"EEk Eskatuta, ETA Pmk Taktika Aldatu Zuen: UCDri Erasotzea"


2021eko uztailaren 23an
Xutxo Abrisketa, Cuban Deportatua
"EEk Eskatuta, ETA Pmk Taktika Aldatu Zuen: UCDri Erasotzea"
Bere boskarren zenbakian «Larrun» aldizkariak Xutxo Abrisketarekin egindako elkarrizketa interesgarri bat dakar. Oso gertutik ezagutu ditu Abrisketak Euskadi Ta Askatasuna erakunde armatuaren historiako gertakizunik garrantzitsuenetakoak. Polizia espainiarrak ETA-PMren buru jo duen honekin egindako elkarrizketa luze horretako pasarterik interesgarrienak hautatu ditugu.
Bizkaiko Ugaon 1951ean sortua, hamasei urterekin hasi zen lan politikoetan. 1967an ETAn sartuta, erakunde horretako Fronte Kultural, Obrero eta Militarrean ibili eta 1969ko apirilean polizia espainiarraren eskuetara jausiko da. 62 urtetako kondena ezarri zioten "Burgosko prozeso'' famatuan, eta 1977ko apirilean aterako da espetxetik.
Denbora gutxi eman zuen kalean, eta berehala alde egin behar izan zuen Ipar Euskadira. 1984eko urtarrilean Ameriketara bidaliko du Parisko gobernuak, Madrilgoarekin koordinatuta, Amerika eta Afrikan zehar sakabanatzeko antolatu zuen operazioaren barruan. Kuban dago geroztik.
GALDERA.–Zer moduz bizi zarete Cuban zaudeten euskal errefuxiatu espultsatuak?
ERANTZUNA.–Hasteko, gogoraerazi behar dut gu Cubara 1984eko maiatzaren 1ean heldu ginela, konbidatu moduan. Horren aurretik, hiru hilabete t'erdiz eduki gintuzten behartuta Panamako Pazifiko hegian; haruntza, bortxaz eraman gintuzten kolonia frantsesetako gendarme bereziek, Ipar Euskaditik urtarrilaren 1Oean indarka aterata.
Eta hasieratik ez baharrik konbidatu gisa, iraultzaile gisa tratatu gaituzte hemen, bere askatasunaren alde borrokan ari den Herri bateko abertzale batzuk bezala. Beti aitortu digute hau; baldintza hori beti eta ez mugarik eta ez hipokresiarik gabe onartu digute, bai gure bizimoduari dagokionean (ikasi eta lan egin dezakegu, ezer ez dugu falta), eta bai gure harreman pertsonal eta kolektiboei dagokienean.
Hiru urteotako gure lana, militante abertzale garenez, zera izan da bereziki: kubanoei ulergarriagoa egitea Euskal Herriko errealitatea, bere bilakabide historikoa, bere kultura, gaur eguneko bere borroka Prozesoa... Batzuetan modu planifikatu batean egin dugu hori, Irlan zehar ordezkaritza moduan egin ditugun bidaietan, komunikabideetako langileen gain inziditzeko egin ditugun ahaleginetan. Euskadirekiko kultur harremanen aldera eman ditugun urrats ttikietan. Eta beti ere lan hori modu natural edo espontaneo batean barutu dugu, edozein leku eta unetan, gure baitatik azaleratzen den zerbait bezala, beste ezeren gainetik abertzale militante garelako.
G.–Ideologia edo estrategia aldetik ikuspegi ezberdinetako jendeak bildu zaituztete Euskaditik urruti. Zer moduz konpontzen zarete zuen artean? Zuen arteko tentsioez mintzatu dira komunikabide batzuk.
E.–Ez dakit zer lortzeko esango zituzten gauza horiek aipatzen dituzun komunikabideek, ezta zertan oinarritu diren ere deportatuon artean tirabirak daudela esateko. Zalantzarik gabe, hemen ETA Militarraren estrategiako hiru errefuxiatu eta ETA Politiko-Militarreko beste hiru gaudenez, hasieratik egiten da banaketa organikoa: bilerak egin behar ditugu berezirik, Euskadirekiko kontaktoak ezberdinak dira, eta abar. Baina goitik beheraino gezurra da errefuxiatuon artean arazoak edo tirabirak egon direla esatea.
1984eko urtarrilaren 1Oean deportatu gintuztenok, hiru hilabete t'erdiz elkarrekin egon ginen Panaman, eta normalak diren eztabaidez aparte, sekula ez zen enfrentamenturik izan. Gero Cuban etxe diferentetan bizi gara, eta gure arteko harremana ere urriagoa egin zen. Baina Cuban zehar ordezkaritza moduan egin ditugun bisitaldi luzeetan ere, kubanoek sekula ez dute gure artean tentsiorik ikusi, eta ezta kontraesanik ere esate baterako Euskal Herriaren historia eta gaur eguneko borroka esplikatzen genituenean, edo bisitetako liburu batean sinadura elkarrekin ipintzen genuenean.
G.–Ze nolako perspeitibak dituzue horra espultsatutakoek? Euskal Herrira epe laburrera itzultzeko modurik ikusten al duzu? Reintsertzio eskaintzak ere hor segitzen du beti, eta orain gainera odol delituetan inplikatutako jendeari irekitzeketan direla zabaldu da...
E.–Euskadira epe laburrera itzultzeko modurik ikusten ote dudan galdetuz gero, iruditzen zait epe labur horrek datozen lauzpabost urteak esan nahi badu, ez dudala inolako posibilitaterik ikusten: egoera politikoan, Mugimendu Abertzalea Botere Zentralarekin eta honen "koautore", euskaldunekin kontra jartzen dituen indar harremanetan, ez dut ikusten inolako posibilitaterik epe erdi batera presoen eta gainerako errepresaliatu euskaldunen arazoaren konponbide politiko baterako.
Esango dizut lehenago egongo naizela preso urtetarako, presoak baino lehen Hego Euskadira itzuli baino, eta horrekin zure galderari erantzuten diodala uste dut. Zeren eta galdera horrekin miatu nahi baldin bada ea ba ote diren nire baitan damutze asmo ageriago edo ezkutuagoak, esango dizut hemen aurkitzen duzun abertzale honek behar bada hankasartze asko egingo zituela 22 urtetako bere borrokan, behar bada ez zuela eman beharreko guztia emango, eta areago, Prozesoaren gaurko fasean aurrera eraman behar den borroka estrategiari buruz zalantza handiak eduki ditzakeela. Baina sekula ez duzuela aurkituko pelele damutu bat, bere mediokritate pertsonala, bere lotsa eta sisteman politikoki intsertatzea kamuflatzen duen tipo bat, reintsertzio sozial(?) omen diren planetan, gezurrezko bakeratzeetan eta beste hainbeste ustelkeriatan kamuflatuko den tipo bat.
Baina hori ez duzue hemen sekula aurkituko. Ez bakarrik lotsa hutsagatik, duintasunagatik, hori bera bakarrik ere aski argumentu bait litzateke neretzako. Baina batez ere, abertzale iraultzaile baten erizpide politikorik oinarrizkoenagatik, hau da, sekula ez egin mesederik sistema kapitalista nazionalista españolari, sekula ez egin mesederik Aginte Zentralaren ezein tresnari, nahiz tresna hori Madrilen kokatua eta espainolez osatua egon, nahiz Euskadin kokatua eta euskaldunez osatua egon.
Beste alde batetik, irtenbide politikotzat aurkezten den hori, aginte zentralen eta euskaldun abertzaleen arteko negoziaketa serio baten kontra ere badago objetiboki, zeren eta bide hori bakarrik litzateke posible abertzale guztiek Euskadiri inposatu zaion demokrazia burgesaren gaurko koordenadak onartzekotan. Abertzale horiek ezpataren eta hormaren artean jarri nahi dira: borrokan jarraitu edo ahal diren baliabideekin atxiki, ala kondiziorik gabe errenditu.
Aginte zentralei damutzeak babes politikoa ematen die nazioarteko mailan, eta, are preziatuagoa dutena, orain abertzaleekin duten enfrentamenduaren zati bat Euskadira pasatzeko aukera. Objetiboki, amor ematea den irtenbide hori bultzatzen dutenek, frankismo garaian "requeté" famatuek egin zuten paper berdina burutzen dute. Aginte zentral horiek, tartean PSOE bera dela, ongi dakite gaurkoz ez dela posible Euskadin dituzten boto españolista urriak "militantzia antiabertzale", bihurtzea, eta horrek bebartzen ditu aliatu antiabertzaleak abertzalegoaren baitan bertan bilatzera. "Carne de cañón'' politikoa behar dute, zeren eta soberan daukate indar errepresiboa: Estatutik burutzen duten biolentzia.
G.– Polizia españolak ETA-PMko azken buruetako bat kontsideratzen zaitu. Gaur egun erakunde hori desagertua dagoela iruditzen al zaizu, ala berriro sendotzeko aukerarik izan dezakeela?
E.–ETA-pm ez da esistitzen jadanik. Esistitzen direnak dira kolektibo politiko-militar batzuk espetxeetan, atzerrian, Hego Euskadin, baina ETA-pm izan zen errealitate organikoa denbora da suntsitu zela. Ez dakit iritsiko den bere rehabilitazioa behartuko duen testuinguru politiko bat, baina pertsonalki ezetz uste dut.
Hau da orain inportantzia duena, Hego Euskadin, batasunik handienaren bidez, Mugimendu Abertzalea sendotzea. Alde horretatik, kolektibo politiko-militarrek espetxeetan, herbestean eta Hego Euskadin burutu behar duten lana eta borroka, gaur egun Ezker Abertzaleak borroka maila ezberdinetan dituen erakunde eta organismoei, direla zabalak edo itxiak, bultzatzea, parte hartzea, ideiak ematea.
Horren prezedenteak dira 1 986ko Ekaineko hauteskunde orokorretarako eta Azaroko autonomikoetarako HBrentzako apoioa eskatuz plazaratu ziren bi agiriak. Ez da, beraz, itsumustuan edo burugabe hartutako erabakia.
ETA-pmk bere papera jokatu zuen Euskal Herriaren borrokan, batzutan asmatuz eta bestetan petto eginez, baina dudarik gabe bere praktikan aportazio inportanteak utzi ditu, politikaren eta estrategiaren sailean bezala ekintza taktikoetan ere.
Erakunde hau desagertzen da eta horrek ez dio inori traumarik sortu behar, behin eta betirako ikasi behar bait dugu euskaldun abertzaleek hemen sagratua den gauza bakarra Euskal Nazioaren Eraikuntza dela; eraketa eta borrokarako tresna guztiak aldagarriak eta mugikorrak izan behar dutela.
Afera ez da, beraz. ETA-pm berpiztu daitekeen ala ez, eta ezta ere egin behar den ala ez. Nere aburuz, ez da hori egin behar dena, iruditzen zait gure herriaren borrokak beste norabideak, beste bideak hartu behar dituela eta gaur dauden kolektibo politiko-militarrek ahal duten indar eta bizkortasun guztiz gorago aipatu dudan ildotik saiatu behar dutela.
C.–Edonola ere ETA-pm erakunde armatuaren historia eta eboluzioa gertutik ezagutu duzu. Nola gertatu da bere hondoratzea? Momentu kruzialen bat seinalateko al zenuke? Eta arrazoinak?
E. -"Bereziak" haien krisia, 1917koa, ETA-m eta ETA-pm arteko eszisioa ekarri zuen 1974eko krisiaren bigarren zati bezala analizatu daitekeela uste dut. Eta ETA-pmren benetazko krisia 1980ko bigarren zatian hasi zen.
Urte horretan, eta onartu zen Estatutoak "temas pendientes" zirelakoan ez zituela bereganatu edo konponduko ikusirik (Nafarroa, Amnistia, FOP españolen erretiratzeko epe finkoak eta euskararen ofizializazio efektiboa, alegia), EEren zuzendaritzak hala eskatuta, ETA-pmk taktika aldaketa bat erabaki zuen Aginte Zentralari presio gogorragoa egitearren: ez da interesatzen hainbeste FOP direlakoen kontrako erasoa baizik eta Agintean den Partiduari erasotzea, UCDri, konpontzeke dauden gai hauek negoziatzera makurtu dadin.
ETA-pmk UCDri gogor eta zuzenki erasotzea erabaki zuen, bere militanteei, zeuden lekuan zeudela. Alde batetik, partidu barruan zeuden tirabirak latzagotu egin nahi ziren; eta bestetik, Estatutoaren aurreko bere jarrera aldatu erazi nahi zen. EEren eta ETA-pmren zuzendaritzek, elkarrekin bilduta, Agintean zegoen Alderdiaren barne tirabira eta ahultasunak sakonki analizatuak zituzten. Hura ikusten zen negoziaketa bati begira presionatzeko momentu egokia. UCDren kontrako erasoa Euskadin hasi zen eta plana zen eraso horiek Estatu Espainol mailara eramatea, arnasik harizeko denborarik utzi gabe.
Euskadin eman ziren eraso hauen ondoren, UCDko militanteen ejekuzioak, partidu honen erreazioa izan zen EEko zenbait buruzagi zuzenki mehatxatzea: bide horretatik segiz gero "vamos a por vosotros a saco" abertitu zieten ahoz aho Madrilen. EEko zuzendaritzaren zati bat ahul agertzen hasi zen, eta atzera egiten.
EE Eta ETA Pmren Arteko Enfrentamentua
Beldurra gizakiarena da eta baita ulergarria ere, baina nekez sar daiteke estrategia iraultzaile batean. EEko buruzagi askok 180 gradutan aldatu zuten beren jarrera, baina beldurrean oinarritutako argudioez aparte, ez zegoen ezer UCDren kontrako erasora eraman zuten analisi politiko bateratu haiek aldatzen zuenik.
Egoera honek ekarri zuen EEko buruzagi gehiengoaren eta ETA-pmren arteko enfrentamentua. 1980ko Azaroan kasik haustura iritsi zen. Eztabaida luzeen ondoren, konpremezuzko akordio batera iritsi zen: erakunde armatuak UCDren kontrako eraso zuzenak suspendituko ditu baina beste ekintzak burutu ahal izango ditu, antirrepresiboak, aprobisionamentuzkoak edo propaganda armatuzkoak, hiru hilabetan zehar, horien ondoren eta Partiduak publikoki hala eskatuta 1981eko Martxo inguruan tregoa mugagabe bati ekingo dio. Partidua bere aldetik, mobilizazio kanpaina gogor bat burutzera konprometitzen da: mobilizazioak kalean eta lehen aipatu ditugun gai konpondu gabeen aldeko ekintza instituzionalak.
1981eko Martxoaren lean plazaratutako tregoa, arrestatuak zeuden hiru kontsulak libre utzi ondoren, krisian sartu zen ETA-pm barruan eta EEko sail inportanteetan, lau hilabeteren buruan. Alde batetik EEk ezin izan zuen, edo ez zuen nahi izan, mobilizazio eta ekintza instituzionaletarako konpromisoa desarroilatu. Aldi berean, FOP españolek gogorki kolpatzen zuten erakundea Hego Euskadin.
Beste aldetik LOAPA izenez ezagutzen zen plan antiestatutarioa garatzen hasi zen. 1981eko uztailean, erakundea Parti duari presio egiten hasi zen, LOAPAren kontrako eta «temas pendientes» haiek lortzeko masa eta ekintza politiko-militar mugimenduak burutu zitezen.
Tregoa Eta Likidaziorako Bidea
ETA-pm eta EEren arteko krisia gero eta latzagoa da eta Irailean lehertuko da, tregoaren aldeko eta kontrako jarrera adiskidetu ezinen forma hartuz. Baina partidu barruan ere ematen den krisia, organizazio barruan azaltzen da ezustean: tregoak iraun zuen hilabeteetan, lasaitze organizatiboaz baliatu ziren zen bait indibiduo, likidazioari begira proselitismoa egiteko. Militante talde bat tregoa haustearen kontra azaltzen da eta Partiduaren Biltzar Ttipiak agintzen duenari segitu behar zaiola planteiatzen du. Honek hautsi egiten zituen VII. Batzarreko erabakiak, zeren eta horrela Erakundea Partiduaren beso armatu soil bihurtzen bait zen; hori hola izatekotan, Erakunde armatuaren BT eta Ofizina Politikoa sobran zeuden.
Azkenik, eta boikoteatzeko egindako zenbait ahaleginen ondoren, VlIl. Batzarra egiten da 82ko Otsailean. Hartan "B" ponentziaren aldekoak (gero "zazpiki" bezala eta beranduago "reinsertados" bezala ezagutuko direnak) galtzaile ateratzen dira "Orreaga'' ponentziaren aldekoen aurrean, botoen aldea %76 eta %24 artekoa izan zelarik. Horrela erabaki zen tregoa haustea eta sektore likidazionistak erakundetik ateratzea erabakitzen du, horren aurretik promesa eginaz polizia españolaren eskura jarri edo reintsertatu aurretik, erakunde armatuan gelditzen direnen segurtasun arazoak kontutan edukiko dituztela. Sekula ez zuten promesa hori bete.
Organizazioaren indarrak ahituz doaz; batetik, EE hartzen ari zen jokabide desbiazionistaren kontra Partiduan dagoen sektorearen zalantzak direla medio, eta bestetik ETA-pmren kontra 82ko abuztutik aurrera hasten den damuketa ofentsiba bortitzarengatik. Haiek, EE "ofizialak" eta "zazpikiek" (beren buruei ETA-VII deitzen diotenak) Erakundeari abantaila handia ateratzen diote parlamentu, prentsa, irrati eta telebistaren laguntza adiskidekorrarekin; Erakundeak, aldiz, babes politiko sakabanatu, desorientatu eta indartzera iristen ez zen bat baino ez zuen.
Egoera horrek ekarri zuen, 82ko bukaera aldean, beste krisi berri bat. Haren ondotik, militante sail batek ilusio guztia galdua du, projektuaretiko itxaropen oro, eta batzuek Erakundea uztea erabakitzen duten bitartean beste batzuk ETA-mn sartuko dira.
Krisi hau hala izanik ere, ETA-pmk berriz jasoko du burua 83an zehar, eta Aginteari buruhauste seriosak sortuko dizkio. Inguru politikoa, ordea, heriotzera kondenatuta zegoen eta nabiz eta ahalegin asko egin, Erakundeak etsenplua eman, presoen eta atzerriratuen ekintzen gainetik, pittinka motelduz joango da. Bakarkako borroka-urteak dira eta reintsertzioaren ofentsibaren kontrako bitarteko egokirik gabe egiten denekoak.
Testuinguru honetan, erakundeak gero eta zailtasun handiagoak zituen errepresioaren erasoei aurre egiteko; gainera eraso horiek, gauza bitxia, gero eta hobeki asmatzen dute non jo. Denbora oso laburrean, ETA-pm preso kolektiboak, deportatu eta herbesteratuak eta militantzia koordinatu gabeko eta sakabanatu batera mugatuta gelditu da.
TXOMIN MENDIZABAL
Honaino «Larrun» aldizkariaren 5. zenbaki kaleratu berriak dakarkigun elkarrizketaren zati batzuk. Elkarrizketa, askoz ere luzeago dena, irakurri nahi duenak badaki nora jo.

1977 urtea dugu argazki hau egin zenekoa. Ezkerretik eskuinera Zabarte, Abrisketa, Iturbe eta Kepa Aulestia.
"Esango dizut lehenago egongo naizela preso urtetarako, presoak baino lehen Hego Euskadira itzuli onino».
.,lraultzaile gisa tratatu gaituzte hemen, bere askatasunaren alde borrokan ari den Herri bateko abertzale batzuk bezala".
Aginte zentralei damutzeak babes politikoa ematen die nazioarteko mailan, eta, are preziatuago dutena, orain abertzaleekin dutena, orain abertzaleekin duten enfrentamenduaren zati bat Euskadira pasatzeko aukera". Argazkian, 1982 urtean "erreintsertatuek " emandako prentsaurrekoa.
13-16, 17

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaDeportazio
PertsonaiazABRISKETA1
EgileezMENDIZABAL6Politika

Azkenak
40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


2025-05-22 | Gedar
Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean

Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.


2025-05-22 | Axier Lopez
Alemaniako Red.media hedabidea itxiarazi dute

ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]


Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

Asteazkenean lau foruzain, bi alkate ohi eta bi kazetari izan dira haien testigantzak ematen. Geroago, amaiera amaigabean, akusazio partikularraren 11 bideo eta albistegi ikusi eta itzuli dira gaztelerara: desobedientzia zibila begien aurrean. Oso luze joan da, luzeegi.


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Baionako gizon bat epaitzen ari da Paueko Auzitegia, zortzi adin txikiko bortxatzea leporatuta

Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Gorka Ovejero, AHTren kontrako plataforma: “Zundaketen lana sabotajeen bidez oztopatzen ari omen dira, baina salaketarik ez da egin”

Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu... [+]


Erresuma Batuak bertan behera utzi ditu Israelekin zuen akordio komertzial berrirako negoziazioak

Europako Batasunak ere Israelekin dituen akordio komertzialak “berrikustea” erabaki du, 27 estatutik 17k aldeko botoa eman eta gero. Dagoeneko 53.000 hildakotik gora eragin ditu Netanyahuren gobernuak.


Enkarterrin zentral eoliko bat egiteko proiektua atzera bota du Jaurlaritzak, ingurumen kalte larriak eragingo lituzkeelako

Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]


2025-05-21 | Nicolas Goñi
Banku handiek klima aldaketan inbertitzen dute, baina ez da konponbidea sustatzeko

Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]


Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


Antiwokismoa: eskuin muturraren maskara berria
Jule Goikoetxea: “Euskal Herrian ere Trumpek eta Mileik gorroto duten guztia da woke”

Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta... [+]


Eguneraketa berriak daude