Bideratu, Adaptatu... Zertarako?


2021eko uztailaren 28an
«Agintzari» Inadaptuekin Lanean Diharduen Kolektiboa
Bideratu, Adaptatu... Zertarako?
Gizartearen zapalkuntza batez ere hirietan ematen da. Gizarteak arau batzuk ditu eta betetzen ez badituzu adaptagabekoa, baztertua, mespretxagarria zara. Bizitzeko bide bat dago, eta bide hori jarraitu behar dugu bidebazterrean gera ez gaitezen. Honetaz kezkaturik, Agintzari taldearekin kontaktuan jarri ginen: Keparekin hain zuzen:
ARGIA.–Beno Kepa, hasteko, zer da eta noiz osatu zen Agintzari?
KEPA.–Agintzari, inadaptazioari buruz lanean ari den kolektibo bat da. Deustuko irakasle batek ekarri zuen ideia Madriletik; hobeto esanda, esperientzia trasladatu egin zuen. Irakasle hau, Miguel Angel, Psikologia Esperimentalari buruzko ikerketan hamabi urtez aritu zen eta horrek eraman zuen Miguel Angel Madrilera. hango "Promesas" taldearekin harremanetan jartzeko. Ni, aldiz, urte batzu direla, nire herrian bertan hasi nintzen lanean. Sasoi hartan, inadaptazioa dela eta, Bilbon seminario bat antolatu zen. Honekin batera Miguel eta beste zenbaitekin kontaktutan ipini nintzen. Gure esperientziak eta kezkak berdinak zirela kontutan hartuz gero, noizbehinka biltzea erabaki genuen. Hasieran Karitasen egoitzetan biltzen ginen, 1979. urtean lehenengo bilera izanik. Gero eta seriokiago artzen genuen asuntoa, eta gure lanaren ardatza Irakaskuntza Espezialarekiko desadostasuna izan zen. Agintzari kolektiboa sendotzen eta finkatzen zihoanez, ekonomiari begira elkarte moduko bat bihurtu ginen.
A.–Zuk kolektibo eta elkarte hitzak aipatu dituzu, eta haien artean dagoen diferentzia dirua dela esan duzu baita ere. Diru kontua tartean ez balego, elkarte bihurtu zinatekete?
K.–Elkarte bat izateko organigrama bat egin behar izan genuen. Bertan agertzen diren karguak burokraziak ematen dizkigun betebeharrak besterik ez dira, eta zoritxarrez ez dago legalkeriari ekitekoa baino beste irtenbiderik. Beraz, guk ez genukeen halako pausorik emango. 1980. urtean, Elkarte izan ostean, kalean eta istituziotan Agintzari oso ezaguna bihurtzen ari da, batez ere–eta hau azpimarratu egin nahi dut–irakaskuntza profesionalizatua eramaten dugulako, eta ez erlijio-moralista kolegiotan (erreformatoriotan) bezala.
Dirua heltzen zaigu; bi pisu geneukan eta pisu berriak zabaltzeko aukera izan genuen. Momentu honetan bost pisu eta borda batean gabiltza lanean.
A.–Non kokatua dago borda hori hain zuzen?
K.–Mungian bertan dago. Hamahiru-hamasei urte duten gazteentzako da. Hor lan eta kultur ekintzetan aritzen dira. Beraien aukeraz egiten dute, eta norbaitek nahi izanez gero, joan daiteke. Pisuak Bilbo eta bere ingurunean daude. Segun. Ingurugiroari garrantzi handia eman ohi diogu, hots, ahal izanez gero, umeek beraien auzotan geratu beharko dute eta horretarako herri bakoitzean pisu bat zabaltzea litzateke egokiena.
A.– Adaptatu hitza ez da atsegin izaten orohar. Zer da zuentzako eta nor dira adaptatugabeak?
K.–Beno, hori terminologia arazoa besterik ez da. Adaptatugabea, hainbat bizikizunen prozesuagatik, ezarritako arau batzuei egokitzeko gai ez den hura da. Maiz entzungo duzu halakok hura bortxatu duela eta besteak halako lapurreta egin duela, baina orain esan behar dudana kontutan hartzekoa da: gizarteak behar batzu inposatzen dizkigunean, guk hori lortzeko bide «legalak» hartzen ditugu, baina hainbat jendek mediorik ez edukiarren, ez du beste erremediorik bide ilegalak hartzea baino.
A.–Gaiaren mamian sartu gara, eta argitzeko... esango didazu adaptagabeko baten ezaugarri nagusiak zein diren?
K.– Ezaugarriak izendatzea oso zaila da baina badaude hauen nortasunean kostante batzu, eta hauexek lirateke gutxi gora behera: beren adin kronologikoa eta beren izakera eta argitasunarena ez doaz bat, oso heldugabeak dira. Arazo psikikoak, fisikoak, autokontzeptua, estuasuna...hauen ondorioz nortasunaren desestrukturazioa dator: barneko aldaketak beren maila partikularrekoak izaten dira, eta honen eraginez, bizitzaren aurrean hartzen dituzten aptitudeak ez dira Gizarteak onartuak. Gure Gizartean, bakoitzak paper bat betetzen dugun eta segun eta nola egiten dugun hori gratifikaturik gertatzen gara, eta baita sailkatuak ere...adaptatugabeek ez dute betetzen paperik eta Gizartea mehatxukoia dela pentsatzen dute. Gizarteak eskaintzen dizkien gauzak ezin dituzte lortu, kontsumoko Gizartea oso onarturik baitute. Kondenatuta daude, ez dute erabaki bortxatzaile, lapur edo dena delakoa izatea. Ezin dute afektu harreman bat eduki, pila kostatzen zaie eta oso mesfidatiak dira. Hitz batean esanda, daukagun gizartearekin ez dute zerikusirik. Bada beste gauza bat salatzeko oraindik, Gizarteak eta jendeak. ez dituzte ume hauek normalak kontsideratzen besteekin alderatzen dituztenean.
A.–Gizartea gaiztoa dela kontutan hartuz, zer zentzu du Gizarte honetarako jendea prestatzeak?
K.– Beno, guk ez ditugu gazte apain, zintzo eta otzanak egin nahi, inolaz ere ez, hori paternalismo hutsa da, guk haien identitatearen eredu izan nahi dugu, eta horretan ahalegintzen gara. Normalki lehen ereduak gurasoak dira eta gehien bat hortik datorkigu arazoa. Neronek ere galdetzen diot batzutan neure buruari: adaptatu... zertarako? Baina komunitate guztietan arau batzu bete behar dira...
A.–Adaptatugabeak zergatik dira horrelakoak zirkunstantzien arabera ala sortzezkoa da beren arazoa?
K.–Teoria batzu daude. Genetikaren aldetik badira arrisku faktoreak, baina horrek ez du esan nahi alkoholikoaren semea alkoholikoa izango denik, baina bai aurretiko joera bat dagoela. Nik inguruak egiten duela deritzat.
A.–Nola heltzen zaizkizue umeak?
K.–Zuzenki izatea gustatuko litzaidake, baina horrela egitekotan ez genuke subentziorik jasoko, horrexegatik Tribunaletan hartzen ditugu, umeak epaileak bidaltzen dizkigu.
A.–Adaptagabekoei buruz hitz egiteko «erreformatorioaz» hitz egin behar al da?
K.–Orain kolejio deitzen zaie. Prozesua hauxe da: Tribunalak klasifikatu egiten ditu umeak, hara heltzen dira eta kasu bakoitza ikertuz gero kolejioetara banatzen ditu. Hau bai gai eztabaidagarria! Kolejioak, aintzinako erreformatorioak, erlijiosoak ziren: apezek mutikoak hartzen zituzten, eta monjatxoek neskek han moldakuntza aurrera eramateko borondatea besterik ez zuten, hainbat kasutan tratu txarrak gertatzen ziren, eta zentroren bati krematorioa besterik ez zitzaion falta, baina eskerrak montaje horrek berez porrot egin zuela. Honetaz oso kritikoa naiz, baina kristoren aurrerakada izan dutela ere esan egin behar da, bai barneko estrukturetan, bai irakaslegoaren profesionaltasunean. Dena dela, oraindik ere izugarrizko masifikazioa izaten dute.
A.–Pisuetako funtzionamendu nagusia zein da?
K.–Edozein pisutan bezala, zortzi bat lagunek famelia bat osatzen dugu eta hori izaten da gure terapia nagusiena. Zazpi terdietan jeikitzen gara, gero garbiketak, gosaria prestatu, umeak prest utzi eta gero eskolara. Edukadoreak erosketak eta garbiketak egiten ditu. Arratsaldean telebista ikusi, ikasi, afaldu eta lo egitera.
Hortik aparte astero biltzen gara gu asteko balantzea egiteko, horrela arazoren bat baldin badago, denok ezagutzen dugu eta tratamendu berbera ematen diogu. Famelia bat gara.
A.–Agintzari-n eman diren emaitzei buruz hitz egin dezakezu?
K.– Ez! gure lana onuragarri ala kaltegarri izan den ezin esan. Lau urtetako balantze bat ez baita fidagarria.
PAKOS
26-27

GaiezGizarteaSektore bazMarjinazioa
EgileezPAKOS1Gizartea

Azkenak
2025-05-16 | ARGIA
Haurrek hobeto ikasten dute irakurtzen eta idazten eskuz idatzita trebatzen badira

EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]


Aroztegia auzia
Baztango lurren defentsa kriminalizatzeko saioa: Aroztegiako epaiketaren klabeak

Epaiketetan aldeen arteko akordio aukera iritsi daiteke ahozko auzia hasi baino minutu batzuk lehenago. Auzi honetan akusatuek publiko egin dituzte orain arte egondako negoziazio saioak, eta azkena aste honetakoa izan da, ezagutarazi den moduan porrot egin duena. Akordiorik egon... [+]


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


“Itxaropen handirik gabeko” negoziazioak Istanbulen

Aurrez adierazitakoa baino egun bat geroago abiatu dira bilerak Istanbulen; Zelenski, Putin eta Trump gabe. Errusiari “behe mailako” delegazioa bidaltzea leporatu diote.


‘Buruz, bihotzez, oinez’, 2025eko Nafarroa Oinezen abesti eta bideoklipa

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.


Aiora Zulaika "Pirritx"
“Tristurak eta pozak partekatzeko gune lasaia da umorea”

Ia hiru hamarkada daramatza Aiora Zulaika lasarte-oriarrak Pirritx pailazoa gorpuzten, eta haurrei eta familiei irri egiteko espazio goxo bat eskaintzen, errebeldiaz eta asmo eraldatzailez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Maite zaitut” herri omenaldia jaso... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


Elizondoko osasun etxeko zerbitzuak “ziurgabetasun handia” eragiten diela salatu dute

Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.


2025-05-16 | Elhuyar
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan

Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]


Marieneko auzipetuen kontrako zigorra 8.742 eurotara emendatu die Dei Auzitegiak

Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte. 


2025-05-16 | Enbata
Baterak Ipar Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berrabiatu du

Maiatzaren 10ean, Ezpeletan, Batera herritar plataformak Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berpiztu du. Birsortze Biltzar Nagusian parte hartu duten 120 bat pertsonek plataformaren oinarriak finkatu dituzte.


145.142 sinadura aurkeztu ditu Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak

Pentsio publikoak duintzeko kanpainak 145.142 sinadura bildu ditu urte hasieran abiatu zenetik, eta pentsio apalenak behintzat lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea da helburua. EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Eusko Legebiltzarrean erregistratu du... [+]


Eguneraketa berriak daude