abenduaren 31n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Futboleko Lehen Mailako arbitroa den Ildefonso Urizar Azpitarteri elkarrizketa.

Urizar Azpitarte, Lehen Mailako arbitro bizkaitarra
29 URTEZ TXILIBITOA ZINTZILIK
Futbola beti izan da pil-pileko gaia eta, nola ez, gauza bera bere ingurua. Berez, arbitroak ez dira alde batetara geratzen. Alde batetara geratu ezezik berebiziko garrantzia izan dute, aspaldian denon ahotan daudelarik: Clementek hau diola, Iruretak bestea, Villarek arezoak dituela Plazarekin e.a. Berauon ekintzak lupaz aztertu eta ikertuak diren arren ezer gutxi azaltzen da egunkarietan iganderoko ihardunari aurre egiteko beharrezko dituzten baldintzetaz.
Bizkaian bada bat, izenez Ildefonso eta alor horretan Urizar Azpitarte deiturikoa, nazioarte mailako arbitroa, jakin badakiena honetaz zerbait. Lehen mailan 14. urtea, eta arbitraritzan 29.a ematen ari den arbitro honek gauzak erabat argi dauzka eta horrela azaltzen da.
ARGIA.–Lanbide gogorra zuena, ezta?
URIZAR AZPITARTE.–Ez luke zertan izan behar, baina, egitan hala gertatzen da. Eta? Behin gustoa hartu diozunean ez dago uzterik, ekin egin behar diozu akabatzeko egunera arte.
A.– Entzuna dugu arbitro asko aurretiaz furtbolean arituak direla...
U.A.–Bai, hala da. Ni, Jubentus taldean aritu nintzen jokalari Zugazaga, Otxoa eta gehiagorekin, hemendik Athletic jubenila sortu zenean ez nuela zer eginik ikusi nuen. Honela, behin, oporrak ematen nitueneko herrian partidu bat arbitra nezala lortu zuten. Harrez gero arbitro ikastaroa egin nuen. Egia esan, hasieran ez nuen ilusio handirik, garai hartan 17 urte besterik ez nuen, baina gustoa hartu nion eta mailaz maila, apurka apurka, nagoen tokiraino heldu naiz. Jada 14 urte daramatzat lehen mailan eta duela zortzitik nazioarte mailako arbitroa nauzu.
A.–Mailaz maila igon. Nolako urrateak eman behar dira horretarako? Ze erizpide erabiltzen da horretarako?
U.A.–Federakunde bakoitzak bere begiraleak ditu eta hauek ematen dituzten puntuen arabera zerrendak osatzen dira, lehenengo biak igo egiten dira eta azken biak jeitsi. Hau horrela da herrialde guztietan, maila nazionalean begiraleak estatu osokoak direlarik. Egun, lehen eta bigarren mailan 60 arbitrotako talde berezi bat egin da, nazioartekoa izateko lehen I5en artean sailkatua egon behar dela. Sailkapeneko azken seirak mailaz jeisten dira eta 47 urtetik gorakoak erretiratu beharrean daude.
A.–Nola egiten da partidu bakoitzeko arbitroaren izendapena?
U.A.–Hiru pertsonek egiten dute: lehena arbitrook izendatua, bigarrena arbitroen batzorde burua eta azkenik Federakundeak izendatutako bat, kasu honetan Sanchez Arminio. Hirurok bildurik beren ustearen arabera erabakitzen dituzte arbitrorik egokienak. Arau zehatzik ez dagoen arren partiduaren garrantzia izaten da kontutan eta honetaz gain inork ez dezake bere lurraldeko partidurik arbitra. Nik ezin dut Athletic-a arbitratu.
A.–Aspaldion kritika ugari azaltzen ari dira arbitroen egokitasunez eta partzialitateaz...
U.A–Begira, hamaika bide frogatu izan dira, (zozketa hutsa, zerrenda parekatuak, hurbiltasun geografikoa) eta bakar bat ere ez da ondo atera. Nik uste orain dugun hau dela egokiena. Dena den, orain dugun eraketan, 60 arbitroena, marrazain nagusia zure maila berekoa da eta ez dago ohituta zeregin horretara. Lehen marrazain biak norberak aukeratzen zituenean errezago moldatzen ginen partidu guztietara eramaten baigenuen bikote bera. Egokitasunaren atzean partzialitatearen kontua dago. Ez dirudi pertsona garenik. Ezin dugu inolako erru eta hutsik izan. Gu ere okertu egiten gara. Gainera erasoan saiatzen denak beti izango du bere aldeko falta gehiago izateko aukera. Eta jendeak ez dakien arren guk ere zigorrak izaten ditugu txarto egiten dugunean; jakina, zigorrok ez dira egunkarietan azaltzen.
A.–Villar-ek ere badu arazoren bat zuekin, ezta?
U.A.–Villar-ek, lehendakari atera zenean, kontutan izan zuen arbitroen botoak erabakikorrak izan zirela eta aurretiaz egiten genuen bezala gure esku utzi zuen batzorde burua aukeratzea. Gertatzen dena ideia berriekin sartu zela, gauza asko aldatu nahian eta zenbait indarrekin egin duela topo. Nahiz eta gauzak egiten ari den batzuen animoak lasaitu beharrean dago.
A.–Gil oraintxe bertan ari da arbitroen profesionaltasunaz egitasmoren bat mamitzen...
U.A.–Gil-ek proiektu asko egin ditzake eta guk aztertuko ditugu, gainera ez legoke txarto, baina hasteko, gutxienez, 10 urtetako lan kontratua egin beharko litzaiguke eta gero ondo ordaindu, zeren diru gutxiren truk eta gaizki zabiltzanean kanporatua izateko daukazun lana uzteak ez du merezi, areago jakinda nola dagoen lan merkatua.
A.–Denboraldiko zenbat partidu zuzentzen dituzu bataz beste?
A.U.–Ligako 12 edo 13ren bat, laupabost Kopako eta Europan agintzen dizkidatenak, guztira 25en bat. Gainera lehen mailako partidurik ez daukadanean Bizkaiko Federakundeak jubenilak arbitratzeko agin diezadake eta egiten du. Berriak direnak gehiago ibili behar izaten dute, kasik igandero.
A.–Beti esan izan da zenbait futbolarik kilometroak eta kilometroak ibiltzen dituztela zelaian, baina zuek ere zerbait ibili beharko, ezta?
U.A.– Bai, nik ere prestatu beharra daukat. Horretarako footing egiteaz gain inoiz Athletic-arekin ere entrenatzen naiz. Athletic-ean oso ondo portatu dira nirekin eta dauzkaten zerbitzu guztiak erabilgarri dauzkat.
A.–Egun saskibalioa, futbol amerikarra... oso garatuta daude zehaztasun eta kontrol mailan. Futboleko arauak ez al dira garatuko? Ez duzu uste zaharkituta daudenik?
U.A.–Kirol horietako arauak erabat berriak dira, ostera, futbolekoak oso zaharrak izanik bere garaian izugarri moldatu zituzten ia ia gaur dauden bezala geratuz. Egia da zenbait arau aldatu nahian dabiltzala, eta egia da baita beste zenbait arau berri sartu direla. Gertatzen dena da jendeak ez dituela ezagutzen. Eta gero badira behin betirako erabaki beharreko kontu batzu, eta batez ere jokoz kanpokoarena, horrela guztiontzat arazo gutxiago izango baita. Jokabide erizpideak ere bateratu beharko genituzke, zehatzago izanez eta gure eritzipean kontu gutxiago utziz.
A.–Zer deritzozu irabazleari 3 puntu emateari?
U.A.–Inglaterran ezarrita dago, eta dirudienez izan du eraginik erasoko jokoa bultzatzeko orduan. Ikusi egin beharko hemen nola aterako litzatekeen.
A.–Arbitro baten ordez bi baleude zer? Gainera posible litzateke 2. hau bideo batekin egotea....
U.A.–Esperientzia modura interesgarria eta polita izan liteke. Hala ere badu arazorik jokoa etengabe mozten egon beharko bait genuke arbitroa robot bihurtuz. Marrazainek badituzte betebehar zehatzak zenbaitzutan erabakia beraiena delarik, besteetan kontsultiboak izanik.
A.–Denbora erreala saski baloian bezala...
U.A.–Denbora murriztuz ondo legoke, baina ziur aurka azalduko liratekeen lehenak jokalariak zirela, askoz nekezago suertatuko bait zen. Futbolean pikareska izugarria dago.
A.– Bortizkeria nabarmena dago futbolaren inguruan, bai jokalarien artean zein ikusleen artean...
U.A.–Ez da pozgarria, baina hala da. Jokalariei dagokiena murrizteko bide bi egon daitezke: bata, zigor gogorragoak ezartzea Europan bezala, hemen ia ezer gertatzen ez zaien bitartean Europan kaleratu bakoitzari 5 partidutako zigorra ezartzen baitiote, eta bestea, harremana eta dialogoa bultzatzea jokalari eta arbitroen artean, baina ez zelaian soilik, erakundearekin ere bai. Ikuslegoari dagokionez berriz, nik uste askok eta askok ez dituztela arauak ezagutzen, horrela, sarreran arauen agiritxo bat emango balie arazo gutxiago gertatuko litzateke eta beraiek ere gustorago ikusiko lukete jokoa. Egia esan, hemen arbitroa jokalariak bezain garrantzitsua da, ostera, Europan epaile soil bat besterik ez da. Europan babestuago gaude hemen baino eta ospe ona daukagu gainera.
SABINO MADARIAGA
"Gu ere zigortuak izaten gara, baina honetaz ez da ezer argitaratzen"
Lehen Mailako arbitro beteranoetarikoa da UrizarAzpitarte bizkaitarra.
20-22

GaiezKirolaFutbolaBesteak
PertsonaiazURIZAR2
EgileezMADARIAGA8Kirola

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude