Lukax Dorronsoro: "Jendea Erakarri Daiteke Antzerkira"


1986ko martxoaren 02an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
"Goaz" Taldeak Alfonso Sastreren "Ez Da Pale Egiteko Ordua" Estreinatu
Lukax Dorronsoro: "Jendea Erakarri Daiteke Antzerkira"
Arrakasta handia sortu zuen «Goaz» taldearen azken estreinaldiak. Lukax Dorronsorok itzuli eta zuzendu du obra. Berarekin egin genuen ondoko elkarrizketa.
Jendea pozik geratu zen Debako talde honen lanarekin. "Ez da pale egiteko ordua", pretentsio eta ahalmenen artean oreka bat aurkitzen denean gauza onak egin daitezkeela froga dugu, beste gauza batzuren artean.
ARGIA.– Alfonso Sastreren obra bat itzultzeak bere zailtasunak erakutsiko zizkian...
LUKAX DORRONSORO.– Sastre itzultzen saiotxoren bat egina nian lehen ere. Obra baten erdia itzulia nian eta ez nian gero betari izan bukatzeko. Obra hau hala ere ez zaidak hain zaila egin. Aurretik ondo estudiatu,bere erritmoa izan duk lanik gehiena eman didana; argota berea jarraltu diagu, ez diagu aldatu, pentsatuz jendeak nahiko erraz har zitzakeala kontestuaren barruan.
Ez zaidak gehiegi kostatu. Gero taldean limatu genian piska bat, eta oraindik ere uste diat badirela zenbait pasarte limatu beharrekoak.
A.–Zergatik aukeratu zenuten «Ez da pale egiteko ordua»?
L.D.–Bueno, taldeak bere dinamika zeramak. Lartzabalen obra batekin hasi huen, Landarten bi egin zizkian gero, gorputz espresio ikastaro bat eta ondoren esketx bat Peter Roberts-en laguntzarekin eta azkenik Haranburu Altunaren "Gernika". Azkenengo hau ez huen gehiegi gustatu nahiz eta guretzat oso baliogarria suertatu jendea askatzeko. Obra hori trajikoa huen eta ikusi genian nolabait abiatu beharra zegoela. Borroka giroa erori egin zela eta publiko handia harrapatzeko hartu behar genuela komedia bat edo... ahal bazen guk nahi genuen mezua ere barrruan zeramana.
Alfonsorengana joan gintuen. Bera Euskadin zegok eta beregana joan beharra dagoela uste diat. Bere aholkua beharrezkoa duk. Galdetu egin genion ea guretzako moduko obraren bat ezagutzen zuen. Zenbait izen esan zizkigun. Galdetu genion ea bere obrarik ba ote zen gure asmo horiek beteko zituenik. Batzuk utzi eta hau aukeratu genuen.
Neri pertsonalki asko gustatzen zaidak obra hau. Dauzkan kontraste ironikoek izugarriko bizitasuna ematen ziotek, irakurtzeko ere oso polita duk.
A.–Obra motibatzerakoan ze eragozpen izan dituzue?
L.D.– Bi pertsonaien gainean zihoak obra. Bi pertsonaiak nahiko bereziak dituk. Antzerkiak lan asko egindakoak biak. Mugimenduak koordinatzea, mugak jartzea eta lojika baten barruan obra eramaten kosta egin duk. Berez obrak daukan proiekzioa... komedia bat duk baina barruan kristoren pisua zeramak, txino bat, madarikatu bat han zeramatek. Txinoa, nola-aurkeztu? Erabat inaktiboa izatea erabaki genian...
A.– Denen artean erabakitzen dituzue gauzak?
L.D.–Direkzioa, planteamendu osoa taldean eramaten duk. Entsaioak, une zehatz batean, batek eramaten dik lan hori. Batek egon behar dik horretarako bakarrik.
A.–Eszena batetik besterako ilunak, gaindi ezineko gaitza?
L.D.–Hori duk gure kezka. Obrak berak ilunak zeuzkak. Saiatu gaituk, mobiliarioa erabili beharra zegok, hori ahalik eta gehien gutxitzen. Musika sartu diagu tarte horietan pittin bat arintzeko. Uste diat ez duela erabat arindu. Soluzioa? Ez zekiat oso erraza den. Ilunaldiren bat edo beste kendu daiteke...
A.– Bitartekoek ezartzen duten muga bat duk ezta? Antzoki on batetan, eszenario aldaketa posibleekin... seguru ez dela horrela.
L.D.–Seguru. Ez duk horrela. Guk prestatu diagu antzoki honetarako eta gero frontoietan eta orain dagoen bezala emateko. Horretarako montatu behar duk. Teatro haundi gutxi zeuzkeagu eta ezin diagu horietan ibili.
A.–Horrek esan nahi dik montatzerakoan jada pretentsioak neurtuko zenituztela...
L.D.– Pretentsioak oso mugatuak dituk. Ahalik eta errazena egin behar genian. Furgoneta koxkor bat baino ez diagu eta ez zeukeagu gehiago. Pretentsiorik ere ez gehiagorako. Argia eta hotsaren pretentsioa bai, baina hortik aurrera...
A.–Esan nahi diat honelako antzerki motak dexente ondo funtzionatu dezakela.
L.D.– Bai. Guk honekin hirurogei bat emanaldi egin genezazkek. Nahiko merke, nahiko merke subentzioak baldin bazeudek... Bi milioi t'erdi sartu dizkiagu furgoneta, argiak, musika, eszenategia... Konturatu gabe joaten zaik dirua.
A.–Inbertsio horren parte bat, argiak, furgoneta, aurreragorako ere balio dik...
L.D.– Inbertsioa hor zegok. Gu ez gaituk apuratzen. Ez gaituk hemendik bizi. Piskana piskana pagatzen hoa.
A.–Badirudi asmatu egin duzuela obra honekin.
L.D.– Ni gaur oso pozik natxiok. Propaganda handia egin diagu, baina horrek esan nahi dik eginez gero jendea etorri egiten dela. Eta gaur jendea pozik egon duk. Nik bazekiat hemen failo handiak daudela, baina horren gainetik dagoela herriaren satisfazioaren bilatzea. Jendea ekarri beharra eta zerbait eman beharra. Orduan begi piskat eduki beharra zegok. Beste drama bat presentatu izan bagenu?... Nik poz handia hartu diat, oraindik jendea teatrora erakarri daitekela.
«Gernika» ematen hasi ginenetik bukatu genuen bitartean, publikoaren aldaketa bat ikusi genuen. Urtetan aurrera zihoan jendea hasi huen etortzen. Jende tradizionala eta gehiegi ez. Ehun bat... Erditik aurrera aldatzen hasi huen. Gaztea erdia eta zaharra erdia. Eta azkenerako gazte jendea huen dena. Zerbait hasi duk aldatzen. Jende klase diferentea eta berria agertzen duk. Beharbada telebista, telebistak urte batzuk bazeramazkik jendea eusten... eta horrek ere bere epokarik onena izan dik beharbada. Jendea hasi duk kaleratzen berriro.
Iñaki URIA
Lukax Dorronsoro.
Erdialdeko eszena batetan, Lukax Dorronsoro eta Martin Idiakez antzeslari bihurturik ikus ditzakegu.
Estreinaldia amaituta, Alfonso Sastrek berbaldia zuzendu zion publikoari.
42-43

GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakGOAZ
PertsonaiazDORRONSORO2
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude