Begoña Lalana: "Lege berriak delituen zigorra besterik ez du aldatuko"


1989ko martxoaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Begoña Lalana abokatuari elkarrizketa.

Bortxaketak, gehigikeria sexualak, eskandalu publikoak...
Begoña Lalana: "Lege berriak delituen zigorra besterik ez du aldatuko"
Denbora gutxi barru, kode penalean egingo diren aldaketa batzuk medio, bortxaketa eta gehiegikeria sexualen legeak aldatuak izanen dira. Hau dela-ta, mugimendu feminista eta zenbait abokatu taldek berehala altza dute aurkako botza, beren eritziz, aldaketek, egungo legeak zigortzen ez dituen hainbat eta hainbat kasu bere horretan uzten dituelako. Halaxe mintzatu zaigu Begoña Lalana abokatu madrildarra.
ARGIA: Zergatik kode penalaren aldaketa hau?
BEGOÑA LALANA: Oso estankatua dagoelako. Gizartea aldatu egin da eta beti bezala legeak dira azkena aldatzen. Argi dago jendearen pentsamendu eta legeen artean bete behar den zulo haundi bat dagoela. Arazoa sortzen da zulo hori isten ez dutenean edota lastoz betetzen dutenean.
A: Zeintzuk dira egiten diren aldaketak?
B.L.: Bueno, proiektuak oso lege desberdinak ikutzen ditu, baina delitu sexualei dagokienetan, bortxaketa eta gehiegikeria sexualak baino ez ditu aldatzen. Orokorrean, aldatzen dena delituen zigorrak dira, besterik ez.
Legalki, bortxaketa alu sartzea edo alu penetrazioa bezala ulertzen da eta ez ditu beste kasu batzuk bortxaketa bezala kontutan hartzen, ipur sartzea adibidez, ez da bortxaketa kontsideratzen, eta ondorioz, bortxaketa emakumeak bakarrik jasan dezake.
Legearen arabera bortxaketa alu sartzea da, hau da, zakila aluan sartzen denean. Logika hau jarraituz arrazoi fisiologikoengatik zakila aluan kabitzen ez denean (6 urtetako ume baten kasuan adibidez) ezin daiteke bortxaketarik egon. Era berean bortxaketarako gauza bat erabiltzen denean, aluan makil bat edo beste objetu bat sartzen denean ezin da ere legalki bortxaketa kontsideratu. Arlo honetaz proiektuak ez dio ezertxo ere.
A: Eta beste delitu sexualak berdin mantentzen dira proiektu berrian?
B.L.: Bai, estrupoa, bahiketa eta eskandalu publikoen legeak ez dituzte aldatzen. Azken hau gaur egun oraindik delitutzat jotzea pasada bat iruditzen zait.
A: Eta delituen zigorrei buruz?
B.L.: Horra hor beste akats bat, legearen eta proiektu honen arabera,alu sartzeak zigorrik haundiena merezi du, torturak, objetu batekin bortxatzeak, umeen bortxaketak (fisiologikoki zakila sartzen ez denean), etab, bigarren maila batean geratzen direlarik. Azkeneko kasu honetan gainera, argi dago orokorrean jendearentzat okerragoa dela ume baten bortxaketa nagusi batena baino.
A: Proiektu honek "Delitos contra la honestidad" delakoa ere ikutzen du. Ba al dago aldaketarik maila honetan?
B.L.: Ez, eta tituluaren izenak garrantzia haundia du delituen esanahi guztia kondizionatzen duelako. Teknikoki, aldaketak ez dauka konplikaziorik "pertsonen kontrako delitu" bezala izenpetu daitezkeelako. Izugarrizko arazoa da tituluaren izena berdin mantentzea. Onestasun kontzeptuaren logikaz alu sartzea ipur sartzea baino txarragoa da eta ondorioz kondena haundiagoa dauka, ipur sartzea alu sartzea baino askoz zakarragoa izan daitekeen arren.
Baina defendatzen edo gertatzen dena emakumearen onestasuna da eta emakumearen onestasuna legeak egiten dituztenentzat aluan datza betidanik. Bestalde, orain dela urte batzuk, norbaiten onestasunaren aurka joateko beharrezkoa zen horren frogatzea, bestela ez zegoen deliturik. Horren arabera putek ezin zitezkeen legalki bortxaketa biktimak izan, beraien onestasuna jadanik galduta zutelako, eta ondorioz, puta bat bortxatzen zuenak ez zuen zigorrik izaten. Ezin zen pertsonaren onestasuna atakatu onestasunik ez zegoenean.
Horrela bortxatutako emakumea komisaldegira salatzea zihoanean, nobioa edo lagunarekin harreman sexualak izaten zuenentz galdetzen zioten (ze onestasun izango zukeen ba, ezkontzatik at erlazioak zituen neska batek?) Egun, gauzak zerbait aldatu dira eta puta bat bortxatzea delitua da, baina badaude onestasun kontzeptuaren beste ondorio batzuk, probokazioarena adibidez.
A: Probokazioarena gainera legeen ondorio edo deribazioa izateaz gain, arazo soziala da ere, ezta?
B.L.: Bai, noski. Egun, epaileek ez dute bortxaketa sententzia batean biktimak probokatu zuela esaten (beno, orain dela aste pare bat izan da honelako bat Katalunyan). Baina emakumea bortxaketa salatzera komisaldegira doanean sekulakoak pasa behar izaten ditu eta kale mailan berdina gertatzen da. Ez dira batere arraroak honelako komentario eta esamesak: "Nori okurritzen zaio gauez kale ilun batetik bakarrik joatea, eta gainera honelako jazkeraz?"... Ondorioz emakume asko errudun sentitzen dira, arazoa bikoizten delarik (bortxaketa jasan eta gainera errudun sentitu).
A: Abusu desonestuen kasuan biktimak akusatua barkatzen badu, honek ez dauka zigorra bete beharrik. Zer gertatzen da proiektuaren ondoren?
B.L.: Gauzak berdin geratzen dira. Erreforma honek gaur egungo Kode Penalaren espiritu bera mantentzen du, zeinak era berean 1944ko kodearen espiritua galdu zuen. 1944ko eta gaur egungo kodearen artean badaude zenbait desberdintasun, noski. 44koan, posible zen bortxaketa kasuan barkatzea eta orain ez. Kuriosoa da gainera barkamenerako legeak jartzen zuen baldintza, akusatuak barkamena lortzen zuen biktimarekin ezkontzen zenean. Hau guztiz aluzinantea zen, oso erraza zelako, herri txikietan batez ere, 'Pako' tabernariak herriko neska bat bortxatzerakoan eta haurdun uzterakoan, neskaren gurasoek Pakorekin ezkontzera behartzea, familiaren ohorea zikindua ez izateko.
Orain, aurrez esan dudan bezala, ezin da bortxaketa kasuan barkamena lortu, baina oso posiblea da legeetatik at horrelako gauzak gertatzea, presio sozialengatik eta arazoetan ez sartze arren, bortxatutako neska bortxatzailearekin ezkontzera behartzea.
A.: Badaude beste arazo batzuk legalak ez direnak, delitu pribatuak edo bakardadean gertatzen diren delituak, adibidez.
B.L.: Arazo hauek legalak ez izan arren, Kode Penalak lagun dezake era betera edo bestera legalki soluzionatzen, baina ez du horrelakorik egiten. Delitu hauek bakardadean suertatzen dira (etxean zein kalean) eta ez da lekukorik izaten, lekukoak egoterakoan ez delako delitua aurrera erarnaten. Beraz, delituaren froga emakumeari gelditu zaizkion zauri edo markak dira. Baina batzutan zauri hauek oso txikiak dira edo ez dago zauririk, emakumeak erresistentziarekin erantzun beharrekoan pasiboki jokatzen duelako, nahiago izaterakoan (konsziente zein inkonszienteki) bortxaketa soilik jasatea eta ez borrokatzearren labankada bat edo sekulako jipoia hartzera arriskatzea. Horrelako kasuetan bortxatuaren berba bortxatzailearen kontra planteatzen da eta askotan errugabetasun presuntzioak, bortxatzailearen alde jokatzen du. Egoera berdintsuan gertatzen da lapurketa, hau da, pribatuan edo bakardadean suertatzen da, lekukorik gabe eta froga bakarra biktimaren berba akusatuarenaren kontra delarik. Lapurketa kasuetan ontzat ematen da biktimak gezurrik esaten ez duela. Ez dabortxaketan berdin gertatzen, beste gauza batzuren artean zigorra haundia delako. Horregatik gaur egun debate bat dago Mugimendu Feministaren barruan gai honi buruz. Delitu honek hain zigor haundia izatea, praktikan zenbaterainoko positiboa den planteatzen dute, kartzelen funtzioa eta izatea aztertzeaz gain. Bestalde, argi dago bortxaketa akusazio asko zigortuak ez izatearren arrazoia epaileari eta epaitegien ideogia eta prentsa molde matxistak aurkitzen dugula. Lapurketa gehiagotan eta errazago zigortzen dute jokaera okerragoa delako beraientzat.
Adierazgarria da, adibidez, bortxatua erresistitu zela frogatzea beharrezkoa ez dela esaten duen Epaitegi Gorenaren sententzia bakarraren kasuan, bortxaketaz gain lapurketa delitua ere epaitzea.
ANE MUÑOZ
"Emakumea bortxaketa salatzera komisaldegira doanean sekulakoak pasa behar izaten".
42-43


GaiezPolitikaEstatuakEspainiaLegeakKode penala
PertsonaiazLALANA1
EgileezMUÑOZ1Politika

Azkenak
2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


2025-09-08 | Gedar
Igorreko Kiñu Gaztetxearen aurkako epaiketa, irailaren 15ean

09:00etan Durangoko epaitegi aurrean biltzera deitu dute Kiñuko kideek. Duela bost urte hasi zen Gaztetxearen aurkako prozesua.


2025-09-08 | Ahotsa.info
Bideoa: Labaren irekiera festa ospatu dute Iruñean

Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]


2025-09-08 | ARGIA
“Terroristak” dira Espainiako Vuelta geldiarazi zuten Bilboko ekintzaileak, Israel-Premier Tech taldeko jabearen arabera

“Ez gintuen harritu nola hartu gintuzten Euskal Herrian, ezker muturreko ekintzaileen eta separatisten gotorlekua baita”, adierazi du Sylvan Adams-ek.


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-09-08 | ARGIA
Desplazamendua behartzeko Gaza hirian palestinarrak hiltzen eta eraikinak suntsitzen jarraitzen du Israelek

Astelehen goizaldean 23 palestinar gutxienez hil dira Gazako hiriburuan, tartean bi haur gosetearen ondorioz. Igandeaz geroztik gutxienez 50 etxebizitza eraikin eraitsi ditu Israelek, beste 100 kaltetu, eta desplazatuen kanpamenduetako 200 denda suntsitu.


2025-09-08 | Sustatu
Hiru urteko isilaldiaren ondoren, Bermeoko Itsuki Irratia berriro uhinetan da

Itsuki Irratia Bermeoko ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera arte. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute.


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste 11 pertsona ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


Eguneraketa berriak daude